Humana: Garapenerako lankidetza aitzaki, arropekin negozioa egiten duen elkartea

  • Nafarroako Sarrigurengo hiritarren artean eztabaida piztu da karriketan kokatu berri dituzten edukiontzi batzuk direla kausa. 18 banatu dituzte guztira. Edukiontzien azal berdean itsatsita dagoen pegatina handi batean zera irakurri daiteke: "Garapen Lankidetzarako arropa erabilia". Itxuraz, arropak birziklatzen dituen Gobernuz Kanpoko Erakunde batenak dira.


2014ko otsailaren 26an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Humanak Espainiako Estatuko hiri batzuetan arropak jasotzeko kontzesioa dauka, Madrilen edo Vigon kasu. Beste zenbait hiritan, aldiz, bertan lan egitea galarazi diete, besteak beste "aberasteko xedea" izateagatik.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Beste pegatina batean, bigarren eskuko arropei ematen dizkieten erabilerak irakurri daitezke. Arropak dendetan saltzen dituzte, birziklatu, Afrikara bidali edota zabortegira bota. "Modu honetan -azaltzen dute pegatinan- Afrika, Hego Amerika eta Asian proiektuak aurrera ateratzeko dirua lortzen dugu".

Sarriguren ez da Humanaren edukiontziak karriketan hartzen dituen lehenengo hirigunea, eta Nafarroan alderdi politiko ezberdinek zuzendutako herri eta hirietan barreiatuta aurki ditzakegu. Estatuan 5.000 edukiontzi baino gehiago ei dituzte. Edukiontzi berdeetan idatzia ageri den helbide bati erreparatu diogu: www.humana-spain.org.

Webgunean sartu, eta datu bat egiten zaigu deigarrien. Arropak birziklatuz pilatzen duten diruaren ehuneko hogeia besterik ez dute kooperazio proiektuetara zuzentzen. Berriki, Humanak jakinarazi du urtarrilaren hasieratik Sarrigurenen 1.855 kilo arropa jaso dituztela. Hortaz, beraiek emaniko datuak benetakoak badira, 371 kilo dira garapen lankidetzarako erabiliko dituztenak.

Hain kaskarra ote da erabilitako arropen negozioa? Hain etekin eskasak ematen al ditu? Ez dago interneten sobera arakatu beharrik Humana elkartearen atzetik dauden susmo arraroak azaleratuz joan daitezen. Webgune askotan Humana elkartea Tvind sekta daniarrarekin uztartzen dute, eta arropen negozioarekin bere nagusiek dirua paradisu fiskaletan ezkutatu eta aberasten ari direla gaitzetsi egiten da.

Tvind sekta

Ander F. izeneko gaztea Sarrigurenen bizi da, eta Humana elkartea gainetik ezagutzen du. Orain 10 urte, El Pais egunkarian, Mozambiken eta Afrikako beste zenbait lekutan Ihesaren kontrako borrokan laguntzeko boluntario bila zebilen talde baten iragarkia irakurri zuen. Ikasketak amaitu berriak zituenez, eta kanpoaldean laguntza proiekturen batean aritzeko borondatea zuenez, deitu zuen. Telefonoaren bestaldetik ingelesez iragarri ziotenaren arabera, Danimarkan denboraldi bat eman beharko zuen Afrikara joan aitzin, eta taldeko arropa denda batean lan egin beharko zuen ere. Lehenengo harreman honen ondotik, behin eta berriro, telefonoz deika hasi zitzaizkion. Anderri susmagarria egin zitzaion Humana izeneko talde honen jokabidea. Zer zela-eta halako interesa horrelako proiektuetan jantzia ez zegoen gazte baten parte-hartzea lortzeko?

Anderrek interneten arakatzeari ekin zion, eta, halaxe, Humana taldea Tvind sektarekin zituen erlazioen berri jaso zuen. Badaezpada, Mozambikera joateko planak atzean utzi zituen.

Tvind sekta Danimarkan sortu zen 70garren hamarkadan, Amdi Petersen izeneko irakasle baten eskutik. Ez da sekta erlijiosoa, baina sekta baten ezaugarri berdintsuak ditu. Petersenek gazteak Hirugarren Mundura bidaltzen zituen, hango arazoen berri izan zezaten. Gazteek Tvindeko eskoletan jasotzen zuten formazioa atzerrira joan baino lehen. 1977an UFF izeneko elkarte bat sortu zuen, Hirugarren Mundura arropak eramaten zituena, eta egungo Humanaren sustrai omen dena.

80. hamarkadaren hasieran, Petersenek erabiltzen zituen metodoen kontrako lehenengo salaketak  heldu ziren eta, hori dela eta, klandestinitatera jo zuen. 22 urte eman zituen ezkutatuta, Jyllands-Posten egunkariak (Mahomaren karikaturak argitaratu zituen egunkari berak) Miamiko Fisher Islanden 800 metroko luxuzko etxe bat zuela estalgabetu zuen arte. 2002an poliziak Los Angeles-eko aireportuan atxilotu zuen, Danimarkan zerga-ordainketak saihesteagatik eta fondoak bidegabe erabiltzeagatik salaketa bat zuelakoz. Epaitegiak lau urte geroago absolbitu, eta Petersenek berriz ezkutatzea deliberatu zuen. 2013an Aarhuseko (Danimarka) Epaitegi Gorenak ihesi dauden Petersen eta bere lau kideri espetxe zigorra ezarri zien, milioika dolar bidegabe ateratzeagatik.

Ikerketa guztien arabera, Tvind sektako buruzagiak Mexikon edo Zinbabwen babesturik daude, Danimarkarekin estradizio itunik ez duten herrialdeetan. Mexikoko Baja Kalifornian ikusia izan da Tvindeko sortzailea. Hantxe, San Jose de las Pulgas-en, segurtasun neurri handiko gune batean, Tvindek bere egoitzetako bat dauka  (beheko argazkian).

Humanak salaketa hauek ukatzen ditu, eta erakunde honek eta Tvind-eko eskolek harremanik ez dutela argitzen du. 'Jatorri bera dute -azaltzen dute- baina elkarte ezberdinak dira. Gure nazioarteko proiektuetan kolaboratzen duten boluntario batzuek Danimarkako eskola hauetan jasotzen dute formazioa'. Espainiako Estatuko Humanako lehendakaria Steen Conradsen daniarra da.

Salaketak

Humanak Espainiako Estatuko hiri batzuetan arropak jasotzeko kontzesioa dauka, Madrilen edo Vigon kasu. Beste zenbait hiritan, aldiz, bertan lan egitea galarazi diete, besteak beste 'aberasteko xedea' izateagatik. Hauek dira, adibidez, Valentzia, Zamora, Alcala de Henares edo Leongo kasuak. Valentzian edukiontzi andana zegoela-eta, pasa den urteko maiatzean udaletxeak arropen negozioarekin lan egiten zuten elkarteei etekinak 'helburu sozialetarako' maneiatzen zituztela frogatzeko eskatu zien. Humanak eman zituen arrazoiak ez ziren nahikoak izan, eta udaletxeak bere edukiontziak kentzea erabaki zuen.

Nazioartean ere sona handikoak izan dira erakunde honen aurkako salaketak. 1993an The Guardian egunkariak frogatu zuen Humanak arropekin eskuratzen zuen diruaren %10 baino gutxiago erabiltzen zuela karitate obretarako. Salaketa honek, eta The Observer egunkariak gerora eginen zuenak, Erresuma Batuko Karitate Batzordearen ikerketa bati bide eman zioten. Humanak arropak jaso eta birziklatzen zituen plantak bisitatu zituzten, bigarren eskuko jantzi dendak, bi eskola eta Zambian burutzen ari ziren proiektu bat. Ikerketa honen ondorioak ez ziren argitara eman, baina Humana irabazi-asmorik gabeko elkartetik bota zuten, 'finantza irregulartasun larriengatik'.

Bere burua defendatzeko, eta bere egitekoa ganoraz egiten dutela erakusteko, Humanak dio elkartearen diru-kontuak euren webgunean agerian daudela, eta Lealtad Fundazioak ikuskatuak izan direla. Lealtad Fundazioa "GKE-en gaineko informazio independente, objektibo eta homogeneoa" eskaintzen duen erakunde bat da. Fundazio honek 2009tik 2011ra Humanari egin zion azterketa irakurtzeko beta izan dugu, eta egiazki oso jarraipen zorrotza da elkarte honi egiten diotena. Fundazioak aztertzen dituen 9 printzipioetatik Humanak 4 betetzen ditu bakarrik. Datu hauen aurrean, Humanak zehazten du auditoriak 47 azpi-printzipio dituela, eta 6tan huts egiten dutela soilik. Gakoa da sei "azpi-printzipio" horiek funtsezkoak direla Gobernuz Kanpoko Erakunde baten funtzionamendu zuzena aztertzeko orduan.

Lealtad Fundazioaren aburuz, Humanak ez du bere helburu soziala behar bezala definitzen. Humanaren egitekorik garrantzitsuenak arropen bilketa eta salmenta dira, eta "Garapen proiektuetara gastuaren %17,5 bideratzen dute bakarrik". Hortaz, ez da egia lortzen duten diruaren zatirik handiena aipatu proiektuetarako erabiltzen dutenik. Eta ez hori bakarrik, proiektu hauen gastuen %80 erakundeetatik jasotzen dituzten diru laguntzekin finantzatzen dituzte. Salaketa gogor honen aurrean, eta helburu sozialak dituztela erakustearren, Humanak arropen birziklapenarekin ingurugiroa babesten dutela argudiatzen du, eta arropen tratamendua ere portzentaje horri gehitu beharko litzaiokeela. 

Txostenean ere Humanaren komunikazio materiala aztertzen dute, eta elkartearen helburuak ez direla argitasunez azaltzen leporatzen diote: "Humanaren euskarri guztietan, erabilitako arroparen kudeaketarekin lortzen dituzten etekinak nazioarteko kooperaziorako erabiltzen direla komunikatzen da", eta "aktibitate honetara eskuratzen dituzten 10 eurotatik 1'75 joaten dira soilik".

Auditoriak ere salatzen du "ez dagoela garbi zein den erakunde honen jatorria, eta zein berarekin lotutako elkarteekin duen harremana". Humanak horrela erantzuten dio fundazioaren oharrari: "Ez dugu gure elkartearen jatorria zehatz-mehatz komunikatzen, ezta ere gurekin lotutako elkarteekin ditugun harremanak, ez baita garrantzizkoa".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gizartea
2024-07-24 | ARGIA
Udako Azoka Ekologikoak abian dira, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hamalau herritan

Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilutik herritarrak animatu dituzte azoketan erostera eta ekoizleak gertutik ezagutzera. Uztailaren 29an Zigoitian izango dira, eta abuztuaren 23an, Zarautzen. Urriaren 27an amaituko dute udako denboraldia, Villabonan.


“Asmo politikoak ematen dio zentzua jakintza kolektibizatzeari”

Ekida Arte Ekimen Sozialistak arte eskola antolatu du Donostian, asteazkenean hasi eta larunbatera bitartean. Paraleloki, lau egunez, bi formakuntza saio egingo dira: muralismoari eta arte bisualei buruzkoa bata; eta antzerkiari eta arte eszenikoei loturikoa bestea. Sarbidea... [+]


Polioa topatu dute Gazako uretan eta epidemia zabaltzeko arrisku handia dago

Palestinar errefuxiatuen kanpalekuen ondoko ur zikinetan Poliomielitis birusaren kontzentrazio altuak topatu dituzte. UNICEFek ohartarazi du “hondamendia” gertatzeko aukera asko daudela.


2024-07-24 | Nerea Menor
Silvina Molina, Argentinako kazetari feminista
“Sareak ehuntzea da garrantzitsuena, laguntza eskaini eta batera lan egitea. Lehentasuna orain bizirautea da”

Genero eskubideen urraketaren inguruan mintzatu gara Silvina Molina kazetariarekin. Télameko (Argentinako albiste agentzia publikoa) Generoen eta Aniztasunen ataleko editorea zen Molina, Javier Mileiren gobernuak martxoan agentzia itxi zuen arte. Kazetaritza, inklusioa... [+]


2024-07-24 | Leire Artola Arin
Haurtzaroko sexu erasoek gizarte osoa seinalatzen dute

Komunikabideek hainbatetan kontatzen dute halako herritan haur bati sexu abusuak egin dizkiola entrenatzaileak. Beste zenbaitetan entzuten dugu haur baten aitona atxilotu dutela bilobari sexu abusuak egiten zizkiola egotzita. Gutxiagotan argitaratzen da umeari erasoa egin diona... [+]


2024-07-24 | Tere Maldonado
Hezkuntza sailburuari gutun irekia I

Pedrosa andere agurgarria:

Zorionak, Hezkuntza sailburu izendatu zaituztelako. Ez da ardura berria zure gainean izango duzuna aurrerantzean. Ederto ezagutu behar duzu Hezkuntza Saila, lau urte sailburuorde eman ostean. Ikasturtea bukatuta, kontu batzuk gogoratu nahi nizkizuke... [+]


2024-07-23 | ARGIA
Ostalari eta ekoizleei “ilusioa piztu” dieten Ja(ki)tea sariak banatu dituzte Adunan

Hamahiru sukaldari edo ekoizle saritu ditu “euskal gastronomia tradizionala” sustatzen duen Gipuzkoako elkarteak, VI. edizio honetan. Sariekin nabarmendu nahi izan dute bertako ekoizleekin elkarlanean egindako gastronomia jasangarria.


2024-07-23 | Danbolin
80.000 porru landare atera ziren igandean Amillubitik inguruko ekoizleen baserrietara

Sektoreko beharrak hainbat eragilerekin identifikatu ostean, lurrak ezagutu eta martxan jartzeko aitzakia tarteko erronka zehatz bati ekin zion Amillubik: baratzezainentzat porru landare ekologikoa bertan ekoiztea. Igandean hogei lagun baino gehiago bildu ziren, Amillubiko talde... [+]


Emakume katedradunen kopurua nabarmen handitzea izango da EHUren helburua datozen lau urteetan

Lan kategoria altuenetan %22 dira emakume katedradunak gaur egun, eta soldata arrakala %7koa da. Berdintasunerako IV. Plana aurkeztu dute, eta Eva Ferreiro errektoreak adierazi du EHU “erreferentea” dela genero politiketan.


2024-07-23 | Ahotsa.info
Lizarrako txosnak erdigunean nahi dituztela aldarrikatu dute UPNren bazterketaren aurrean

Lizarrako Udalak datozen jaietarako aurreikusia dagoen jai herrikoien egitaraua arriskuan jarri du. Txosnak erdigunetik kendu eta urrun eta baztertua dagoen zonalde batera eraman nahi ditu.

 


2024-07-23 | Gedar
Ia 100 pertsona migrante bizi izan dira Berango eta Getxo arteko baso batean

Iazko urritik eraiki dituzte hainbat kokaleku jatorri magrebtarreko ia 100 lagunek. Poliziak duela hainbat aste jaso zuen haiek basotik botatzeko agindua.


Milioika migratzaile esplotazioaren eta eskubide gehiegikerien biktima, Europako nekazaritza-sektorean

Langile migratzaileek indarkeria, lanaldi luzeak eta ordainketa eskasak modu ohikoan jasaten dituzte, Europako bederatzi estatutan egindako ikerketa baten arabera. Gutxienekoa baino soldata baxuagoak jaso ohi dituzte ia estatu guztietan, eta emakumeek are soldata baxuagoak.


Eguneraketa berriak daude