Gaki ge (bagoaz) lelopean egingo dute Herri Urrats, maiatzaren 10ean. Kolegioetako ikasle kopuruaren gorakadari erantzuteko eraikin berriak diruztatzeko izango da.
Seaskako lau kolegioak ikaslez «gainezka» daudela azaldu du Peio Jorajuria elkarteko lehendakariak. Aterabide berriak behar ditu Seaskak beharrari erantzuteko. Horregatik, Piarres Larzabal, Ziburuko (Lapurdi) kolegioak jasoko du Herri Urratsen laguntza. Maiatzaren 10ean iraganen da ekitaldia, Senperen (Lapurdi). Lehen aldiz, 1.000 ikasleen heina gaindituko dute Seaskako lau kolegioek 2021. urtean. Ziburuko ikastetxea 300 ikasle eskolatzeko prestatua da, baina gaur egun 321 ikaslek ikasten dute han. «Ikastetxe horren hazkundeari aterabide bat atzemateko azken epea dugu aurtengoa», azaldu du Jorajuriak. Oraindik ez dakite zehazki «noiz, non eta nola» egokituko duten plangintza. Aukera bat baino gehiago aipatu dituzte: eraikina handitzea, ikasleen banaketa karta egokitzea, eta Lapurdi kostaldean kolegio berri bat eraikitzea. «Egia erran, denborak harrapatu gaitu, eta ikasleen hazkundea gure obren plangintza baino fiteago doa. Beharrak ahalak baino anitzez fiteago garatzen ari dira», Jorajuriak esan duenez.
Antolatzaileek nabarmendu dute urtero egiten den ekitaldia ez dela «besta bat soilik». «Ipar Euskal Herriko ikastolen sostengatzeko hitzordu nagusia da» Emile Negelua Seaskako gurasoaren ustez. Jorajuriak nabarmendu du irakasle postuen negoziazioetarako azken epea ere izan ohi dela Herri Urrats. «Aurten ere negoziazioak egin behar ditugu beharrezkoak ditugun postuak ukaiteko. Estatuarekin hizketan ari gara, baina oraindik ez dugu ezer irabazia».
Ihintza Bidart Herri Urratseko koordinatzaileak aurkeztu ditu aurtengo lema eta marrazkia. Gaki ge Senpere aldeko (Lapurdi) euskalkian erabiltzen da, «bagoaz» esateko. «Herri Urratserat Gaki ge euskarari behar duen sostengua ematerat, geroa euskaraz eraikitzerat, brebeta eta baxoa euskaraz izan daitezen erdiesterat» aldarrikatu du Bidartek. Marrazkiak Herri Urratsen egunean lagun askok burugainean daramaten xapelari egiten dio erreferentzia, ikurrina eta lauburuarekin: «aurten logo bihurtu dugu urtez urte hainbeste agertu den xapela». Urtero bezala, kantu berezia izango du 37. aldiak. Diabolo Kiwi talde garaztarrak musikatu ditu Ortzi Idoate bertsolariaren hitzak. Ondoko asteetan entzuten ahalko da, bideoklipa grabatzen ari baitira oraindik.
Giroa prestatzen hasteko, ekitaldi zenbait antolatu dituzte Seaskaren laguntzeko. Lehenik, Zapiain, Astigarragako (Gipuzkoa) sagardotegian egingo dute bertso afaria, urtarrilaren 31n. Iker Zubeldia eta Amets Arzallus arituko dira. Otsailaren 9an, BECtso saioa izanen da Senpereko (Lapurdi) Larreko gelan: Euskal Herriko bertsolari txapelketako zortzi finalistak ariko dira kantuz. Azkenik, otsailaren 20an GO!azen telesaileko azken denboraldia estreinatuko dute; lekua zehaztu behar dute oraindik.
Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]
Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]
Euskarazko B2 eskakizuna zuten bi udaltzain lanpostu baliogabetu zituzten epaileek iazko urtarrilean, euskara eskatzea "diskriminatzailea" izan zitekeela iritzita; eta aitzineko astean, Donostiako Udalak aurkezturiko helegitea ez aztertzeko erabakia hartu du EAEko... [+]
Gabonetako argiak pizteko ekitaldia espainolez egin izanak, Irungo euskaldunak haserretzeaz harago, Aski Da! mugimendua abiatu zuen: herriko 40 elkarteren indarrak batuta, Irungo udal gobernuarekin bildu dira orain, alkatea eta Euskara zinegotzia tarteko, herriko eragileak... [+]
Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]
Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]
Horrela eman diogu amaiera deskolonizazioari buruzko lantaldeari, joan den azaroan Arraia-Maeztun (Araba) egin ziren “Euskal Herrian ekofeminismoak gorpuzten” topaketen baitan. Lurraldearen defentsaren hainbat espresioren babesleku izan zen, ideia emankorren hazitegi... [+]
Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]
Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Manifestazioa goizeko 11:30ean izango da, Justizia Jauregian. Mugimenduak euskaldunon eskubideen alde eta auziperatuekiko elkartasunean luzatu du deialdia. Auziperatuek iazko Euskararen Egunean Baionako Justizia Auzitegian "Justizia Euskararentzat" pintaketa egin zuten... [+]
Aurretik bistaz ezagutzen banuen ere, musikaren munduak hurbildu gaitu Julen Goldarazena eta biok. Segituan ezagutu nuen Flako Chill Mafiak erakusten zuen irudi horretatik harago eta horrek baldintzatu dizkit, hein handi batean, proiektuarekiko harremana eta iritzia. Lauzpabost... [+]
Eskola segregatua izan da Gasteizko Judimendi ikastetxe publikoa, hiri guztiko ikasleak hartu ditu, jatorri atzerritarreko familien seme-alabak. Baina A hizkuntza eredutik D eredura igarotzeaz gain, auzoak eskola bere sentitzeko eta auzoko familiak erakartzeko egindako... [+]