Joko-aretoen aurkako alegatu bateratua

  • Dozena bat eragilek joko-aretoen aurkako epaiketa sinboliko bat burutu dute Gasteizen. Ekainaren 23an, apustu-etxeen aurka hiriburuan deitu den lehen manifestazioa ospatuko da.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko ekainaren 10ean - 08:50
Joko-areto baten aurrean deitu da herri epaiketa.

  Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko ekainaren 7a, Arabako hiriburua, Gasteiz. Joko-aretoen afera gero eta kritikoagoa da. Gaur egun, 8.000 biztanleko joko-areto bat dago hiriburuan. Auzo bakoitzeko, bi joko-areto. Bitartean, Baskonia edo Alaves kirol taldeen babesle nagusia apostu-etxe bat da.

Hilabeteak eta hilabeteak daramatzagu joko-aretoekin bueltan gurean. Gasteizen, adibidez, herri mugimenduan zentralitate handia hartu duen gaia da: Judimendiko Gazte Asanbladak lanketa bat abiarazi zuen gaiarekin eta egun elkarretaratzeak egiten dituzte hilabetero auzoan, hainbat joko-aretori markajeak egin zitzaizkien urtarrilean, Txagorritxuko bizilagunak Abendaño Ikastolatik gertu ireki duten aretoarekin kezkatuta daude, Salburuan beste berri bat ireki nahi dute… Eta egutegian gorriz markatutako data iristeko, bi aste eskas: ekainak 23. Egun horretan, joko-aretoen aurkako lehen manifestazioa egingo da Gasteizen.

Horren aurretik, ordea, hainbat eragilek herri epaiketa bat egiteko hautua hartu dute. Hori dela eta, Euskal Herrian Bizi! zigilupean ekitaldi moduko bat egin dute ostiral arratsaldean Dato kalean kokatuta dauden  joko-aretoen aurrean.

Epaiketa sinboliko honetan, eragile eta pertsona-talde ezberdinek joko-aretoen kontrako euren alegatua eman dute jakitera. Bertan izan dira, besteak beste, ikasleak, neska gazteak, Ernai, Indar Baskonia, Iraultza 1921, Astindu Gasteiz, Judimendiko Gazte Asanblada, Kilima(k) Aisialdi Taldea, Gasteizko Gaztetxea, Olarizuko Gazteak, Trikuharri Gazte Asanblada…

Emakumeok objetu sexual gisa erabiltzen dituzte areto hauetan. Ez dugu eredu honen parte izan nahi”, adierazi dute neska gazteek apostu-makina bat kolpeka apurka-apurka apurtu duten bitartean.

“Ez ditugu lokal hauek gure eskola edo parkeetatik gertu nahi. Aisialdi alternatibo baten alde egiten dugu”, esan dute Kilima(k) Aisialdiko kideek. Eta horrla, gutxinaka-gutxinaka, eragile bakoitzak bere alegatua egin du joko-aretoak zigortu arte.

San Juan bezperan, manifestazioa

Duela bi urte inguru zabaldu zuten Judimendi auzoan joko-areto berria, eta auzoko gazte asanbladak larritasunez ikusi zituen herritarren artean eragin zitzakeen kalteak. Helburu horrekin, txosten bat landu eta jokoak sor ditzakeen kalteez ohartarazteko liburuxka bat banatzeari ekin zioten auzokideen artean eta, ostean, dinamika auzo guztiari irekitzeko hautua hartu zuten, gazte problematika batetetik haratago. Urte honetan, hilabetero elkarretaratzea egiten hasi ziren joko-areto berriaren aurrean, auzokideen artean banderolak zabaltzearekin batera.

Aldarrikapen horri jarraipena emanez, manifestazioa iragarri dute auzoko jaiekin bat eginik: ekainaren 23an, 19:00etan, auzoko Sefarad plazatik abiatuta. Auzokideen artean adikzioa eta menpekotasuna sortzeaz gain, inguruko negozioetan ere eragin kaltegarria duela salatu nahi dute. “Langileak esplotatu” egiten dituela azaldu dute asanbladatik. “Ia 24 orduz zabalik” egoten direla esan dute, eta prezio baxuen eraginez “konpetentzia desleiala” egitea ere egotzi diete.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Apustu etxeen gorakada
2023-02-08 | Jon Torner Zabala
Osasuna futbol taldeak akordioa egin du beste apustu etxe batekin

Letoniako Olybet apustu etxearen izena ez da Osasunako jokalarien kamisetetan agertuko, ezta, besteren artean, estadioko euskarri fisikoetan edo telebista-iragarkietan ere, jokoaren sektoreko enpresen publizitatea arautzeko Espainiako Gobernuak onartutako dekretua dela-eta.


2022-09-05 | ARGIA
Joko patologikoari aurre egiteko gida plazaratu du Jaurlaritzak

Joko arriskutsua goiz antzemateko eta prebenitzeko gidaliburua gazteei eta haien ingurukoei zuzendurik dago. "Jokoarekin lotutako arazoak edozein pertsonak izan ditzake, baina, bereziki, eurak dira kolektibo kaltebera", Eusko Jaurlaritzaren hitzetan.


2022-02-16 | Leire Artola Arin
Joko areto kopurua murriztuko dute eta horietara sarbidea kontrolatuta egon beharko da aurrerantzean

Indarrean sartu da Eusko Jaurlaritzak eginiko jokoaren lege berria EAEn. Aurrerantzean, apustu etxeek ikastetxeetatik gutxienez 150 metrora egon beharko dute, eta bi joko aretoren artean 500 metroko distantzia errespetatu beharko dute.


2021-10-28 | ARGIA
Jaurlaritzak jokoaren erregulazioa “gogortuko” du, “joko patologikoari aurrea hartzeko”

Lau ataletan sailka daitezkeen aldaketak egingo ditu datorren hiruhilekoan Eusko Jaurlaritzak jokoaren erregulazioan: aretoen arteko eta ikastetxeekiko distantziak mugatuko dira, baita areto kopurua ere, horietara sarbidea kontrolatuko da, eta publizitarearekin lotutako... [+]


Apusturako deia, langileen auzoetatik

Haritik Hirira lantaldeak agerian utzi du apustu etxeen eta horien kokalekuaren arteko harremana, auzo batzuen eta besteen arteko bereizketa nabarmenarekin; horiek mugatu eta arautzeko beharraz ohartarazi dute Asajer errehabilitazioan diren Arabako jokalarien elkartetik.


2021-08-31 | Jon Torner Zabala
Apustu etxeen iragarkiak mugatuta, kirol taldeek ezingo dituzte haien izenak erakutsi

Abuztuaren 31tik aurrera, jokoaren sektoreko enpresen publizitatea arautzeko Espainiako Gobernuak onartutako dekretua dela eta, telebista edota irratiek soilik goizeko 1:00ak eta 5:00ak bitartean emititu ahal izango dituzte enpresa horien iragarkiak. Zuzeneko kirol emanaldietan,... [+]


2021-08-24 | Jon Torner Zabala
Auzune pobreenetan pilatzen dira apustu-etxeak Erresuma Batuan

Hainbat ikerketak ondorioztatu duena berretsi du Bristoleko Unibertsitateak: Auzune pobreenetan askoz ere apustu-etxe gehiago dago zonalde aberatsagoetan baino. Gobernuz kanpoko erakundeek ohartarazi dute menpekotasuna duten 500 gaztek egiten dutela bere buruaz beste urtean.


2021-07-23 | Hiruka .eus
200 lagunek baino gehiagok deitoratu dituzte Sopelako atxiloketak

Ostegun goizean egindako polizia-operazioa salatu eta atxilotutako lagunei babesa eta elkartasuna adierazi diete Sopelan arrastian batutako 200 pertsonak baino gehiagok. Atxilotutako hiru gazteak aske gelditu dira arrastian.


2021-07-22 | ARGIA
Hiru sopeloztar atxilotu ditu Espainiako Poliziak, ustez joko aretoen aurkako jardunagatik

Dirudienez, atxiloketek lotura daukate joko aretoen aurkako jardunarekin. Ostegun arratsaldean mobilizazioa deitu dute, atxiloketak gaitzesteko.


2021-05-25 | Jon Torner Zabala
Sanduzelai ikastetxeko ikasleek apustu etxeen aurkako kalejira egin dute

Iruñeko Sanduzelai auzoko ikastetxe publikoko lehen hezkuntzako 6. mailako ikasleek kalejira egin zuten pasa den ostiralean, apustu etxeen kontrako kolektiboarekin elkarlanean, ludopatiaren arriskuez ohartarazteko. Hainbat guraso eta auzokidek ere parte hartu zuten.


Apostu aretoak arautuko ditu Eguesibarrek

Egun joko areto bakarra dago ibarrean, Sarrigurenen. Aurrerantzean ezinen da halako gunerik ezarri mila biztanlerik beherako herrietan. Aho batez onartu du udalak ordenantza.


Joko-aretoen kontrako herri-mugimendua sortu dute Sopelan

Arrigorriko joko-aretoak egin duen hedakuntza dela eta, fenomeno horregaz arduratuta dagoen sopeloztar herritar talde batek erabaki du horien aurkako ekimena antolatzea. Beraien asmoa da herritarrei erakustea areto horien kalteak eta, erabiltzaileak kriminalizatu beharrean,... [+]


2021-01-28 | Jone Markuleta
Nafarroako Gobernuak apustu etxeei emandako tratu mesedegarria kritikatu dute

Koronabirusaren pandemiak eragindako egoeraren aurrean ezarritako neurrietan, Nafarroako Gobernuak apustu etxeekin izan duen malgutasuna kritikatu dute Iruñerriko apustu etxeen aurkako plataformen koordinakundeak eta Aralar ludopatiaren prebentziorako... [+]


2020-11-04 | Jon Torner Zabala
Sopelako joko-aretoak lokala bikoiztuko du

Sopelako Arrigorri joko-aretoak 108,49 metro koadro du gaur egun, eta 229,16 metro koadrora handituko dute, ondoko lokala hartuta, Sopela.net-ek jaso duenez.


2020-11-04 | Jon Torner Zabala
Konfinamenduan kirol-apustuek behera, pokerrak eta kasinoak gora

Ausazko joko eta kirol-apustuen publizitatea geroz eta mugatuagoa dagoenean, on-line jokoaren kontsumoak gora egin du alarma-egoerak baldintzatutako hilabeteotan.


Eguneraketa berriak daude