“Horrenbeste glamour duen hiria izateko, oso gustu txarra dauka Donostiako Udalak”

  • ‘Militantzia feminista’ da Asun Urbieta (Errenteria, 1958) definitzen duen kontzeptua: urte asko daramatza mugimenduan, Lilatoiko aitzindaria da, eta Plazandreok alderdiko kidea ere bada.

Artikulu hau CC BY-NC-ND 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko apirilaren 29an - 10:07
Asun Urbieta Connemara tabernan bermuta hartzen. (Argazkia: Beñat Parra).

Zergatik aukeratu duzu Connemara?

Nire lantokitik hurbil dagoelako eta kafea hartzera etortzen naizelako askotan. Hala ere, gehiago ibiltzen naiz Tanger eta Okendo tabernetan. Emakumeen Etxetik hurbil daude, eta bilerak bukatzen ditugunean hara joaten gara zerbait hartzera.

Asko ibiltzen zara Emakumeen Etxean?

Bai, hilean behin Plazandreoken bilerak izaten ditugu, eta baita Erasoen Aurkako Komisioaren bilerak ere. Horretaz gain, etxearen koordinazio lanetan eta asanbladetan ere ibiltzen naiz, beraz, astean behin edo bitan handik pasatzen naiz.

Kirolaria zara, ezta?

Izan naiz, orain gutxiago, lesionatuta nagoelako. Gaztetan eskubaloia egiten nuen, baina 16 urterekin, Franco bizirik zegoela, militantzia politikoa gurutzatu zitzaidan, eta politika aukeratu nuen kirolaren ordez. Baina kirola egiten jarraitu dut.

Bestalde, nire koadrilako batzuek futbito talde bat zuten, eta larunbatero ikustera joaten ginen. Bera Bera eskubaloi taldea ikustera ere joaten nintzen, Carrere ahizpekin [Reyes eta Ana] bizi nintzelako.

Militatzen jarraitzen duzu?

ESK sindikatua sortu zutenean, baldintza batzuk betetzen zituen jendea bilatzen zuten, eta ni garai hartan langabezian gelditu nintzenez, sindikatuko administrazioan lan egiteko proposamena egin zidaten. Horrelako leku batean lan egiteko, militantea izan behar duzu, eta proiektuan sinistu behar duzu. Pentsatzen dut Irutxuloko Hitzan lan egitea antzekoa izango dela.

Lilatoiko aitzindarietako bat zara.

Nati Rufo izan zen Lilatoia egiteko ideia ekarri zuena, Irlandan egon ondoren. Nik garai hartan ez nuen korrika egiten, festazale integrala nintzelako (oraindik ere banaiz). Baina ahal nuen guztian laguntzen nuen, lasterketa egunean kaleak ixten nituen, esaterako. Geroago, korrika egiten hasi nintzen.

Nola ikusi zenuen aurtengo Lilatoia?

Gauza batzuk oso ondo: Parte hartzea, adibidez, ikaragarria izan da, 6.000 emakume baino gehiagok hartu baitute parte. Baina Atletikok hartu duenetik izaera feminista galdu duela uste dut; karteletan babesleek emakumeek baino garrantzia gehiago dutelako, besteak beste.

Zer iruditu zitzaizun aurtengo martxoaren 8a?

Ikaragarria izan zen. Jende askok galdetzen zuen ez ote genuen beldurra iazko mailara ez iristeko, eta iazko jende kopuru berdina edo gehiago egon zen azkenean. Gainera, iazkoa ikusita, hiriko talde feminista guztiak askoz lehenago hasi ziren antolatzen eta koordinatzen, eta jarduera asko egin zituzten.

Erakunde publikoek zuriketa morea egiten dutela uste duzu?

Iruditzen zait erakunde guztiek ikusi dutela mugimendu feministari erantzun on bat eman behar diotela, eta horregatik, keinu asko egiten dituztela, baina gehienak sinbolikoak. Neurri zehatzetara joaten bagara, ez dituzte politika feministak egiten. Askoz merkeagoa da argazkian ateratzea.

Nola bizi zenuen Plazandreoken Donostiako alkategai (2003 eta 2007) eta Gipuzkoako diputatu nagusi izateko hautagai (2011) izatea?

Bitxia izan zen. Egoera zail bat da, egunero neukalako irrati programa bat, mahai inguru bat beste hautagaiekin… Denetarik jakin behar zenuen, feminismoaz izan ezik, garai hartan ez baitzuten feminismoaren inguruko galderarik egiten. Beraz, beti aurkako zelaian jolasten ari zinen. Aurkeztu nintzen bigarren aldian, Espainiako legeak gure zerrendetan gizonak sartzera behartzen gintuen, bestela ez genuelako berdintasun legea betetzen. Gizon apaingarriak sartu behar izan genituen, kremaileran gainera, eta hedabideek gizon horiek elkarrizketatu nahi zituzten.

Aurten ez zarete udal hauteskundeetara aurkeztuko.

Ez, ez daukagulako hautagairik. Izan garenok ez dugu berriro izan nahi, estres handia delako. Gutxi gara eta diru gutxi dugu, eta ezin gara beste alderdi handiagoekin lehiatu. Politikoki eta sozialki ere desabantailak ditugu, martxoaren 8an kalean zeuden emakume horien guztien apustua indar mistoak direlako. Oraindik konfiantza dago alderdi mistoetan, nahiz eta gero politika feministak bigarren planoan gelditzen diren.

Hauteskundeak datoz. Nola ikusten duzu egoera politikoa?

Gaizki ikusten dut. Uste dut EAJk irabaziko duela, eta oso txarra iruditzen zait hori, feminismoa ez delako beraien aldarrietako bat. Proiektu feministak aurrera eramateko ez da berdina aurrean EH Bildu izatea edo EAJ izatea. Hala ere, hobeto borrokatzen da EAJren aurka EH Bilduren aurka baino, ez daukazulako inolako loturarik.

Nola ikusten duzu Donostia?

EAJ eta PSEren oso gustuko hiri eredu batera goazela iruditzen zait, turismo askorekin, glamourrarekin, baina ezer ez gehiago. Hiri bateko bizitzarekin bateraezina da hori, Donostia ez delako Kontxako hondartza, Aiete eta Parte Zaharra –poteatzeko baino ez, bizilagunak ez baitituzte errespetatzen– soilik. Bitxia da Rosa Garciari urrezko danborra eman izana, etxegabetzeen aurka egiten duen lanarengatik, Erdialde guztia desalojatzen ari diren bitartean. Oraindik badaude aguantatzen duten auzoak eta auzo izaera mantentzen dutenak, baina seguru aski Erdialdetik urruti daudelako.

Piratekin ere ikusten da hori; zenbat urte egon ziren abordatzea paraleloan egiten, era ia klandestinoan? Eta gero, udalak ikusi zuenean jende askok hartzen zuela parte, egitarau ofizialean sartu zuten. Horrenbeste glamour duen hiria izateko, oso gustu txarra dauka Donostiako Udalak.

Nola ikusten duzu mugimendu feminista?

Iragan marxista bat dudanez, antolakuntza gustatzen zait. Horregatik, auzoetan dauden talde feminista txikiak beraien artean gehiago antolatzea gustatuko litzaidake. Asko mugitzen gara kalean, baina ez gara erakunde publikoetara iristen. M-15etik Podemos atera zen bezala, M-8tik alderdi feminista indartsu bat atera zitekeen. Niretzako hutsune bat da alderdi feminista indartsu bat ez izatea, izan ere, oso ondo dago gure auzoan pankarta bat jartzea, baina hori gainditu behar dugu eta haratago joan behar gara.

 

Argazkia: Beñat Parra.

HAMABIETAN BERMUTA: Bermuta eta tortilla pintxoa.

Non. Connemara taberna: Caracasko Errege Konpainiaren kalea, 11 (Amara Berri).

Prezioa. 4,70 euro.

Elkarrizketa hau Irutxuloko Hitzak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
Victoria Woodhull, lehen hautagaia

New York, 1870eko apirilaren 2a. New York Herald egunkariak Victoria Woodhull (1838-1927) ekintzaile eta brokerraren eskutitz bat argitaratu zuen, 1872ko AEBetako presidente hauteskundeetarako hautagaitzaren berri emanez. Inoizko hautagai gazteena zen; 34 urte izango zituen... [+]


Emakume* Abertzaleen X. Topaketa egingo dute azaroaren 16an Laudion

Egun osoko egitarauarekin elkartuko dira, eta Euskal Herria feministaranzko bidean, nondik, nora eta nola trantsitatu nahi duten zehazten jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi dute.


2024-09-24 | ARGIA
Musika munduko emakumeen erantzuna Alex Sarduiri: “Ikusi nahi ez duena baino itsuagorik ez dago”

Musikan inoiz ez dela diskriminaziorik egon adierazi du Alex Sardui abeslariak, eta haserre erantzun diote Euskal Herriko musikagintzako emakumeek*, 150 lagunek sinaturiko komunikatuan: “Denbora asko daramagu tankera honetako egoerekin nazkatuta”. Barkamena eskatu du... [+]


2024-09-23 | Estitxu Eizagirre
Analisia
“Nahi duena izango da”

“Hankartean hau dauka baina berak erabakiko du neska edo mutila den” –guraso aurrerakoien modako esaldia–. Elkarrizketarik ez da sortzen plazan, ea bakoitzaren ustez “neska” edo “mutila” izatea zer ote den hankartean genital bat... [+]


“Migratzaileak autoan hartu eta Polizia egon zitekeen errepideak saihestuta eramaten nituen”

Pertsona migratzaile asko eraman ditu Aritzek bere autoan, Poliziak ez ditzan harrapatu, gaueko iluntasunean ez daitezen galdu eta batetik bestera seguru ibili daitezen. Bereziki gogoan ditu Irundik Hendaiara muga gurutzatzen lagundu eta etxean lotan izan zituen emakumea eta... [+]


2024-09-16 | ARGIA
Emakumeek gose greba hasi dute Irango espetxeetan, Aminiren hilketaren bigarren urteurrenean

Narges Mohammadi Bakearen Nobel Saridunak eta beste 33 preso politikok gose greba hasi dute irailaren 15ean. Gaur, irailak 16, bi urte dira Mahsa Amini emakume kurdua Irango Poliziaren jipoiaren ondorioz hil zela. Buruko zapia gaizki jarrita eramateagatik atxilotu zuten.


Ugalkortasunarentzat sendabelarrik ez

"Kaixo Garbiñe! Asko gustatzen zait egiten duzuna. Ugalkortasunarentzat sendabelar baten bila ari naiz baina zure liburuan ez dut aurkitu. Bizi naizen lekuan inork ez daki horri buruz”. Mezu hori jaso nuen hilabete dela Instagrameko pribatutik eta eragin... [+]


Olatz Dañobeitia
“Deigarria egiten zait euskal gatazkarekiko ikerketa mailan dagoen isiltasuna eta baliabide falta”

Martxoan aurkeztu zuen Olatz Dañobeitiak azken zortzi urteotan garatu duen lana, Militantzia eta errepresio politikoaren azterketa feminista bat: 90eko Ezker Abertzaleko emakumeen kasua tesia. Horren aitzakian, horretan sakontzeko, bildu gara Lekeition berarekin... [+]


Gorputz hotsak
“Oso arriskutsua da pentsatzea edonork irakatsi dezakeela zeinu hizkuntza”

Sarean lan egiteko elkar entzutea eta errespetatzea “nahitaezkoa” da Aitor Bedialaunetarentzat (Ondarroa, Bizkaia, 1991). Euskal Gorrak, Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioko presidentea zeinu hizkuntzaren kalitatea zaintzearen garrantziaz mintzatu da. Salatu... [+]


Zerbait mugitzen hasi da Hondarribian

Hondarribiko jai egun handian, Alarde tradizionalak eta Jaizkibel konpainia parekideak bat egin behar zuten lehen aldiz abiapuntuan, baina argazki hori saihesteko, tradizionaleko konpainia guztiak berandu joan dira hasiera puntura. Plantoak planto, ordea, lehen aldi ugari bizi... [+]


Eguneraketa berriak daude