Ekologistak Martxan elkarteak jakinarazi du Espainiako Estatuan herritarrek kontsumitzen dituzten fruitu eta barazkiek beren mamian daramatzatela gutxienez 33 disruptore endokrino, gizakiei gaixotasun larriak eragiten dituztenak. Hamar elikagai kutsatuenen taula ikusgarria ere argitaratu dute.
AECOSAN Espainiako Kontsumo, Elikaduraren Segurtasun eta Nutrizioaren Agentziak bildutako datuetan arakatuz osatu du Directo a tus hormonas. Guía de alimentos disruptores ikerketa Ecologistas en Acción (Euskal Herrian Ekologistak Martxan) elkarteak. Horren arabera, fruitu eta barazkien artean pestizida gehien daramaten hamar kutsatuenak nabarmendu dituzte: udareak (49 pestizida ezberdin daramatzate, horietatik 16 gizakien hormona sisteman eragiten dutenak), sagarrak (32), mertxikak (18), laranjak (16), ziazerbak (16), pepinoak (17), tomateak (15), mahatsak (29) eta mandarinak (9).
Kontua da Europar Batasunak 1107/2009 zuzentarauan debekatu zuela disruptore hormonalak nekazaritzan erabiltzea, baina legea egin arren –nola lortu duten zerbait jakingo dute agro-kimikoen lobbyek...– hori erralitatean ezartzeko arautegi zehatza oraindik garazeke dago. Horregatik ari dira asteotan lege europarra aztertzen Europako hainbat estatutako parlamentuetan.
Disruptore endokrinook gizakiari hainbat gaixotasun eta arazo larri eragiten dizkiete: ugalkortasun galera, jaiotzetiko malformazioak, diabetesa, obesitatea, immunitate sistemaren ahultzea, autismoa, hiperaktibitatea eta zenbait minbizi, hala nola bular, prostata, barrabil edo tiroideetakoak.
Nekazaritza biologikoan ekoiztutako produktuen kalitatea oso bestelakoa dela erakutsi du, berriro ere, azterketak. Nabarmentzekoa da AECOSANek produktuen artean bildutako 2.384 laginetatik ekologikoen artean hiruk baizik ez dutela erakutsi kimikoen arrastoren bat.
Estrasburgon egindako saioan, Eurolegebiltzarrak ezetz esan dio kutsatzaile hormonalak definitzeko Europako Batzordeak –saiakera askoren ostean– aurkeztutako irizpide sortari. Batzordearen testuak zientzialari ugariren kritikak jaso ditu, hala nola Europa osoko... [+]
Nicolás Olea medikuntza katedradunak hamarkadak daramatza disrupzio endokrinoa aztertzen. Hau da, gure sistema hormonalean eragiten duten eta nonahi ditugun substantziez du ardura. Osasun publikoko arazo handi horri behar bezalako irtenbiderik ez ematea salatzen du, eta... [+]
Irailaren 25etik 28ra egingo da, Bilboko Mediku Zientzia Akademiak antolatuta, Medikuntza Astearen 44. edizioa. Aurtengo goiburua Osasuna eta kutsadura: Epidemia isila da. Lehenbiziko hizlaria Nicolás Olea Granadako Unibertsitateko medikuntza katedraduna eta disrupzio... [+]
Oso mantso, eta populazioaren zati batek baino ez bada ere, badirudi gehiago begiratzen dela zer eramaten den ahora. Elikagaiak non eta nola landu dituzten jakin nahi dugu, sabelean zein osagai sartu ditugun jakitun izan nahi dugu. Aldiz, larruazalaren bidez odoleraino zer... [+]
Hainbat urteko atzerapenez, eta Europako Batzordeak proposamenaren zirriborroa maiz aldatu eta gero, kutsatzaile hormonalak identifikatzeko irizpideak onartu dituzte EBko estatu kideek. Talde ekologistek eta zenbait zientzialari elkartek kritikatu dute araudiak ez dituela behar... [+]
Azken hamarkadan egindako ikerketek azaleratu dute ibaietan aurkitutako sendagai arrastoek animalia eta landareengan dituzten ondorio kaltegarrien arazoa. Ikertzaileak larrituta daude uretan nahastutako kutsatzaileen eta medikamentuen nahasketaren epe luzeko esposizioarekin.
Europako Legebiltzarrak eskatu du elikagaiak gordetzeko ontzi guztietan A bisfenol izeneko konposatua debeka dadila. Era berean, elikagaien ontziratzean erabiltzen diren substantzia kimikoak zorrotzago arautzea galdatu dute europarlamentariek.
90eko hamarkadaren hasieratik dakigu inguratzen gaituzten konposatu kimiko sintetikoetako asko kutsatzaile hormonalak direla. Gure sistema endokrinoa engainatu eta gaitz ugari eragiten dute: ugalketari lotutako nahasmenak, minbiziak, diabetesa... Zientzialariek aspaldi alarma jo... [+]