Izan kolore zioen Gora Gasteiz mugimenduak 2015eko apirilean, harik eta ekainean alkate xenofobo arduragabea aldatzea lortu genuen arte. Geroztik, bakoitzak geure kolorea eman diogu hiriari: mugimendu feministak morea eman du (lila argia beharrean, more indartsua eman ere!); hezkuntza-komunitatea gorriak ikusten ari da, haurrei behar bezalako prestakuntza emateko; udal eta foru langileek etorkizun beltza aldarazi nahi dute, murrizketei aurre egiten; Santo Domingo kaleko biztanleek kristoren marroia daukate, Udalaren utzikeria dela-eta... Esandakoa: bakoitzak geure kolorea.
Baina bada kolore bat 2017an nabarmendu dena: horia. Errekaleorren ehun gasteiztar argindarrik gabe utzi zituen Iberdrolak joan den maiatzean, Udalaren konplizitatearekin. Errekaleortarrek, baina, argi zutela esan ziguten, bonbillen argi horixkak berriz pizteko prest zeudela. Eta Gasteizek konfiantza osoa adierazi zion auzo askeari: elkartasun-ekimenak nahi adina izan ziren, manifestazio erraldoia tartean.
Onartu behar da, baina, batzuengan harridura piztu zela Errekaleor irla energetiko bilakatzeko apustua kaleratu zenean: 100.000 euro behar zituzten eguzki-plakak erosi eta instalatzeko, energia berriztagarrien aldeko apustu paregabea eginda. Diru askotxo zela uste genuen batzuek, ezinezkoa izango zela, ez zirela iritsiko... Bada, udaren beroan, uztailean, lortu zuten diru-kopurua gainditzea: negu hotzari aurre egiteko moduan izango ziren errekaleortarrak. Harro.
Auzo askeak erakutsi du beste mundu bat posible dela, antolaketa komunitarioan, auzolanean, energia-hornitzaile handiez aparte, pertsonak erdigunean ipinita... eta horixe da EAJk jasan ezin duena.
Jarrera paternalista adierazi du udal gobernuak auzi honetan ("Errekaleorren ezin da bizi" izan da Urtaran alkateak behin eta berriz errepikatu duen esaldia, bere argudio nagusia bertakoenganako kezka balitz bezala). Baina jasan ezin duena da, bereziki, herritarrek euren burua antolatzea, eurek kudeatzen dituzten erakundeez aparte, gizarte-eredu nagusi horretatik kanpo.
Harrotasuna pizten du Errekaleorrek. Green Capital izateak baino dezente harrotasun handiagoa. Horregatik ez da ulertzen nola Gorka Urtaran alkateak mehatxu gisa ikusten duen Erreka, aukera gisa ikusi beharrean: Gasteiz mapan kokatu du Errekaleorrek, alkateari gustatu ala ez.
Edo agian ongiegi ulertzen da auzoa eraisteko alkatearen asmoa: Errekaleor ez dadila eredu izan, ez dadila zabaldu. Sentitzen dugu Urtaran jauna, baina guk argi dugu: eredu bat da dagoeneko. Horia delako benetako green kolorea ekarriko duena.
Iritzi hau Arabako Aleak argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta
Errekaleor Bizirik auzoaren hamargarren urteurrena ari da ospatzen. Adierazi dutenez, 24 orduan lau identifikazio eta hiru isun jasan dituzte. Isunak mozal legea aplikatuta jarri dizkiete.
2013ko irailaren 3an Gasteizko aldirietako Errekaleor auzoko 26. ataria okupatu zuten Gasteizko EHUren campuseko zenbait ikaslek. Hilabete amaieran ospatuko dute urteurren borobila, talde entzutetsuen kontzertuekin, besteak beste. Hamarkada oso baten gazi-gozoez, Urtaranen... [+]
Oinharri eskolak Formakuntza Barnetegia eskainiko du, Euskal Herriko herri mugimenduentzako formakuntza politikoa. Lau urte daramatzate formakuntza ematen, eta beraien metodologia Brasilgo Lurrik Gabekoen Mugimenduan (MST) oinarrituta dago, materialismo dialektikoa ardatz.
Azterlan hori egiteko, jendea bizi den blokeen egoera, ezaugarri fisikoak eta eraikuntzakoak, balizko arazoak eta bizigarritasunari dagokionez duten egoera orokorra aztertu dituzte, 2022an zehar. EAEko Eraikinen Ikuskapen Teknikoaren ereduari jarraituz egin dituzte blokeen... [+]
Kataluniako mugimendu libertarioan infiltratu zen eta Gasteizko auzo okupatuan ere egon zen poliziaren kasua herri mugimenduen aurkako errepresio orokorraren baitan kokatu du Errekaleor Bizirik-ek.
Espainiako Poliziako agente batek hiru urte eman zituen Bartzelonako mugimendu sozialetan infiltratuta. Barztelonako La Cinétika zentro sozialean hasi zen 2020an, eta “harreman sexu-afektibo instrumentalak” mantendu zituen hainbat emakumerekin eta horri esker... [+]
Kontsumismoa da gaur egungo “-ismo” garrantzitsuenetakoa. Hain errotua dugu, ezen produktu askoren kontsumo mugagabeak baliabide krisi batera zuzendu baitu gure gizartea. Era berean, ekoizpenari loturiko eredu energetikoa kinka larrian dago, energia baliabideak... [+]
"9 urte bizirik, 63 urte memorian" lelopean ospatuko dute urtemuga aurten, irailaren 21etik 25era bitartean.
EAEko eta Errekaleor auzo askeko energia kontsumoa kalkulatu ditu Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlari talde batek, aztarna energetikoan eragiten duten faktoreak ezagutzeko.
Gasteizko auzo okupatuko lurretan ortua egiteko lursail bat hartu dezakete herritarrek. Hainbat dozena baratze martxan dira jada, eta kopurua handitzeaz gain proiektuaren izaera komunitarioa indartu nahi dute orain.
Dagoeneko hasi da Olarizu hiribideko blokeen eraispena, joan den astean utzarazpena gauzatu ostean. Bertan izan da Gorka Urtaran: "Errekaleorrek Olarizuren zorte bera izango du", ohartarazi du alkateak.
Zazpi urte bete ditu Errekaleor Auzo Askeak eta hori ospatzeko jarduera sorta bat antolatu dute Gasteizko hainbat txokotan.