Hori sapinoa baino bihurriagoa dunk

  • Bada “xingola” esaten diogun landarea (Chlorophytum comosum). Izen zientifikoak ez du aparteko informazio berezirik ematen, soilik landare berdea dela (grekoko Chloros + phyton) eta loreak motots harroetan zabaltzen dituela (grekoko comosum). Bere hostoen formagatik da xingola; halakoxea da, estu, mehe eta luzea. Malgua ere bada, xingola egiteko moduko gaia izanik, baina nik dakidala ez da lokarri gisa erabiltzen. Erdaretan ere “cinta” eta “ribbon plant” esaten diote, xingola, alegia. Euskarazko Wikipedian “zinta-belar” bezala agertzen dira berez lezkak direnak: hostozabala (Tipha latifolia) eta hostoestua (Tipha angustifolia). Lezkei “enea” ere esaten zaie, baita “txuflaska” ere, eta hostoestuari “silla-belarra”, aulkien ipurdia josteko erabiltzen baita.


2023ko otsailaren 09an - 11:27

Xingola ez bezala, lezkak bai lokarriak egiteko baliatzen dira. Hosto luze-luzea dute eta sokak egiteko gai egokia dira. Beste makina bat landare baliatu izan da lokarriak egiteko. Batzuen adarrak, besteen azalak, baita hostoak eta zurikinak nahiz sustraiak eta lastoa ere aproposak dira amarrak, bilurrak, sapinoak, estroboak, lokailuak eta abar moldatzeko.

Batean eta bestean entzun, ikusi eta irakurri ditudanetakoetatik tiraka, hona gurean erabili izan diren landare mordoxka. Gaztainondoa (Castanea sativa), ezkia (Tilia spp.), zume hauskorra (Salis fragilis), zume jatorra (Salix viminalis), zume zuria (Salix alba), zume negartia (Salix babylonica), zume gorria (Salix purpurea), zume hostoestua (Salix eleagnos), zumea (Salix x rubens), hurritza (Corylus avellana), kalamua (Cannabis sativa subsp. sativa.), lihoa (Linum usitatissimum), olo zoroa edo histu-belarra (Avena fatua), asuna (Urtica dioica), goilora hostoestua (Epilobium angustifolium), ostargi-belar horia (Iris pseudocorus), laharra (Rubus spp.), astalarrosa edo arkakaratsa (Rosa canina), ezker-aihena edo lupulua (Humulus lupulus), artoa (Zea mays), espartzuak (Ligeum spartum eta Stipa tenacissima), atzaparra edo ahuntz-hostoa (Lonicera caprifolium), basoetako atzaparra (Lonicera periclymenum), porrua (Allium porrum), ihia edo zindun-belarra edo ziria (Juncus acutus), elefante oineko juka (Yucca elephantipes) eta aihen zuria edo hautina edo aiartea (Clematis vitalba). Azken hori nabarmendu nahiko nuke, izan ere, seguruenera gehien erabilitakoen artean egongo da. Ez baduzu inoiz entzun, begira zer izen dituen: bihurri, bihurriki, bidurri, ligarza, bilur eta bilurda behintzat bai. Haritzaren (Quercus robur) sustraiak ere bihurrituta erabili izan dira eta “bihurria” esaten zaie horiei ere.

Ezin ahaztu lokarri horietako askoren muturrean errazago askatu-lotu eta gutxiago zarrastatzeko jartzen zen zurezko antzadila, gako edo uztai formakoa, maiz haginezkoa (Taxus baccata).

Lokarriak hurbilekoarekin atontzea bizimodua errazteko bidea izango zen; bide ederra. Zenbat bihurritu eman ote zaizkie landare horien gaiei? Esaerak hala dio: hori sapinoa baino bihurragoa dunk.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Landareak
Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-13 | Garazi Zabaleta
Urteaga-Urkulegi baserria
Barazki, fruitu eta haragi, dibertsifikazioa ekoizpenaren oinarri

Itsason (Gipuzkoa) elkarren ondoan dauden bi baserri dira Urteaga eta Urkulegi, duela zenbait urte elkartu eta proiektu bateratua martxan jarri zutenak. “Bi baserriak elkartu eta ekoizpen proiektua abiatu genuen, eta 2011tik dedikazio osoarekin ari naiz honetan”,... [+]


2025-01-13 | Jakoba Errekondo
Ezin usainik hartu

Sudurrak egia dio. Zaila da sudurra engainatzea. Usaimena saihestea ezinezkoa da. Sudurretik garunerako lotura bidearen ikerketa zirraragarria, liluragarria, zoragarria da makina bat ikerlarirentzat. Usainaren eta memoriaren arteko zubia azkarrena ez bada, bizkorrenetakoa bai... [+]


Bagera, gu ere bai, gu beti pozez... angulak ez hainbeste

Duela 180 milioi urte Pangea kontinentea zatitu zenerako ikasia zuen aingirak Thetis itsasoa zeharkatzen. Ordudanik kontinenteak mugituz joan dira, eta aingira espezieak ezberdinduz. Jatorrizko arbaso beretik bereizi diren 20 aingira espezieen artean, gurea da, ibai-aingira edo... [+]


2025-01-08 | Garazi Zabaleta
Aina Socies Fiol
“Balear Uharteetako irla bakoitzean besteetan ez dagoen landare barietate asko dago”

Oporlekuekin soilik lotuko dituzte askok Balear Uharteak, baina agroekologiaren eta kontsumoaren bueltan mugimendu bizia dute Mallorca irlan: Associació de Varietats Locals de Mallorca (tokiko hazi barietateen elkartea) da horren adibide. Abenduaren hasieran, elkarte... [+]


2025-01-08 | Nicolas Goñi
Nola bihurtu lurzoruak klimaren laguntzaile?

Muturreko lehorte eta euriteak normaltasun berria bilakatu zaizkigu. Areagotzen dituzten kalte ekonomiko eta ekosistemikoen artean, laborantzak pairaturikoak ez dira txikienak. Bereziki, lehorte garaietan zaluegi idortzen diren edota eurite handietan ur guzia xurgatu ezin duten... [+]


Urtarrila, intxaurrondoaren loaldia

Kolore morez margotu dut urteko lehen hilabetea, sormena, irudimena, jakintza eta espiritualitatearen kolorez.


2025-01-06 | Jakoba Errekondo
Elkarren beharra bizitzeko

Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]


2025-01-06 | Garazi Zabaleta
Trebatu elkartea
Lehen sektoreko erreleboa bultzatzeko egitasmoa Gipuzkoan

Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]


2025-01-06 | Nagore Zaldua
Itsas-bare kantauriarra
Ohartarazpenaren artelanak

Koloretsuak, distiratsuak, forma xelebre bezain ederrekoak diren heinean, nudibrankioek beste planeta batetik iritsitako izakiak dirudite. Itsas hondoko izaki biluzi hauek 1980ko hamarkadako gandorretako kolore biziak eta Parisko joskintzako izen handien moda arkitektonikoa... [+]


2024-12-27 | Leire Ibar
Txanpainaren industriaren arrakastaren oinarrian eskulan esplotatua dago

The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.


2024-12-23 | Garazi Zabaleta
Ekin Dulantzi
Nekazaritzako elikagaien test gunea Dulantzin

Gero eta nekazaritzako test gune gehiago ditugu inguruan, hau da, nork bere proiektua martxan jarri aurretik nekazaritzan eta abeltzaintzan trebatzeko guneak. Nafarroako Zunbeltz espazioa eta Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko Trebatu dira horietako zenbait adibide, gurean... [+]


2024-12-23 | Irati Diez Virto
Ez naiz sagua, ezta satorra ere; lursagua naiz

Ugaztun hitza entzutean, askotan burura etortzen zaizkigun lehen ordezkariak tamaina handienekoak izan ohi dira: hartza, otsoa, oreina… Batzuetan etxekotutako katua edo txakurra dira agertzen lehenak, edo urruneko lehoiak eta elefanteak. Ikusgarritasunak lehia irabazi ohi... [+]


2024-12-23 | Jakoba Errekondo
Ilarraren entzumena

Laster urte guztian izango ditugu malko ilar goxoak (Pisum sativum). Oraindik, ordea, negua eta udaberria dira, ia erabat ilar freskoak jateko sasoia; udaberrian jango ditugun azken ilarrak ereiteko garaia orain hasten da. Eta oraintxe jango ditugu urria aldera erein zirenak.


Gabonetan tokikoa eta sasoikoa kontsumitu eta, bide batez, Israelgo produktuak boikoteatu

Palestinarren genozidiorako Israelek erabiltzen duen arma nagusietako bat gosea da. Alde batetik, Gazara elikagaiak sartzeko debekuarekin, eta, bestetik, Palestinako elikadura-burujabetza ezabatuta.


Eguneraketa berriak daude