Hondurasko hainbat goi karguk eta funtzionariok Berta Caceresen hilketarekin lotura zuzena izan dezakete, GAIPE Aholkulari Adituen Talde Independenteak eginiko ikerketaren arabera. Fiskaltzak froga nahikoa izan ditzake Estatuarekin zerikusia duten profesionalak akusatzeko.
Indarkeria geldiaraztea: Berta Caceres hil zuen plana izeneko azterketa egin dute nazioarteko hainbat aditu independentek. Aztertutako materialaren artean, ikerketa penaletik ateratako dei telefonikoak, sms testuak eta posta mezuak daude.
Ikerketak zehazten duenez, Berta Caceres hiltzeko plana 2015eko azaroan hasi zen. 2016ko otsailean Caceres hiltzeko saiakera bat ere izan zela diote adituek. Edonola ere, ondorio nagusiek DESA enpresa jartzen dute jomugan: enpresaburu eta zuzendaritzako kidez eta sikarioz osatutako sare kriminal bat sortu zutela dio ikerketak. Gainera, ikerketa ofiziala lantzen ari diren profesionalek azterketa sakonik ez dutela egin nabarmendu du GAIPEK; goi karguetako arduradunak ikertzeko froga nahikoa egon arren, ez baitituzte beharrezko neurriak hartu. Zortzi pertsona akusatu dituzte Caceresen hilketagatik, baina bakar batek ez du lotura Hondurasko Estatuarekin.
2016ko martxoaren 2an hil zuten Berta Caceres ekintzaile hondurastarra. Lenca herri indigenako liderra zen Caceres, eta ekintzaile ekologista eta giza eskubideen defendatzaile sutsua. Hilketa argitzeko, nazioarteko adituez osatutako lantaldea sortzea eskatu zioten senideek gobernuari. Agintarien ezezkoaren aurrean, familia beste bide batzuetatik hasi zen nazioarteko sostengua bilatzen; horrela sortu zen GAIPE.
Presoen arteko liskar batek eragin ditu hilketak, polizia iturrien arabera. Azken urteetan Honduraseko espetxe batean gertatu den ezbehar handienetarikoa da.
Oqueli Domínguez erail zuten ekainaren 15eko goizean, bere amaren etxean. Urtarrilan erail zuten Ali Domínguezen eta Tocoako Ondasun Komun eta Publikoen Defentasarko batzordeko Reynaldo Domínguezen anaia zen.
Dabeylyn Juares (Alianza, Honduras, 1992) aktibista eta gizarte integratzailea da La Violetan, Bartzelonako ASSIS harrera zentroak kudeatzen duen inklusio bizitegi-zentroan. 2015ean Bartzelonara migratu zuen eta orduz geroztik zaintzari lotutako lanak egin ditu, ikasketekin... [+]
Berta Cáceres ekintzaile ekologista hil zutenetik sei urte bete direnean, Roberto David Castillo Mejía, Desa enpresa hidroelektrikako lehendakari exekutibo zena, 22 urteko espetxealdira kondenatu dute Hondurasen. Enpresa hori presak eraikitzen ari zen Lenca... [+]
Roberto David Castillo Mejía jo du auzitegiak Berta Cáceres ekintzaile lencarraren hilketaren arduradunetakotzat. Castillo lehendakari exekutiboa zen Desa enpresan eta berau Lenca herriarentzat sakratua den Gualcarque ibaian presak eraikitzen ari zen: eraikuntza... [+]
2016ko martxoaren 2an Berta Cáceres ekintzaile ekologista eta giza eskubideen defendatzailea erail zuten, goizaldean bere etxera sartu eta tiro eginda. Agua Zarca proiektu hidroelektrikoaren aurka ari zen borrokan: jatorrizko herrien lekualdatzea eta uraren pribatizazioa... [+]
Hondurasen debekatuta dago haurdunaldia etetea, kasu guztietan: bortxaketa, fetuaren malformazio larria edo haurdun dagoen emakumearen bizitza arriskuan egotea ere. Ostegunean Hondurasko Kongresu Nazionalak Konstituzioaren erreforma onartu du abortuaren debekua are gehiago... [+]
Etorkizun beltza iragarriko lioke askok Erdialdeko Amerikako herrialde txikienari. Azken ehun urtean apenas ezagutu dute bakerik El Salvadorren, armak hartu eta azala tatuatzea da gazte askoren irtenbide bakarra. Bide horrek, ordea, kartzelara edo lurrera bueltan eramaten du... [+]
Pew Centerreko datuen arabera, Hondurasko biztanleen %88k uste du homosexualitatea, eta beste edozein sexu-aniztasun, jokabide immorala dela. Iritzi hori argi eta garbi islatzen da legerian, diskurtso politikoetan eta elizetan entzuten diren sermoietan.
Getty Images AEBetako erraldoiarentzat lan egiten duen John Moore argazkilariak irabazi du 2019ko World Press Photo-ren lehen saria. AEBen eta Mexikoren arteko mugan egindako argazkia aukeratu du epai mahaiak 4.738 argazkilarik lehiaketara bidalitako 78.801 irudien artean.
Nohemí Esther Pérez Borjas hondurastarra giza eskubideen defendatzailea da. 1982an, AEBek Hego Ameriketan bultzatutako Segurtasun Nazionalerako Doktrinaren testuinguruan, bere neba Samuel desagerrarazi zuten. Anaia bilatzeko saiakerak oso gaztetatik bideratu zuen... [+]