Gaurkoa egun bizia eta emozioz betea izan da, gehienbat Universitad Nacional Autonoma de Honduras-en egon garelako, ikasleen borroka hurbiletik ezagutzen jarraitu dugulako eta Berta Cáceresen familiarekin batu garelako. Horretaz gain, AECID (Agencia Española de Cooperación Internacional para el Desarrollo) eta Congreso Nacional Comisión de Derechos Humanos-eko kideak ere ezagutu ditugu.
Kronika Berta Cáceres-en inguruan zentratuko dugu. Gurekin Bertaren ama Austra Berta, alaba Olivia Zúñiga eta Bertaren neba Gustavo egon dira, duintasun eta borroka ikaspena izan da, aho zabalik utzi gaituzte.
Beste hainbat konturen artean, giza eskubideen defendatzaile bat erailtzeko faseak azaldu dizkigute. Lehenik erailketa politikoa, bigarrenik kriminalizaziorako bidea, judizializazioa, espetxea… eta azkenik erailketa bera. Bertaren familia bigarren fasean dago, hasieratik argi utzi dutelako DESA dela Bertaren erailketaren erantzulea, aurrez erail zituzten beste sei kideren erantzulea izan zen bezala.
Familia segurtasunik gabe dago momentu honetan, presio nabarmena bizi izan dute eta espero dute hirugarren fasera ez heltzea. Bertaren alabari eraso egin zioten duela gutxi, eta Poliziaren babesa duten arren ez dira fio eta ez daude gustura. Hala ere, haien hitzetan “La necesidad de justicia es mayor que el miedo y el dolor” (Justizia premia handiagoa da beldurra eta mina baino).
Transnazionalen aurkako borrokak zutik dirau, oraindik ere, proiektua gelditzea lortu nahi lukete, hiltzaile intelektualak oraindik kalean jarraitzen dute. Pozik daude Agua Zarca proiekturako finantzazioa gelditzea lortu dutelako.
Hau guztia azaltzeko “Amalurraren defendatzaileak” kanpainaren barruan Honduraseko 38 erakundek (OXFAM tarteko), “Hechos y circunstancias alrededor del asesinato de Berta Cáceres Flores” informea atera dute. Bertan, erailketaz jarduteaz gain, Agua Zarca proiektuaren atzean dagoen ustelkeria ere jorratzen dute.
Horrez gain, Bertaren alaba Olivia Zuñigak azaldu zigun Kongresurako aurkeztuko dela, indigenen eskubideak defendatzeko.
Bukatzeko, isilik gelditu nahi ez duen familia honen aurka doaz boteredunak, eta hori dela eta, internazionalismoaren garrantziaz jardun dugu. Bereziki azpimarratu dute gu adi egotea bertan gertatzen denari buruz, haiek bizi dutena zabaltzea eta nazioarteko presioa egitea.
Presoen arteko liskar batek eragin ditu hilketak, polizia iturrien arabera. Azken urteetan Honduraseko espetxe batean gertatu den ezbehar handienetarikoa da.
Oqueli Domínguez erail zuten ekainaren 15eko goizean, bere amaren etxean. Urtarrilan erail zuten Ali Domínguezen eta Tocoako Ondasun Komun eta Publikoen Defentasarko batzordeko Reynaldo Domínguezen anaia zen.
Dabeylyn Juares (Alianza, Honduras, 1992) aktibista eta gizarte integratzailea da La Violetan, Bartzelonako ASSIS harrera zentroak kudeatzen duen inklusio bizitegi-zentroan. 2015ean Bartzelonara migratu zuen eta orduz geroztik zaintzari lotutako lanak egin ditu, ikasketekin... [+]
Berta Cáceres ekintzaile ekologista hil zutenetik sei urte bete direnean, Roberto David Castillo Mejía, Desa enpresa hidroelektrikako lehendakari exekutibo zena, 22 urteko espetxealdira kondenatu dute Hondurasen. Enpresa hori presak eraikitzen ari zen Lenca... [+]
Roberto David Castillo Mejía jo du auzitegiak Berta Cáceres ekintzaile lencarraren hilketaren arduradunetakotzat. Castillo lehendakari exekutiboa zen Desa enpresan eta berau Lenca herriarentzat sakratua den Gualcarque ibaian presak eraikitzen ari zen: eraikuntza... [+]
2016ko martxoaren 2an Berta Cáceres ekintzaile ekologista eta giza eskubideen defendatzailea erail zuten, goizaldean bere etxera sartu eta tiro eginda. Agua Zarca proiektu hidroelektrikoaren aurka ari zen borrokan: jatorrizko herrien lekualdatzea eta uraren pribatizazioa... [+]
Hondurasen debekatuta dago haurdunaldia etetea, kasu guztietan: bortxaketa, fetuaren malformazio larria edo haurdun dagoen emakumearen bizitza arriskuan egotea ere. Ostegunean Hondurasko Kongresu Nazionalak Konstituzioaren erreforma onartu du abortuaren debekua are gehiago... [+]
Etorkizun beltza iragarriko lioke askok Erdialdeko Amerikako herrialde txikienari. Azken ehun urtean apenas ezagutu dute bakerik El Salvadorren, armak hartu eta azala tatuatzea da gazte askoren irtenbide bakarra. Bide horrek, ordea, kartzelara edo lurrera bueltan eramaten du... [+]
Pew Centerreko datuen arabera, Hondurasko biztanleen %88k uste du homosexualitatea, eta beste edozein sexu-aniztasun, jokabide immorala dela. Iritzi hori argi eta garbi islatzen da legerian, diskurtso politikoetan eta elizetan entzuten diren sermoietan.
Getty Images AEBetako erraldoiarentzat lan egiten duen John Moore argazkilariak irabazi du 2019ko World Press Photo-ren lehen saria. AEBen eta Mexikoren arteko mugan egindako argazkia aukeratu du epai mahaiak 4.738 argazkilarik lehiaketara bidalitako 78.801 irudien artean.
Nohemí Esther Pérez Borjas hondurastarra giza eskubideen defendatzailea da. 1982an, AEBek Hego Ameriketan bultzatutako Segurtasun Nazionalerako Doktrinaren testuinguruan, bere neba Samuel desagerrarazi zuten. Anaia bilatzeko saiakerak oso gaztetatik bideratu zuen... [+]