Hondurasen debekatuta dago haurdunaldia etetea, kasu guztietan: bortxaketa, fetuaren malformazio larria edo haurdun dagoen emakumearen bizitza arriskuan egotea ere. Ostegunean Hondurasko Kongresu Nazionalak Konstituzioaren erreforma onartu du abortuaren debekua are gehiago sendotzeko asmoz.
Erreformaren helburua da etorkizunean Hondurasen abortuaren balizko legeztapena eragoztea. Honduras, Erdialde eta Hego Amerikako nerabeen haurdunaldi tasarik altuenetakoa duen herrialdea da, lau erditzetik bat hemeretzi urtetik beherakoa da, Nazio Batuen Erakundearen arabera. Proposamena eztabaida bakar batean onartu egin du Kongresuak. Urtarrilaren 11n aurkeztu zuen Mario Perez Hondurasko Parlamentuko presidenteordeak, Alderdi Nazionaleko diputatuak.
67. artikuluko erreforma
Erreformaren arabera, "baliorik gabe geratuko dira artikulu hori indarrean sartu ondoren kontrakoa ezartzen duten lege-xedapenak". Hala eragotzi nahi dituzte abortua etorkizunean legeztatzeko ekimen legegileak.
"Alderdi Nazionala bizitzaren aldekoa da eta erreforma honen alde bozkatuko du; eta nahi ez duenak eta amaren umetokian haur baten heriotza onartzea nahi duenak, kontrako botoa eman dezala", adierazi du proposamenaren berri eman duen Mario Perez kongresuko diputatuak.
Erreakzioak
Hondurasko giza eskubideen aldeko erakunde feministek erreforma gaitzetsi dute eta emakumeen eskubideak errotik bortxatzen dituela azpimarratu dute. "Horrenbeste amorruz ez", txiokatu du Somos Muchasek, Hondurasko emakumeen erabakitzeko eskubidearen alde borrokatzen duen kolektiboak.
⛔ ¡NO SE VALE TANTO ODIO! ⛔ pic.twitter.com/7B1n7QQQIz
— Somos Muchas (@SomosMuchasHN) January 21, 2021
Bestaldean, "Honduras bizitzaren alde da" leloa aukeratu dute abortuaren debekua sare sozialetan txalotu duten Twitterreko erabiltzaileek.
Urtarrilaren 19an Nazio Batuen Erakundeak proiektua gaitzetsi zuen, Hondurasko emakumeen eta neskatoen sexu eta ugalketa eskubideen arloan etorkizunean izan litezkeen aurrerapenak oztopatuko dituelako. "Lege-proiektu hau kezkagarria da. Emakumeen oinarrizko eskubideak betetzeko urratsa egin beharrean, herrialdea atzera egiten ari da ", adierazi dute NBEko hainbat adituk ohar batean.
Ehunka emakume irten dira manifestatzera ostegunean, Brasilgo Sao Paulo eta Rio de Janeiroko kaleetara. Partidu Liberalak legea proposatu du, abortua 22. astetik aurrera homizidio arrunta bezala epaitua izateko. Lege horren arabera bortxatua izan den emakume batek, denbora epe... [+]
Abortuaren eskubidea Frantziako konstituzioan sartu da aste honetan. Baina abortatzeko eskubidea ez da gaur goizeko afera. Jadanik 1970. hamarkadaren hasieran mugimendu azkarrak izan ziren eskubide horren erdiesteko Ipar Euskal Herrian.
Senatuaren babesa jaso zuen joan den ostegunean, eta Kongresuak berretsi du astelehenean konstituzioaren aldaketa agintzen duen neurria. Frantzia da konstituzioan abortu eskubidea "bermatzen" duen munduko estatu bakarra.
267 senatarik alde bozkatu dute eta 50ek kontra. Frantziako Legebiltzarrak eta Senatuak alde bozkaturik, bi ganberak biltzen dituen Kongresuaren bozketa eskas da: martxoaren 4an eginen da, eta printzipioz aldeko botoa gailendu beharko litzateke.
Abokatu Kristauek "iraingarritzat" jo dituzte Donostian agertutako kartelak. Haien ustez, hiru delitu egin dituzte egileek: gorroto-delitua, erlijioen-sentimenduen aurkakoa eta egoera zibilaren usurpazioa. Ekintza anonimoa izan da, Askabide klinikaren ondoan jarritako... [+]
Espainiako Gotzainen Batzarraren izena daramaten kartelak agertu dira Askabide klinikaren ondoan: "Orain abortatzen baduzu, zer joko dugu larrutan hemendik 5 edo 6 urtetara?".
Askabide klinikako langileen ordezkaritza batek agerraldia egin du Gasteizko Parlamentuan, klinika horretako langileek eta bertara haurdunaldia eteteko joaten diren emakumeek bizi duten egoera azaltzeko: izan ere, abortuaren aurkako 40 días por la vida mugimenduak mehatxu... [+]
PPk aurkezturiko helegitea ez du onartu auzitegiak: zazpi magistratuk babestu dute 2010eko Abortuaren Legea eta lauk eman dute kontrako botoa.
Espainiako Estatuan Abortuaren aurkako lobbyak Abortuaren Legea erausteko beste saiakera bat egiten ari dira Gaztela eta Leonen. Hango gobernukide den Vox-ek iragarri du abortatu nahi duten emakumeei fetuaren taupadak entzunarazi edota ekografiak ikusaraziko dien protokoloa... [+]
Espainiako Ogasun Ministerioak urteroko txostenean jaso ditu datuok.
Hilabete hasieran Donostiako epaile batek hartutako bide beretik, Gasteizko epaile batek ere kautelazko neurriak hartu ditu abortuaren kontrako protesten aurka. Askabidek bi hiriburuetan dituen kliniken ateetan ezingo dira bildu abortuaren aurkakoak, gutxienez 100 metroko... [+]
Washingtonen zein beste hiri ugaritan manifestazioak antolatu dituzte, eta oihukatu “ez dutela atzera egingo” abortu eskubideari babesa kentzeko Gorte Gorenaren epaiaren aurrean.