Hondarribiko EH Bilduren izenean Bidasoko Hitzan argitaratu den gutun batek salatu duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak Hondarribiko Alardearen gatazka bideratzeko jarri zuen pertsonari kontratua amaitu zaio eta eten egingo da hark hasitako bidea.
Duela bi asteko ostegunean eman zuten erabakiaren berri Hondarribiko udaleko bozeramaileen batzordean, Maribel Vaquero Gipuzkoako Aldundiko bizikidetza arloko arduraduna bertan zela. “Bertan, bai Vaquero andereak, bai alkateak, alardearekin sortutako tentsioei konponbide bat bilatzeko elkarrizketa prozesuak norabide aldaketa bat izango duela adierazi ziguten”, esplikatu du gutun batean Hondarribiko EH Bilduren izenean Carlos Gebarak.
Retolazaren lana Hondarribiko Alardeko gatazkan zeresana daukaten taldeen arteko elkarrizketa sustatzea izan da, alde batetik Jaizkibel konpainia parekidearekin hitz eginez eta bestetik emakumeek kantinera gisa bakarrik desfilatu dezaketen desfile baztertzailea antolatzen duen Alarde Fundazioarekin.
Alarde Fundazioaren betoa
EH Bilduko ordezkariaren gutunak esplikatzen duenez, ordea, Retolazak ez du lortu “behar beste konfiantza Alarde Fundazioko (AF) partaideen artean” eta hortaz, bitartekaritza hori amaitu egin da.
Aldundiaren erabaki horrekin desados agertu da EH Bildu. Gutunean azaldu dutenez, “lehenengo aldiz herriari hitza ematea” bilatzen zuen prozesua eten da. Koalizioak garrantzia eman dio puntu horri, zuzenean inplikatutako eragileez gain, “Alardea hondarribiar guztiona dela” adieraziz.
“Hondarribiko botere faktikoen presioei men egin zaie, elkarrizketak emandako emaitzak Alarde Fundazioaren gustukoak ez zirelako”, salatu du EH Bilduk. Koalizioaren ustez, argi geratu da “batzuen sentsibilitatea beste batzuena baino kontuan hartzekoagoa” dela auzi honetan.
Hedabide hau saiatu da Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitz egiten auzi honen inguruan haien balorazioa jasotzeko baina ez da posible izan albiste hau idazteko unean.
“Tentsioa baretu” ala arazoa konpondu?
Aldundiko elkarrizketa prozesuarekin desados, desfile baztertzailea antolatzen duen Alarde Fundazioak elkarrizketa-eredu propio baten alde egin zuen aurtengo otsailean, iaz bizi izandako “tentsioa baretzeko”. Aldundia alde batera utzita, herriko eragileak esertzea proposatu zuen eta Hondarribiko alkate Txomin Sagarzazu (EAJ) izatea moderatzaile. Apirilean, Sagarzazuk baiezkoa eman zion planteamendu horri.
Jaizkibel konpainiak ere onartu du hitz egiteko gonbidapena, bi baldintzarekin: bitartekaria bi aldeek onartutako norbait izatea, alegia, figura neutral bat –Sagarzazuk alarde baztertzailean parte hartzen du– eta elkarrizketen helburua izatea “irtenbide adostu” bat lortzea Hondarribiko Alardearentzat.
Proposamen hori plazara atera denetik, Alarde Fundazioak eta urtero irailaren 8an herriko kale nagusian plastiko beltzak jartzeaz arduratzen den Hondarribiko Emakumeak taldeak ez dute adierazpen publikorik egin gaiaz. Ekainaren 30ean ospatuko da ondoko herrian, Irunen, aurtengo Bidasoaldeko lehen Alardea, duela bi hamarkada baino gehiagotik emakumeen parte hartzea ezbaian dela.
Hondarribiko Alardearen harira herrian aurten bizi izan den tentsioa garbi islatu du Igor Enparan alkateak, hondarribiar guztiei bidali dien eskutitzean. "Gezurrez eta gorrotoz betetako kanpaina pairatu dut. Zurrumurruak eta gezurrak zabaldu dira herritar guztion arteko... [+]
Hondarribiko jai egun handian, Alarde tradizionalak eta Jaizkibel konpainia parekideak bat egin behar zuten lehen aldiz abiapuntuan, baina argazki hori saihesteko, tradizionaleko konpainia guztiak berandu joan dira hasiera puntura. Plantoak planto, ordea, lehen aldi ugari bizi... [+]
Hondarribiko Alarde tradizionala eta Jaizkibel konpainia desfilatzen aterako dira, urtero bezala, irailaren 8an. Baina orain arte EAJk gobernaturiko udala Abotsanitzek eskuratu du eta egin dituen aldaketek hautsak harrotu dituzte Alarde tradizionalean. “Konpainia guztiak... [+]
«Gatazkaren konponbidean baliagarria izango delakoan» EH Bilduko Lantalde Feministak egindako hausnarketa plazaratu du Arma Plazan. Igor Enparan alkateari «Jaizkibel konpainiak bakarrik betetzen duen legea betearazten hasteko, eta Alarde bakarra, guztiona eta... [+]
Konpainia parekideak 2023ko jaien eta irailaren 8ko alardearen balorazioa egin du, eta aurtengoa "urte pozgarria" izan dela azpimarratu. Nabarmendu du udalak egindako keinuek lagundu dutela elkarbizitza espazioak sortzen, baina alarde baztertzaileari ere harrera egitea... [+]
Arartekoak ostiralean jakinarazi du azkenean ez duela alarde baztertzailea agurtuko. Halere, Hondarribiko alkateak, Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen sailburuordeak emakumeak baztertzen dituen alardeari harrera egin diote.
Hondarribiko alardearen bezperetan, alarde tradizionalaren baitatik sortutako proposamenez, udal aldaketak zabaldu ditzakeen ateez eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak iragarritakoaz (alarde tradizionalari eta Jaizkibel konpainia parekideari egingo diela harrera) hitz egin dugu... [+]
Hauteskundeen ondoren zabalduko den aro berri honetako alkatea "konponbidearen alkate bilakatzea" espero du Guztion Alardeak.
Bilera izan berri dute bi aldeek. Guztion Alardeak bere diagnostikoa eta zenbait gogoeta plazaratu zituen bilera horretan, eta fundazioak hauekiko desadostasuna agertu zuela esan dute.
Hondarribiko alardean konpainia parekide bakarrak egindako desfilea oso jendetsua izan da eta txalo artean hartu dute ibilbidean zehar.
Alarde fundazioari eta Hondarribiko Udalari bideratu diete alardean parte hartzeko eskakizuna, kantinera bezala ez ezik, soldadu gisa ere bai. Guztion Alardea elkarteak eman du urratsaren berri. Alarde baztertzailearen bueltako gazteek sortu zuten elkartea, defendatzen baitute... [+]
Koronabirusagatik desfilerik gauzatu ez den arren, Jaizkibel Konpainiak kaleak hartu ditu. Elkarretaratzea egin dute alarde parekidea aldarrikatzeko, eta uztailean egindako proposamena berriz plazaratu dute: datorren urtean alardeko konpainia bat gehiago izatea.
Emakumeek ere alardean desfilatu ahal izatea helburu, duela 25 urte atera zen lehen aldiz Jaizkibel konpainia Hondarribian. Aurtengo irailaren 8an ez da alarderik izango, baina elkarretaratzea egingo dute, “1996 urrun hartan, alarde parekidearen aldeko aldarria kaleratu... [+]
Emakumeak onartzen dituen konpainiak desfile nagusiaren barruan egon nahi du 2022tik aurrera. Hondarribiko alardearen auziari konponbidea bilatzeko pausoa dela adierazi du elkarteak.