Garai bateko bortizkeriaren oihartzunak atzera egin duen neurrian, berriro agerian geratzen ari da, betiko demokratentzat, biktimak, “beraien” biktimak direla benetako egitasmo politiko nagusia. Bestela nola ulertu, Madrilen, harrotasunez gainezka, ETA garaitu izanaren ekitaldi berezia.
Zapalgailu berria erabiliz, garaipena irudikatu nahian, burdinak txikituz asetzen dute ezin egona? Horrela elikatzen dute aurkaria galdu izanak sortzen dion haserrea?
Norbaitzuk dioten bezala, euskaldunen etorkizuna hauen esku badago, zerbait aldatu beharrean gaude. Horrela nekez eraiki daiteke ezer.
Ekitaldi horri helduz, esango nuke; etorkizuna modu iraunkorrean eraikitzeak, bi urrats nagusi dituela; materialak behar bezala aukeratzea, bata, eta eraiste-fasea eta hondakinen kudeaketa oso kontutan hartzea, bestea.
Etorkizunaz eztabaidatzeak gaur, baldin eta eztabaidarik badago, Madrilgo Legebiltzarrean entzuten ari garena ez baita eztabaida. ETAk bere jarrera militarra amaitzeak ekarri dituen aldaketak, errealitate berri baten aurrean jarri gintuen, eta “oraindik” gainditzeko daude. Duela bi, hiru edo lau hamarkadako leku berean ikusten ditut, bai gizartea, bai klase politikoa. Baina aldagarri batekin. Batzuentzat; orain artekoa ez da aski, ez du balio. Beste batzuentzat; orain ezin da, agian beranduago beharbada…
"Ez baita zelai politikoan parte hartze hutsarekin arazo demokratikoa konpontzen, egitasmo guztien lehia bermatzearekin baizik"
Are okerrago, beste zerbaitez solas egiten da. Egonezin instituzionalean kokatu nahi da eztabaidaren arreta-gunea. Berriro piztu nahi dute ohiko iruzurra, komenigarritasun politikoaren arabera, gaia eremu judizialera eramanez. Estatu espainiarrean inork ez baitu su-etenik ematen. Izan ere, memoriak hautatu egiten baitu ezkutatu, ahaztu nahi duena. Demagun, torturaren afera, adibide gisa.
Dena dela, bi komunitate desberdin eta antagonikok, bakoitzak bere eskubide politikoak zilegi den bezala bilatzen dituenean, gatazka askotan zatiketarekin konpondu izan da. Adibide asko ditugu, mapak ez baitira ukiezinak, eta Europan ere ez. Horregatik XX. mende hasieran Europa 24 Estatu independentek osatzen bazuten, gaur 47 ditu. Kontuan hartzekoa, azken hamarkadetan, hamasei direla osatutako estatu berriak.
Ez baita zelai politikoan parte hartze hutsarekin arazo demokratikoa konpontzen, egitasmo guztien lehia bermatzearekin baizik. Europako hainbat lekutan, hainbeste aldiz bi nazioen arteko lehia konpontzeko balio duenak, Espainian ez, zergatik?
Ordaina –beti dago ordainen bat– konstituzioaren ukiezintasunari uko egitean datza. Konstituzioa eraldatzeko proposamenak aurkeztu beharrean gaude, bestela, orain arte ikusi dugun bezala, edozein irtenbidek –guk eskainitakoak barne– alde batek bestea garaitu izanaren porrota besterik ez du ekarriko.
Historiak berak agertzen digu euskal gatazka deitu den hori konponbidean jartzeko asmoz negoziazio prozesuren bati heldu zaion bakoitzean, Madrilen aldetik azaleratu den sakoneko gakoa, alegia, Estatu espainiarraren demokratizazio amaitu gabea.
Izan ere, komunitate politiko baten etorkizuna ezin baita arinkeriaz oinarritu ustezko komenigarritasunezko tabuetan. Ezta Moncloaren aldizko ahulezia baliatuz ere. Oraintsuko etorkizuneko gertakariak, benetan hauskorrak lirateke, ez balira arduradun gutxi batzuen nahia baino. Ez du ezertarako balio borondate politikoak, ez bada garapen sakon eta iraunkorretan oinarritzen.
Ez dut fidagarritasun handirik ikusten EAJk daraman bidean. Ez baita onargarria; batzuetan bai, besteetan ez, han bai, baina hemen ez. Ez dago zalantzarik, euskal abertzaleok ez gatozela bat aske hitzaren praxiarekin.
Telesforo Monzon eta beste abertzale askoren ametsa, EAJ eta Ezker Abertzalearen “lankidetza”, geroz eta zailagoa bihurtzen ari da. Denbora gehiegi daramate elkarrengandik urruntzen. Hasieran elkarri erasoka eta gutxietsiz gero.
EAJ eta Ezker Abertzalea, bakoitza bere bidetik ibiliko da eta, azkenean, bata bestearekin aurrez aurrekoa beharko dute, nor Euskal Herrian nagusitu. Biak ez daukate nagusi izaterik.
Beharbada norbaitzuk esango dute agian ez gaudela une egokian horrelakoak azpimarratzeko. Ezagutzen ditut, badakit nortzuk diren, nork ez ditu ezagutzen ba?
Lehen aske izatearen praxiarekin nenbilen bezala, uste dut, abertzale izatea ere zehaztu beharrean gaudela. Hausnarketa honen edukiak zaharkitua eman dezake, baina abiaburu hauetatik zenbat eta gehiago aldendu, orduan eta zailago jarriko zaigu nahi dugun horretara heltzea.
Helburuak aipatzen ari naizenez, uste dut une egokia izan daitekeela aitortzeko, orain arteko joan-etorri osoari begirada luze batez, nazio batek bere askatasuna lor dezakeela, odol tantarik ere isuri gabe. Bale, baita hori dela ere –ahal izanez gero– jarraitu beharreko bidea.
Baina bitarteko baketsuak erabilita, indar moral guztiarekin eta nazioartean aitortutako eskubideak aldarrikatuz. Horri guztiari gehituz, euskal gizartearen gehiengoaren borondatea eskuratuko bagenu, aski izango ote da?
Erabakitzeko eskubidea, autodeterminazioa, ezin dira diruekin erosi, egia borobila. Baina, hurrengo hauteskundeetan, EAJk Madriletik “ekarritakoekin bapo” dagoela esaten duenean, zer?
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2011. urtean M-15eko mugimendu indartsua lehertu zen, Kataluniako Gobernua ataka estuan jarri zuena. Besteak beste, orduko hartan Polizia Bartzelonako Katalunia plazako kanpaldi suminduari oldartu zitzaion, eta parlamentua setiatu zuten ekintzaileek, Artur Mas presidentearen... [+]
Interneten Willow hitza bilatzerakoan oraindik txikitan ikusi nuen pelikula baten izenburua agertzen da. Fantasiaz beteriko pelikula hartan, Willow izeneko gizon txiki batek, protagonistak, mundua eraldatu zuen, erresuma zapaltzaile batetik herritarrak askatuta. Google-k Willow... [+]
Loti ederra eta errauskinaren irudia izan du hizpide aurtengo Feministaldian Irene Coulon-en hitzaldiak. Loaren ideia kulturalak zartatu ditu, loaldia ere maskulinizatua dugula argituta. Loaren irakaspen (kultural) asko barneratuak ditugu, eta gorputz feminizatuan edertasunaren... [+]
Araiak esan dit zuei idazteko. Esan dit, utzi baino lehen (aurten egingo dut), nire testu bat eraman nahi dizuela, nik ez dizuedala inoiz eraman, eta merezi duzuela, harro sentituko zaretela nitaz. Ezin da horrelako aukera bat galtzen utzi. Ez dakit jada esan ez dizuedan zer... [+]
Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]
Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]
Ekintzailetza modan dago. Kontzeptuak indarra hartu du eta hiztegi ekonomikotik askoz harago zabaldu da. Just do it: egizu, besterik gabe. Baina ez dezagun ahaztu: propagandaren mundutik dator leloa. Erosle-ekintzaile aktiboak izatea ote da hitzaren mozorroa? Egungo enpresariek... [+]
Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]
EHBaik Autonomia estatutu baterako proposamena prestatu du, gure nazioaren burujabetza osorako bidean etapa gisa.
Segur aski, gutariko gehienek jada erosiak dituzte, han eta hemen, Eguberrikari banatzeko opariak. Olentzeroren bisita gautar hori hitzordu handia baita, bereziki haurrentzat. Denak prestatzen dira urteko garai emankor horretarako: Bilbo sutan agertzen da, Gasteiz, Iruña... [+]
Zerk harritu zintuen gehien kartzelatik atera zinenean? Galdetu didate maiz azken urte eta erdian.
Bilboko kaleak turista eta bi hankadun txakurrez lepo daudela ikusteak, adibidez? Edo egoera politikoaren aldaketak? Lehenengoak akitu eta amorratu nau, badago zer borrokatzen... [+]
Benetan nahasia da euskara ikasteko dirulaguntzen kontu hori. Euskara ikasi nahi duen herritarrak leihatila bat baino gehiagotara jo beharko du egin nahi duen ikastaroa zenbat kostatuko zaion eta dirulaguntzak nondik, nola eta noiz lortuko dituen jakiteko. Oraindik ere dirua... [+]
Hizkuntza matematikoa ondo ulertu eta interpretatzeak badu garrantzia ikasketa prozesuan; horixe esan ohi diegu guk geure ikasleei, bederen. Matematiken lengoaia unibertsala da, eta oro har, interpretaziorako errore marjina txikia izan ohi da. Nekez marraztuko genuke hiruki bat... [+]