Udazkenerako instalazioak zein eskualdeetan jarriko diren erabakitzea aurreikusten dute aldundiak eta Garbiker foru sozietateak. Modu horretan konpostatzea handitzea eta garraioa gutxitzea nahi dutela adierazi dute.
Gaur egun hondakin organikoak konpostatzeko instalazio bakarra dago Bizkaian, Konpostegia. Aldundiak, eta Garbiker foru sozietate publikoak konpostatzea eskualdetara deszentralizatzeko nahia agertu dute. Aldundiaren esanetan, edukiontzien bidez biltzen den hondakin organikoen kopurua gora doa, eta konpost-instalazioak eskualdeetara eramatea horien tratamendua hobetuko luke. Bestetik, eskualde bakoitzak hurbilago izango luke instalazioa, garraioan egiten den gastua eta sortzen de kutsadura murriztuz.
Garbikerrek eskualdeetako instalazioentzako makineria erosteko lizitazio prozesua hasi du jada. Besteren artean konpostatzeko hiru erreaktore aurreikusi ditu sozietateak, egunean zortzi tona hondakin baino gehiago tratatzeko gaitasunarekin.
Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.
Zaldibarko zabortegiaren hondamendiaz geroztik hondakinen kudeaketan Bizkaian dauden hutsuneak nabarmendu ditu talde ekologistak txosten batean. Azaldu duenez, hondakinak kudeatzeko plan berriaren zirriborroa oraindik ez da onartu eta 2016koa dago indarrean. Hondakin organiko... [+]
Herritarren eta ekologisten plataformek Bilbo Handiko Metropoli parkea eskatu dute eta zabortegiaren irekitzea eta hedatzea salatu dute. Udalari, Eusko Jaurlaritzaren erabakietara “makurtu” dela egotzi diote. Aburtok, bi proiektuak bateragarriak direla adierazi du.
Barakaldoko Brutzeña auzoan hondakinekin lan egiten duen Contenedores Vascos baten aurkako salaketa jarri du Ekologistak Martxan elkarteak.
Zabortegien edukiera bikoiztu egin beharko da EAEn 2030 urtera arteko epean, Eusko Jaurlaritzak aitortu duenez. Horri aurre egiteko hainbat proiektu daude mahai gainean, egungo zabortegiak handitu eta berriak irekitzeko, hala jaso du Berria egunkariak.
Erraustegiak ez ditu hondakinak balorizatu martxoaren 26tik gutxienez uztailaren 11 arte, erregistroak eskura dauden azken eguna, Elektrizitatearen Merkatu Iberiarreko datuen arabera.
Ekologisak Martxan taldeak erakunde publikoetan kexa jarri du Lemoizko Jata mendian Puente Baray Forestalek egin dituen lur-mugimendu eta zuhaitz-mozketengatik. Talde Ekologistak 2019an egindako azterketak erakutsia du inguruko zuhaitz-landaretzan lindanoa dagoela eta... [+]
Ostegun arratsaldean amildu ziren Zaldibarko zabortegiaren lurrak eta AP-8 autopistaraino heldu zen milioi erdi tona baino gehiagoko hondakin masa. Bi behargin desagertuta daude ordutik, eta hauen bila joandako larrialdi zerbitzuek, gauerdia pasatxo, ohiko hondakin ez... [+]
Ez da atzo goizekoa Eitzaga auzoan eskandalua eragin duen zabortegiaren historia. 2011n ireki bazuten ere, bi hamarkada atzera egin behar da hasierara iristeko. Zaldibarko auzo honetako bizilagun asko aurretik ere kexu ziren bertan zeuden beste zabortegiengatik. Deskontrolatuta... [+]
Lehenago edo geroago azaleratzen dela, hori du amiantoak, izan heriotza aurpegiarekin, izan gobernu krisi itxura hartuta. Esku artean dugun arazo potoloenetako bat lurpean gordetzeak ez du askorako balio.
Since 2005 Zabalgarbi incineration plant located In Bilbao, has dumped 600,000 tons of waste material –polluting substances that are left after burning residue materials– at various sites in Biscay without taking proper control measures, Zero Zabor Bizkaian... [+]
Ostegun goizean sutea piztu da Zallako zabortegian, 6:10ean, EiTBk informatu duenez. Suhiltzaileek 8:30 inguruan jakinarazi dute egoera kontrolatu dutela, baina operatibo luzea aurreikusten dutela. Hondakinak erretzeak askatzen dituen partikula toxikoak inguruko airearen... [+]
Edukiontzi marroia, materia organikoa jasotzekoa, udalerri osora hedatuko duela iragarri du Bilboko Udalak. Hainbat auzotan dauden ontzi zaharrak ordezkatu eta orain arte jarri ez den lekuetan berriak jarriko ditu; 1.500 edukiontzi berri guztira. Aurrerapauso pozgarria... [+]
Urriaren 29an Guggenheim museoaren inguruan grabaturiko bideo batek udal garbitzaileak erakusten ditu paperezko, plastikozko eta gainerako zaborren kontainerretan pilaturiko hondakinak kamioi bakar batean jasotzen. "Arduragabekeria, iruzurra eta adar jotzea... [+]