Basauriko Ekain Perrino 23 urteko gazteak igandean jasotako jipoia salatu dute manifestazioan elkartu diren 2.000 lagun baino gehiagok.
2.000 pertsona inguru hurbildu dira Basaurin ostegunean egin den manifestaziora, Ekain Perrino 23 urteko gazteak igandean jasandako eraso homofoboa salatzeko. Hamairu gaztek jipoitu eta konorterik gabe utzi zuten Perrino Bizkotxaldeko plazan. Perrinoren lagunek eta LGTBIQ+ mugimenduko hainbat taldek antolatu dute martxa, “Homofobiarik ez” lelopean.
Manifestazioa Basauriko udaletxean hasi eta Bizkotxaldeko plazan bukatu da. Ekain Perrinok ere martxan hartu du parte, senide eta lagunekin batera. Bestalde, LGTBIQ+ mugimenduko hainbat elkarte –Koordinadora 28J, Intifada Marika, EHGAM eta Sare lesbianista– ere batu dira mobilizaziora, Asier Iragorri alkatea (EAJ-PNV) eta hainbat alderdi politikoko ordezkariez gain.
Parte-hartzaile guztiek adierazi dute horrelako erasoak onartezinak direla. Martxaren amaieran, Perrinoren ondoan, bere mutil lagunak komunikatu bat irakurri du, erasoa salatuz eta konponbidea eskatuz: "Zoritxarrez, ez da lehenengo kasua, ezta azkena ere. Horregatik, kolektibo osoarekin batera borroka egiteko eskatzen dizuet. Homofobia onartu gabeko pandemia bat da, eta hori ezagutarazi egin behar dugu".
Perrinok berak Geuria hedabideari eskainitako elkarrizketan azaldu du, jipoiaren ondoren, egoera oso gogorra egin zaiola fisikoki eta psikologikoki. Gainera, beldurra medio, orain arte ez du erasoa publiko egin nahi izan. Hurbileko jendeak eta ezagutzen ez duen jendeak emandako babesak bultzatu du horretara. Orain, lekukoen laguntza eskatu du erasotzaileak harrapatzeko, jazotakoa errepikatu ez dadin: “Asteburu honetan egin badute, datorrenean ere egin dezakete. Niri ez bada, beste bati”. Momentuz, Ertzaintzak 18 eta 27 urte bitarteko bederatzi gazte identifikatu ditu.
Perrino lagunekin eta mutilagunarekin zegoela gertatu zen erasoa, Basauriko Bizkotxalde plazan. Lagunengandik momentu batez urrundu zenean, hainbat mutilek jipoia eman zioten, eta konorterik gabe utzi zuten. “Marikoi zikina” (“maricón de mierda”) garrasi artean jasan zuen erasoa. Nazka ematen zuela ere esan zioten. Gorputz osoan jaso zituen kolpeak, batez ere buruan. Galdakaoko ospitalera eraman behar izan zuten.
Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.
Jose Ignacio Munilla gotzainak enegarren aldiz erakutsi du bere homofobia, homosexualitatea “sendatzeko” terapiak defendatuz. Valentzian irakasle bat harrapatu dute ikasleekin birmoldaketa homosexualeko terapiak egiten, eta Donostiako apezpiku ohia bere alde atera... [+]
Errezilgo Udalak jakinarazi duenez, aurpegia estalirik eta jarrera “oso bortitza” zuen gizon talde batek bikote baten etxeari eraso egin eta bikotea iraindu zuen. Udalak erasoa gaitzetsi du.
Alemaniako gizonezkoen futbol profesionalean ari diren hainbat futbolari armairutik ateratzekoak ziren maiatzaren 17an. Sekretuan eta kluben bizkar biltzen ari ziren jokalariak, baina espektatiba altuak ezerezean geratu dira, ez da inor armairutik atera. Futbol maskulinoaren... [+]
Soraluzen Señora Bertso egunean eta Tolosako Inauterietako Zaldunita gauean bi eraso homofobo izan direla salatu dute.
Mutil-lagunari eskua emanda zihoan Asier; atzetik bi gizon gazte agertu eta muturreko bat eman zioten, hain bortitz, ezen sudurra apurtu zioten eta lurrera bota zuten. Sudurreko ebakuntza egin berritan hitz egin du ARGIAk berarekin: "Diskurtso faxista indartzen eta... [+]
Bermeoko Udalak Elantxoben larunbatean gertatutako erasoa gaitzetsi du, eta Anitzak Bilbao LGTBIQ+ elkarteak asteartean Bilbon gertatutakoa.
Asteartean deklaratu dute joan den asteko eraso homofoboarekin lotutako ustezko erasotzaileek eta biktimek. Ekainaren 21ean izango da hurrengo saioa.
Gazte talde batek jipoitu eta irain homofobo zein arrazistak egin zizkietela salatu dute biktimek, larunbat gauean taberna batetik ateratzean Villabonan (Gipuzkoa). Lakuako Segurtasun Saila gertatutakoa ikertzen ari da.
Zumaiako Mugimendu Feministak jakin duenez, txosnagunean bi eraso sexista izan dira, eta taberna batean eraso homofoboa. Elkarretaratzea egingo dute asteartean, 19:00etan.
Larunbatetik iganderako gauean, jende gehiagorekin batera Hondarribiko jatetxe batetik ateratzen zelarik gizon bati beste batek iseka eta irain homofoboak egin zizkion eta jo egin zion aurpegian. Ertzaintzak erasotzailea izan daitekeena identifikatu du. Astearte arratsalde... [+]
Lucasek 13 urte baino ez zituen, urtarril honetan bere buruaz beste egitea erabaki zuenean. Homosexuala zelako auzoan eta batez ere eskolan jasaten zuen jazarpenak eraman du heriotzara, gurasoek salatu dutenez. Bullyingaren eta homofobiaren aurkako borroka eztabaidagai jarri du... [+]
50 apaiz gay italiarrek sinaturiko gutun irekiak hautsak harrotu ditu Eliza Katolikoan: ezin dutela beren sexualitateaz hitz egin, trabak jartzen zaizkiela eta seminarioetatik homosexualitatearen aurkako gorrotoa bultzatzen dela salatu dute.
2021ean salatutako edo ezagututako gorroto delituen berri eman du Espainiako Barne ministroak. Hego Euskal Herrian, 309 kasu zenbatu dituzte denera, baina askoz gordinagoa da errealitatea: gorroto delituren bat jasan dutenen %80ak ez du salatzen, hainbat ikerketaren arabera.