Hollande presidente: itxaropenak izua garaitu du

  • Bozemaileen %81,60k bozkatu du. %51,50k Hollanderen alde (PS), %48,50k Sarkozyren alde (UMP). 46 milioietatik 36k eman du boza. François Hollande da Frantziako Errepublikako VII. presidentea, 1.100.000 bozen aldean. Ozta-ozta, baina amaitu da Nicolas Sarkozyren aroa.


2012ko maiatzaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
François Hollandek konfiantza eskatu die herritarrei, presidente aukeratua izan bezain pronto.

Bozen estimazioek doi-doi ematen zioten garaipena Hollanderi arratseko 20:00etan: bi puntu eskasen aldea. Ezkerreko militanteek Parisko Bastilla plaza hartua zuten ordurako. Hedabideek presidente berria ziurtzat jo zuten. “Behartsuen” esperantzak eta teknologia berriak aro berria bermatzen zuten antza.

Artean, lehen orduan, PSko Ségolènè Royal eta Manuel Vallsek, Hollanderen kontseilari bereziak, honelako hitzak zerabiltzan: Errepublika adiskidetuaren agerbideak izan dira hauteskundeok. Frantziaren kontzepzio berriaren lekuko. Europaren norabiderako aldaketaren lehen urratsa... Sarkozyren eta UMPren porrotaren neurria hartzen zuten haren ondokoek. Jean-Pierre Raffarin Lehen Ministro ohiak, UDFko zentrista, hauteskundeetan UMPren baitako aniztasuna eskastzat jo zuen. Sarkozyren lana gutxietsi gabe ere, zeharka goraipatuz nolabait, haren nagusitasuna “nagusikeria” ez ote zen bilakatu ulertu genuen zenbaitek. UMPko idazkari nagusia Jean-François Copék berriz, Sarkozyren porrotaren tamaina apaltzeaz batera, krisi ekonomikoaren testuinguruan egindako bere lana goraipatu zuen. Hollandek duela hiru hilabete ateratzen zion bozen aldea gogoratu zuen, baita Sarkozyk agertu indarra goretsi ere. Alta, batez ere, eskuineko kideek ekainean izanen diren Legebiltzarrerako hauteskundeak (Asanblea Nazionalaren osaketa) hartu zuten hizpide, diputatu eta senatari berrien hautaketa. Eskuineko ordezkariek hirugarren itzuliko hauteskundetzat jo zuten ekainekoa. Euren aburuz, aniztasunaren beharrez eta oreka ezarri aldera, egokia litzateke eskuinaren garaipena. Horra premisa edo “abisua”.

Presidente ohiaren lehen diskurtsoa heldu zen segidan. Parisko La Mutualité egoitzan mintzatu zen Sarkozy. Arro agertu zen, eta are arroagoak bere jarraitzaileak. Harrezkero ez zuen beldurra sorrarazten ordea, ohorea eta “aberria” hitzak gailendu ziren bere diskurtsoan. La Grandeur de la France, besteak beste. Ez zuen guztiz argitu alabaina, politikagintza utziko duen edo ez.

Askoz beranduago iritsi zen François Hollande presidente berriaren diskurtsoa. Corrézeko Departamenduko Tulle hiriburutik, bertako kontseilari nagusia baita, baita Tulleko auzapeza izana ere. Jarduneko presidente Sarkozy Parisen zegoen, presidente ohia jada, eta presidente berria bere hurbilekoen artean.

Hollandek Frantziaren kontzepzio berrian frantses hiritarren aniztasuna sartu zuen, errepublikako balore galduen berreskuratzea. “Aberria” hitza saihestu zuen “herritartasuna” hitzaren aldean. Errepublikarren artean, ezkerreko indarrak, ekologistak, baita “humanistak” gogoratu zituen, gogoratu ez ezik, eskertu ere. François Bayrou zentristarekiko keinu gisa ulertu genuen. Hollandek, besteak beste, laizismoa aipatu zuen. Eskola pubikoaren baloreak irakaskuntzan. Frantzian galdutako ezaugarri gisa ulertu genuen. Konfiantza eskatu zien frantziar guztiei. Estatu laikoa gogoan genuela, Marine Le Pen agertu zen eszenatokian. Sarkozyren porrota azpimarratu zuen, baita Europarena ere. Frantziako baloreak eta nortasun ezaugarriak bestelakoak dira haren ahotan. Frontières delakoak toki hartu zuen bere diskurtsoan. Horiek horrela, guztiarekin ere, une batez esperantzak beldurra garaitu ote zuen antzeman genuen.

Hollande VII. presidentea

Charles de Gaullen aroarekin zabaldu zen Frantziako V. Errepublika, Hollande zazpigarren presidentea izaki. François Mitterranden ostean, ezkerreko bigarrena. Europako eta munduko krisi ekonomikoak erraztu bide du presidentearen kargurako bidea. Industriaren berrantolaketa, zergen politika berria, energia iturri berrien aldeko apostua... Hamaika dira ezkerraren ikuspuntutik –baita nahikaria eta beharretatik– landu eta eraldatu beharko dituen arloak eta gaiak. Ekonomia izan da hauteskundeetan hautagaien ahotan entzundako hitz nagusia. Hasia da presidente berria bidaiatzen. Lehen geltokia Berlinen dauka, Merkozy epitetoa hausteko asmoz. Merhollande bihurtuko ez balitz, gaitzerdi. Handik AEBetara joanen da. Artean, G8 delakoaren batzarrean kontuak azalduko beharko ditu. Badu zereginik. Dagoeneko munduko burtsen dardarizoa areagotzen hasi(ko) dira. “Austeritatea ez da fatalitatea” aldarrikatu du presidente berriak. Ikasgai ederra. Kontsumoa oinarri duen sistema ekonomikoan ederregia, naski.

Euskal Herria aiduru betiere

Hollande hasi da munduan barrena bidaiatzen, ordea, Ipar Euskal Herrira ez da arribatu, ezta kanpainan ere. Sarkozyk euskal presoen hurbilketa desiragarria zela esan zuen Baionan. Hollandek ez du gutxiago nahiko, naski, desiratzea gauza bat da, gauzatzea besterik alta. Presidente berriak oso promesa gutxi egin du Euskal Heriaren auziari buruz. Baliteke Mitterrandek agindu bai, baina sekula bete ez zituenekin gogoratu izana. Akaso gogoratzen da, baina promes egin baino, nahiago du betetzea. Agian. Hots, denbora berebiziko aldagaia da politikan, politikan ere. Hollandek bost urteko agintaldia dauka aurrean. Bi urte iragan orduko, Frantzia berria ez ezik, Europa diferentea antzeman ezean, malo. Edo bestela azalduta, esperantzari lehio bat ireki eta beldurrari aitzi egin aldera, Euskal Herriaren auziak bi urteko joan-etorrian neurtuko du ere aldaketaren tamaina, hots, Le changement delakoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nicolas Sarkozy
Hiru urteko espetxe zigorra berretsi dute epaitegiek Sarkozyren kontra, ustelkeria egotzita

Frantziako presidente ohi Nicolas Sarkozyri hiru urteko kartzela zigorra ezarri diote ustelkeria egotzita. Hala ere, ez du espetxean sartu beharko, tribunalak zehaztu baitzuen zigorra etxeko atxiloaldian bete ahal izango duela.


2021-03-01 | ARGIA
Hiru urteko espetxe zigorra Sarkozyri ustelkeria eta influentzia trafikoarengatik

Frantziako presidente ohiak urte bakarra bete beharko du zigorretik, eta epaitegiak aukera eman dio espetxetik kanpo betetzeko. Helegitea aurkezteko aukera du oraindik politikariak. Beste bi epaiketa ditu zain, 2007ko eta 2012ko presidentetzarako hauteskundeetako kanpainak legez... [+]


Nicolas Sarkozy epaituko dutela berretsi dute
UMP alderdia legez kanpo finantzatu izana egotzita epaituko du Frantziako Kasazioko Auzitegiak presidente ohia.

2019-06-21 | Mikel Asurmendi
Sarkozy epaitua izanen da, ez dago politikoki hilda horregatik

Frantziako Errepublikaren presidente ohia solastoki politikoetara itzuli da indar handiz. Estatuko Kasazioko Auzitegiak agintari ohiaren abokatuek jarritako helegite guztiak errefusatu ditu eta. Nicolas Sarkozy ustelkeria eta influentzia-trafikoa direla-eta izanen da epaitua... [+]


2018-03-20 | ARGIA
Nicolas Sarkozy atxilotu dute 2007ko hauteskunde kanpaina legez kanpo finantzatzea egotzita

Lehen aldia da Nicolas Sarkozyk epailearen aurrean erantzun beharko diela Libiako diruarekin 2007ko hauteskunde kanpaina finantzatzeari buruzko galderei.


Fillon nagusitu da Frantziako eskuinaren primarioetan, Juppé izango du aurkari bigarren itzulian

Frantziako 2017ko hauteskunde presidentzialetako zentro-eskuinaren primarioen lehen itzulian François Fillon lehen ministro... [+]


Sarkozy libre baina inputatua

Nicolas Sarkozy Frantziako lehendakari ohia libre geratu da bart epailearen aurrean deklaratu ondoren, baina fiskaltzak hiru delitu leporatzen dizkio: ustelkeria, influentzia trafikoa eta instrukzio sekretua haustea. Delitu hauen zigorra 10 urteko espetxe zigorreraino iritsi... [+]


2013-04-23 | Lide Hernando
Christine Lagarde NDFko idazkari nagusiak ustelkeria salaketa batengatik deklaratuko du

Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) idazkari nagusia deitu du deklaratzera Frantziako Justizia Auzitegiak maiatzaren amaierarako, ustelkeria salatuta.


2012-10-30
Frantziako Barne ministroak Elkargoa ETArekin lotu izanak euskal hautetsiak haserretu ditu

Manuel Valls Frantziako Barne ministroak (PS) Ipar Euskal Herriko lurralde Elkargoari buruz esandakoak alderdi guztietako euskal hautetsien haserrea piztu du. Batasuna, AB, MoDem, UMP eta alderdi sozialistako ordezkariek kritikatu dituzte Vallsen hitzak. ETAk armak uzten ez... [+]


2012-07-04
Sarkozyren etxea eta bulegoak miatu ditu Frantziako Poliziak

Nicolas Sarkozyren etxea eta bulegoak miatu ditu Frantziako Poliziak, instrukzio-epailearen zuzendaritzapean. Frantziako presidente ohiari 2007ko hauteskunde kanpainarako Liliane Bettencourt L'Orealeko jabe eta Frantziako pertsona aberatsenak dirua legez kanpo eman ote... [+]


2012-05-22
Frantziak Afganistanen dituen soldaduak erretiratuko ditu urte amaieran

François Hollande presidenteak 2012 amaierarako Afganistanen dauden 3.300 soldaduak erretiratuko dituela baieztatu zuen atzo NATOko herrialdeak Chicagon egin zuten goi-bileran. Modu horretan, AEBk proposatutako erretiro planarekin hautsi du Frantziak.


2012-05-08
Merkelek Hollanderi erantzun dio austeritatea negoziaezina dela

François Hollanden garaipenaren ostean Frantziako eta Alemaniako gobernuen indar lehia berehala hasi da. Atzo, Angela Merkelek argi utzi nahi izan zuen bi herrialdeek austeritate politikak zehazteko daukaten itun fiskala ezin dela negoziatu. Hala ere, Merkelek atea... [+]


2012-05-06
Hollande Frantziako presidente

François Hollande izango da hurrengo Frantziako presidentea, espero zen bezala, Nicolas Sarkozyri irabazita. Frantziako telebista kateak emandako emaitzek aukera gutxi uzten diote eskuindarrari oraindik ere lehia irabazteko. Sarcozyk berak ere onartu du Hollanderen... [+]


2012-05-03
Hollandek eskatutako aldaketei beldurraren mezuarekin erantzun die Sarkozyk

Frantziako presidentetzarako Nicolas Sarkozy eta François Hollande hautagaiek aurreikuspenak bete zituzten atzo TF1 eta France 2 telebista kateetan eskainitako eztabaida saioan. Hollandek aldaketak eskatu zituen, eta hari erantzunez, Sarkozyk esan zuen Frantziak ez... [+]


2012-04-28
Sarkozyk gerra psikologikoa Hollande faboritoari

Inkestek iragarritako hautagaien emaitzak bete dira, gutxi gorabehera. Parte-hartzearen ehunekoan huts egin dute, ordea. Herritarren %80ak bozkatu du, espero baino ehuneko hamar gehiago. Sarkozyren bataila piskologikopean jokatuko da bigarren itzulia.


Eguneraketa berriak daude