Kanboko Marienia eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua badu Bouygues Immobilier agentziak. "Elkarlanaren bidez" zein "indar harremana" mantenduta, proiektua ezeztatzeko borroka eramateko determinazioa plazaratu dute adierazpen bateratu baten bidez. Elkartasuna Euskal Herri mailan antolatzeko beharra ere azpimarratu dute.
Kanboko Marieniako laborantza lurren aldeko borrokarekin bat egin dute hogei bat kolektibok, tartean direla Bizi! talde ekologista, LAB sindikatua, EHZ festibala eta Aroztegiko auziperatuekin elkartasun komitea. "Elkarlanak du dinamika orokorra sendotzen eta indar harremanak ditu diruz gose direnak gibelarazten, hala nola blokatzeak eta okupazioak antolatuz", irakurri daiteke adierazpen bateratuan.
Kanboko Marienia eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua badu Bouygues Immobilier agentziak, herriko etxearekin hitzarturik. Parean, aurkako borroka eramaten dabiltza CADE talde ekologista, ELB laborarien sindikatua, Lurzaindia fundazioa, Ostia kolektiboa eta Kanboko Herriko Etxeko Nahi Dugun Herria oposizioko taldea. "Herri mobilizazioari eta aniztasunari esker" lur horien aldeko borroka aitzina eramaten dabiltza.
Marieniako borrokan ari diren hiru pertsona atxilotuak izan ziren urrian. Borroka horretan dabiltzan kolektiboek "neurriz kanpoko egin moldeak" salatu zituzten, agiri batean: "Polizia sarekadak goizeko seietan, etxe miaketak, esku burdinen emateak, komisarietako egonaldiak". 2025eko otsailaren 11n izanen da hiruen auzia, Baionako auzitegian.
Espekulazioaren kontrako eta lurraren aldeko borrokak elkartasunetik elkar lotzeko beharra ikusten dute izenpetzaileek. Horregatik dute ondoko bi hitzorduetara deitzen: Lekarozeko Aroztegiaren aldeko borrokagatik epaiturikoei elkartasuna adierazteko otsailaren 1ean Iruñean eginen den manifestaziora eta martxoaren 22an Euskal Herria ez dago salgai lelopean Gasteizen eginen denera.
Horiek dira manifestuaren izenpetzaileak: Arrapitz, APFPB Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkartea, BLE Biharko Lurraren Elkartea, Xapata Itsasuko gerezi ekoizleen elkartea, EHZ festibala, Basaizea Baigorriko kultur elkartea, Baiona, Biarritze, Donibane Lohitzune, Garazi, Hazparne, Itsasu eta Kanboko Gaztetxeak, LAB eta Solidaires sindikatuak, Bizi!, Alda, Goooxoan elkartea, Sutan kolektibo transfeminista eta Aroztegiko auziperatuekin elkartasun komitea.
Kanboko bi hautetsi nagusiak (auzapeza eta lehen axuanta) errabiatuak dira. Hiru herritarren kontra plainta ekarri dute, Marieneako pentzearen alde protestatzeagatik. Bigarren aldia da enetzat, goizeko 06:00etan, ohetik ateratzen gaituztela (bizilagunarekin), hamar bat... [+]
Apirilean Kanboko Herriko Etxean sartu eta han egindako protestekin lotuta hiru lapurtar atxilotu ditu asteazkenean Frantziako Poliziak. Aske geratu badira ere, otsailean epaituko dituzte. Herriko Etxearen babesarekin, Bouygues enpresak duen etxebizitza eraikuntza... [+]
Filipe Laskarai eta Benjamin Charron atxilotu dituzte jendarmeek asteazken goizean, apirilean Kanboko Herriko Etxean sartu eta han egindako protestekin lotuta. Marieniako lurrekin ez espekulatzea eskatu zuten laborari eta ekintzaileek ekintza hartan.
Kanboko Marieniako higiezin proiektuaren kontra bildu dira elkarte eta herritarrak larunbat honetan. Larunbatean, mahai inguru eta tailerren bidez herritarrak sentsibilizatu nahi izan dituzte Bouygues Immobilier agentziaren proiektuaren desmasiez.
Apirilaren 13an egitarau indartsua prestatu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatzeko. Apirilaren 18an, aldiz, bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean eta herritarrei dei egin diete proiektua defendatzera joateko. Kideetako... [+]
Bi urtez landu dituzte Berangoko lur horiek modu kolektiboan, eta epaitegiak desalojo agindua eman du azaroaren 23rako. Aguirre-Lipperheide familiak Otxantegiko zortzi hektarea nekazal lur saldu nahi ditu Amenabar enpresak etxeak egin ditzan. Horren aurrean, "espazioa... [+]
Martxoaren 12an izango dute epaiketa Ostia! kolektiboko militante Jeanine Beyrie, Filipe Laskarai, Jakes Bortayrou eta Dominika Daguerre-k, kalteak eragitea leporatuta. Manifestazioa egin dute goizean Baionan atxilotuen askatasuna eskatzeko, eta hitzordua jarri dute... [+]
Asteartean, goizeko lehen orduetan, gutxienez lau pertsona atxilo hartu ditu Frantziako Poliziak. Operazioak Baionan, Itsasun eta Angelun egin dira, eta Baionako polizia-etxean daude atxilotuak. Euskal Irratiek jakitera eman dutenez, 2022ko abenduan Angelun eginiko ekintza baten... [+]
Andaluziako Marinaleda herrian dagoen Los Humosos lursaila saldu nahi du Andaluziako Juntak. Duela hamarkada batzuk lur horiek okupatu zituztenetik kooperatiba baten bidez landu dituzte hango jornalariek, baina 2021an desalojatzeko agindua jaso zuten eta horri jarritako... [+]
Frantziako Etxebizitza ministro Patrice Vergrietek aukera hori iragarri du igandean, Intxausetako solasaldietan. 2025etik aurrera jarriko litzateke indarrean.
Senpereko Olha etxearekin espekulatzea eta lurraren erabilera pribatizatzea salatu dituzte, besteak beste. Donibane Lohizuneko geltoki pareko errepidea eta Baionako A63 autobidera ematen duen biribilgunea moztu dituzte. Ostia sarea, ELB, Lurzaindia eta Senperetarren Kolektiboak... [+]
Laborantza herrikoiaren alde eta espekulazioaren aurka lanean dabilen Ipar Euskal Herriko egitura 2013an osatu zuten eta orduz geroztik 35 laborari dabiltza ekoizpenean, Lurzaindiaren lurretan.
Senpereko Olha etxea saldu dute, baina espekulazioaren aurkako borrokak jarraitzen du herri hartan. Asteartean Donibane Lohizuneko Maison Adam denda blokeatu dute, bere jabeek erosi dutelako etxea 1,3 milioi eurotan. Hogeita hamar lagun inguruk hartu dute parte ekintzan.