Hizkuntzak Lanean


2024ko otsailaren 21ean - 14:35

Languages Lanean hizkuntza kudeaketari buruzko l. nazioarteko kongresua antolatu berri da Bilbon. Hizkuntza politikaz, kudeaketaz eta tresnez asko hitz egin da kongresuan. Baita emozioez ere. Eta emozioetatik abiatuta, nola egin duten jauzi hizkuntzen kudeaketara gure inguruko kooperatiba, enpresa eta beste izaera bateko erakunde ugarik, pasa den mendeko 70eko hamarkadan hasita, batez ere.

Hizlari askok partekatu zuten ideia nagusietako bat izan zen ez dagoela guztiok asetzeko moduko irtenbide uniformerik. Enpresa bakoitzak bere politika eta estrategia linguistiko koherenteak behar ditu, formalizatuta edo ez formalizatuta, eta horrek enpresaren kulturaren eta balioen isla izan behar du. Enpresa baten hizkuntza politika erakundeak bere barne eta kanpo jardueretan eta komunikazioetan hizkuntzak erabiltzeari buruz ezartzen dituen erabaki, neurri edo irizpideen multzoa da. Politika funtsezkoa da enpresaren barruko pertsonekin eta bezeroekin, bazkideekin zein beste interes-talde batzuekin (hornitzaileak, erakunde publikoak, etab.) komunikazio eraginkorra eta koherentea bermatzeko. Euskal Herriko enpresetan euskara eta gainerako hizkuntzen erabilera antolatzeko eta arautzeko irizpideak behar dira, ikuspegi argia eta ondo hausnartua, eta enpresek zehaztu behar dute zergatik den garrantzitsua (edo ez) hizkuntza horiek baliatzea (edo ez). Zeregin bakoitzean hizkuntza bakoitzaren funtzioa zehaztu behar da. Enpresak hizkuntza kudeatzaile garrantzitsuak dira, barrura eta kanpora begira, kokatuta dauden lurralde horretako biztanleei seinale garrantzitsuak igortzen baitizkiete. Alegia, enpresek arautzen dute haien interes taldeekiko hizkuntza erabilera eta, bere bitartez, gizartearengan ere eragiten dute.

Euskal Herriko enpresetan euskara eta gainerako hizkuntzen erabilera antolatzeko eta arautzeko irizpideak behar dira, ikuspegi argia eta ondo hausnartua

1970eko hamarkadan eman ziren hasierako urratsei esker, bide emankorra egin dute gure inguruko hainbat enpresak. Kasu askotan, Eusko Jaurlaritza bidelagun izan dute eta, denboraren joanarekin, beste administrazio batzuk batu dira euskararen sustapenera eremu sozioekonomikoan. Eta, noski, ez dezagun ahaztu gizarte ekimenetik abian jarritako prozesuek eta plangintzek ere izandako arrakasta, ondoren plangintza publikoen eragile eta akuilu izan direnak. Guztiek merezi dute aitortza.

Ibilbide emankorra egin dugu, bai. Hala ere, paradigma aldaketa behar dugu. Gizarte erronka baten aurrean gaude eta, egoki erantzuteko, beharrezkoa da euskara lan munduan txertatzeko sistema behar bezala egituratzea eta Euskal Herri osoko enpresei bidea erraztea. Enpresak sistema horren parte bat dira, baina ez bakarra, eta ikusi dugu eragina dutela beste eremu batzuetan ere egiten den hizkuntzen erabileran. Horregatik, lan munduaren parte diren aktore guztiak ondo artikulatuko dituen sistema egituratu behar dugu. Enpresek arduraz eta erantzukizunez jokatu behar dute interes talde guztien eskakizunei behar bezala erantzuteko. Administrazioek, euskara sustatzearekin batera, arautu ere egin behar dute, araudiek eragina baitute enpresen funtzionamenduan eta kudeaketan. Eta irmo jokatu behar dute lizitazioak, kontratuak, babesletzak edo-eta haien onuraren bat jasotzen duten enpresei hizkuntzekin arduratsu jokatzeko eskatuz. Sindikatuek, langileek eta kontsumitzaileek ere eragin behar dute enpresek eta administrazioek konpromisoak har ditzaten eta euskaraz eroso lan egiteko eta bizitzeko aukerak areagotu daitezen. Erronka irabaziko dugula espero dut.

Rober Gutiérrez, Bai Euskarari elkartearen zuzendari ohia

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


2025-01-27 | Aritz Arrieta
Euskaldun harrera herria?

Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]


Ez ditzala diruaren hotsak bonben burrunbak isildu

Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]


Euskararen herria harrera herria

Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.

Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]


Glutamatozko grebak

Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.

Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]


50 urte Potasaseko grebatik

Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]


Industria militarraren konbertsioa, behar etikoa

Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]


2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


Militantzia politikoaren debekurik ez!

Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]


“More with less”

Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]


Smartphonea: gure fetitxe erregea

Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]


Marxter Chef

Mamu batek zeharkatzen ditu sukaldeak: Karlosen mamuak.

Karlos ez da aurkeztu Master Chef Celebrity lehiaketara. Bere sukaldaritza-ondarea aztertuta, oso argi dauka ez duela lehiakideen aukeraketa gaindituko. Izan ere, hedabide eta gastronomiaren akademiaren ateak itxita izan... [+]


2025-01-13 | Gerardo Luzuriaga
Euskadiko Selekzioa?

Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]


Entzumen eta hizkuntzako irakasleen gaur egungo egoera kezkagarria eta horren ondorioak

Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]


Eguneraketa berriak daude