Zupiria sailburuak idatzi mamitsua kaleratu du Euskararen Egunaren biharamunean. Salatu du, lehenik, 1982ko Euskararen Legeari lerro bakar bat ere ez ziola eskaintzen euskarazko Wikipediak. Eta bere salaketak emaitza onuragarria izan du, dagoeneko Euskararen Legearen azalpen zabala ageri baita bertan, Euskararen Egunak lau lerro flakotara mugatuta jarraitzen badu ere. Herraren eta mesfidantzaren eragina aipatu ditu, eta litekeena da, oso gaitz hedatuak baitira alde batean eta bestetan. Hala, diferentziak diferentzia baina leialtasunez, idatzi hau helarazi nahi genioke.
1982ko Euskararen Legeak herritarroi euskara erabiltzeko eskubidea eta herri aginteei eskubide hori bermatzeko betebeharra ezarri ziela adierazi duzu. Bada, euskaraz jardun ahal izateko oztopo handiekin egiten dugu talka ia berrogei urte geroago. Eta ez soilik eremu pribatuan (era guztietako saltoki handietan adibidez), zeren eta Espainiaren menpeko erakunde publikoetan euskaraz jardun ahal izatea utopia baita oraindik ere, baina EAEko erakundeen menpeko Ertzaintzaren, Osakidetzaren, Bilboko edo Gasteizko Udaltzaingoaren eta abarren aldetik euskarazko arreta jasotzea ausazko ariketa baita oraindik ere, batzuetan besteetan baino gehiago, eta ez luke izan behar: erakunde publikoek, herritarrek eskatu gabe ere, bermatu egin beharko lukete euskarazko arreta eta euskararen aldeko jarrera aktiboa agerttzea lehen hitza euskaraz eginez, herritarrak euskara erabiltzera adoretuz, mendeetan alderantziz ezarritako jokabidea konpentsatzen hasteko behinik behin. Gezurra badirudi ere, EAEko Administrazio Orokorrean euskararen erabilerak oso apala jarraitzen du izaten, eta horren ardura agintarien borondaterik ezan datza gehienbat.
"Ematen du, Eusko Jaurlaritzak Euskaraldia bultzatzen duela ez dakarkiolako konpromiso zehatzak hartu beharrik, guztia baita 'borondatezko' eta emaitzak neurgaitzak "
Euskaraldia eta ariguneak aipatu dituzu gero: “Euskara erabiltzeko oztoporik gabeko gune lasaiak eta poz handiak ekarriko dizkigutenak”. Baina gaude, etsenplu eman beharko lukeen Eusko Jaurlaritzak berak ez dituela ariguneak sortzeko aukerak behar bezala baliatzen. Ematen du, Eusko Jaurlaritzak Euskaraldia bultzatzen duela ez dakarkiolako konpromiso zehatzak hartu beharrik, guztia baita "borondatezko" eta emaitzak neurgaitzak (edo parte hartzaileen pertzepzioaren araberakoak), eta horrela itzalean geratzen baitira erabilera sustatzeko neurri zehatzak, arduradun politikoen ardurak, eta hizkuntza politika bera, finean.
Bestalde, Euskaraldia prestatzeko lanak lankidetzaren eredu izan direla diozu. Eusko Jaurlaritzatik kanpora izango ziren eredugarriak, izatekotan. Izan ere, Eusko Jaurlaritzako sindikatu euskaltzaleekin, ehunka afiliatu eta jarraitzaile dituzten arren, Jaurlaritzak ez du lankidetzarik garatu nahi izan, eta Euskaraldiaren antolaketatik erabat kanpo utzi ditu.
Kanpoan erreferentziarik ez daukagula diozu: ez dugula non begiratu eta nondik kopiatu, eta euskarak diskurtso positiboak behar dituela. Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile gisa, jakin beharko zenuke Jaurlaritzaren lehenengo eginbeharra (etikoa ere bai) egia oso-osorik kontatzea dela, maskarak COVID-19arentzat gordeta. Ekonomia, enplegua, osasuna, ingurumena.. gaizki badoaz, hala esan behar zaie herritarrei. Zergatik ez gauza bera euskararen estatusaz ari garela? Guk badugu "non begiratu eta non kopiatu", i tant! Ez gara bizi mundutik aparte. Gure arazoak logika orokor batean analizatzekoak dira, kanpoko beste esperientziak eta metodoak aztertuz eta kontrastatuz (batez ere gu zapaltzen gaituen bota berberak zapaldutako beste komunitate batzuenak), eta horretarako, kontzeptu zientifiko eta, beraz, unibertsalak baliatu behar ditugu, esentzialismoak alde batera lagata. Katalunian ere –non eta Katalunian–, adibidez, oso kezkaturik daude katalana Bartzelona hirian eta metropolian %19k baino ez darabiltelako. Gu erabileran askoz beherago egonik, lasai arraio, patxada ustelean! Bide batez, zintzoki gomendatuko genizuke irakurtzeko unibertsitateko eta "katalangintza"-ko 30 adituk azaroan katalanaren geroaz idatzi duten artikulu-sorta (Vilaweb). Ikusiko duzu hizkuntzaren egoera larriaz alarma jotzeaeta kontzientzia hartzea (eta harraraztea) bateragarria dela pentsaera soziolinguistiko zorrotzarekin eta ikuspegi zientifikoarekin.
Amaitzeko, gure artera etorri-berriek, gutxiz gehienek, zergatik egiten dute gaztelaniaren hautua? Zer-pentsa eman behar lizuke. Euskaldun berriak, eta euskara kamustutakoak euskaraz murgiltzera bultzatu nahi baditugu, egun dugun hizkuntza politika (arlo guztietakoa) asko hobetu beharra dago, etxetik hasita, hots, EAEko Administrazio Publiko guztietan hizkuntz politika zeharkakoa ezarriz, EiTB askoz euskaldunago bat eraikiz, maila guztietako Hezkuntzan euskararen erabilera sendotuz (Lanbide Heziketan premia larria) eta unibertso digitalean euskara, euskarazko kultura eta horien erabilera sustatzeko estrategiak zehaztuz, euskararen estatus egoera kaskarra estaltzeko mezu lasaigarri autoatseginezkoak bazter utzirik, horiek ez baitigute laguntzen asimilazioa eta euskararenordezkapena borrokatzen.
Honek guztiak zer-pentsa emango dizulakoan, agurrik adeitsuena!
* Plazara Gatoz ekimeneko kideak dira:
J.J. Agirre,
G. Luzuriaga,
M. Rezola,
P. Sudupe,
I. Lopez de Luzuriaga,
G. Mejuto, Y. Viadero,
J. Aleman.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]
Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]
Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]
Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]
Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]
Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.
Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]
Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]
Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]