Euskalgintzaren Kontseilua osatzen dute taldeek 2021. urteko datuekin osatutako ikerketa finantzatu dute. Uste dute Nafarroa, EAE eta Ipar Euskal Herriko VII.en Inkesta Soziolinguistukoek hainbat datu eskaini dituztela "azken 30 urteetan euskararen normalizazio prozesuaren baitan harturiko neurrien, eginiko lanaren eta lorturiko emaitzen diagnostikoa osatzen laguntzeko".
Inkesten emaitzen arabera, Kontseiluak esan du daturik positiboena euskararen ezagutzak gora egin duela dela. Nafarroan eta EAEn gertatu da ezagutzaren igoera, baina Ipar Euskal Herrian proportzioa apaldu egin da, "galera prozesu" nabarmenean.
Bestalde, euskal hiztunen proportzio handiena 24 urtez azpiko biztaleen artean dago, baina haur eta gazteen pisu demografikoak behera egin du eta eragina "mugatuagoa" da. Era berean, migrazio joeren ondorioz euskal herritar berri asko helduak dira. Hortaz, Kontseiluak adierazi du helduen euskalduntze alfabetatzeak lan arlo garrantzitsua izan behar duela euskararen "biziberritze prozesuan".
Ezagutza erabileran nola islatzen den aztertuta, hiztun kopurua hazi den heinean, gaztelaniaz euskaraz baino errazago moldatzen direnen kopuruak ere nabarmen egin duela gora esan du kontseiluak. Horregatik, Kontseiluak azpimarratu du oinarrizko euskara gaitasuna belaunaldi berriei bermatzea hartu beharko lukeela helburu hezkuntza sistemak.
Euskararen erabilera sustatzeari buruzko jarreretan, eremu batean geroz eta hiztun kopuru altuagoa, orduan eta euskararekiko atxikimendu handiagoa dagoela islatzen da, Kontseiluaren arabera; EAEko herritarren hamarretik bederatzi haurrek euskara ikasi beharko luketela deritzo eta lau herritarretik hiruk defendatzen dutela administrazioan lan egiteko euskara. Ezagutzatik erabilerarako bidean eragiteko hizkuntza politika "ausartak" behar direla esan du eta arlo horretan jauzi bat egitea "ezinbestekoa" dela: hizkuntza eskubideen alde, herritaren berdintasunaren alde, gizarte justizia eta kohesiaoren alde. Oro har, euskaraz bizi nahi dutenen alde.
Batuz aldatu ekimena
Euskalgintzaren Kontseiluak Batuz Aldatu ekimena jarri du martxan "batasun zabal" eta "bide orri argi bat" eskaintzeko. Alde batetik, hizkuntzaren ezagutzaren unibertsalizazioa bultzatuz, herritar guztiek euskaraz aritzeko gaitasun egokia izan dezaten. Bestetik, euskara eroso erabiltzeko eremuak sortuz, garatuz eta elkarlotuz, hala nahi duen orok ez dezan izan euskara erabiltzeko inolako eragozpenik.
Azken asteotan esku artean ibili ditut honako bi liburuak: Euskararen gogoetagunea (Euskaltzaindia, 2024) eta Mariano Ferrer, el periodismo reflexivo. Kazetaritza eta konpromisoa (Erein, 2023) . Irakurri dut euskaldunen %42,2k ikusten duela ETB1, eta %20,6k irakurtzen duela... [+]
2022an egin nuen topo Cristinarekin lehen aldiz, Eusko Ikaskuntzak antolaturiko Aniztasunaren kudeaketa demokratikoa Nafarroan proiektuaren baitan. Nafarroa Garaiko errealitate soziopolitikoaren ordezkari-edo ginen zortzi gazte elkartu eta batzen eta bereizten gaituzten aferez... [+]
Abenduaren 3an alderdi eta eragile politikoek euskararen inguruko beren irakurketa politikoak argitaratzen dituzte. EAJk ere egin du berea Euskara, Euskal Herriaren izana izenburupean. Urte askoan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hizkuntza politiken ardura izan duen, eta egun ere... [+]
Teilatura igo, eta hainbat instituziok Euskararen Nazioarteko Eguna “aurpegi zuriketarako aprobetxatu ohi dutela” salatu du bikote aktibistak. Frantziako eta Espainiako Konstituzioak “supremazistatzat eta euskaldunentzat baztertzailetzat” jo dituzte, bi... [+]
Azken asteotan esku artean ibili ditut honako bi liburuak: Euskararen gogoetagunea (Euskaltzaindia, 2024) eta Mariano Ferrer, el periodismo reflexivo. Kazetaritza eta konpromisoa (Erein, 2023) . Irakurri dut euskaldunen %42,2k ikusten duela ETB1, eta %20,6k irakurtzen duela... [+]
Euskararen Egunaren kari kaleratutako ohar batean, Euskararen Langile Profesionalen Elkarteak esan du "euskal sorkuntza larrialdian" dagoela, eta bere kideei dei egin die berariaz egindako koplak zabaldu ditzatela, egoera hori salatzeko.
Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]
Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]
Lau egunez idekia izanen den merkatu bat antolatzen du Plazara kooperatibak euskararen aldeko beste hamar bat eragilerekin –horien artean ARGIA–.
Barakaldoko Udalak euskararen erabilera “umiliagarria” egin duela salatu du Sasiburu euskara elkarteak. Salaketa argitaratu ostean kanpainaren euskarazko bertsioa ezabatu du udalak. Halakorik berriz gerta ez dadin arduradunen barkamen publikoa eta behar diren... [+]
Korsikako legebiltzarkideek ezin dute Korsikako Asanblean korsikeraz hitz egin, Bastiako Auzitegiaren 2023ko epai baten arabera. Ebazpen horri helegitea jarri zion Asanbleak, baina debekua berretsi du orain auzitegi berak. Epaiak tokiko beste hizkuntzei eragiten diela ohartarazi... [+]
Zenbat komunikazio egoeratan ateratzen da galtzaile euskara? Arduradunak ez duelako aurrez pentsatu hizkuntzak nola kudeatu, erresistentziak egoten direlako eta haiei erantzuteko argudioak prest ez daudelako… Soziolinguistika Klusterrak jendaurrean.eus gida ipini du... [+]
“Ez da posible hiri guztia zeharkatu behar izatea seme-alabak hemengo jatorriko hizkuntzan murgiltzeko” salatu dute guraso askok. Euskarazko plazak ere “oso urriak direla” salatu dute familia askoren artean eginiko bideoan.
Durangoko Azokako berrikuntzetako bat izango da ZirHika taldeak sortu duen hikalarien bilgunea. Hika hitz egitea eta ongi pasatzea izango da helburua, abenduaren 7an Landako ikastetxean.