Hizkuntza eskubideen urraketekin lotutako 909 kexa jaso zituen Behatokiak 2023. urtean. Horien %75 baino gehiago administrazioari loturiko zerbitzuei buruzkoak dira: “Herritarrek salatzen dute urtero horma berdinaren aurka borrokatzen jarraitzen dutela”.
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak aurten egindako txostenak ez du nobedaderik ekarri: duela hamar urteko muga eta eskubide urraketa berak salatu dituzte herritarrek. Hizkuntz Eskubideen Egoera 2023 izeneko txostena aurkeztu dute Iruñean. Bertan hizkuntza eta eskubide trabak erregistratu dituzte; guztira, 909 kexa. Horien %75 baino gehiago administrazioari loturiko zerbitzuei buruzkoak dira. “Herritarrek salatzen dute urtero horma berdinaren aurka borrokatzen jarraitzen dutela”, esan du Behatokiko zuzendari Agurne Gaubekak.
2022ko datuekin alderatuta, 67 kexa gutxiago jaso dituzte 2023an. Garbiñe Petriati Behatokiko teknikariaren arabera horrek ez du esan nahi hizkuntza eskubideen urraketak apaldu direnik. Nabarmendu du herritar batzuek ez dutela salaketarik jartzen, eta zuzen euskaraz egiteari uko egin behar izaten diotela kalteen beldur direlako. Behatokiak alor guztietan erregistratu ditu eskubide urraketak.
Urraketak arloz arlo
Osasunari dagokionez, lehen arretan eta administrazio guneetan ez da euskarazko osasun arreta bermatzen, eta are okerragoa da espezialitateetan. Langileei ere eragiten die egoerak, oraindik euskaraz lan egiteko mugak daudelako.
Hezkuntzan, zenbait baliabide oraindik ez daude euskaraz. Lapurdin, Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Nafarroan euskara irakasten jarraitzeko oztopo “berdinekin” jarraitzen dute: “Milaka haur eta gazteri euskara ikasteko eskubidea urratzen diete”. Esate baterako, Ipar Euskal Herrian ikasleei esan izan diete azalpen batzuk frantses hutsean jaso beharko dituztela.
Erakunde publikoek kudeatzen dute kultur, aisi eta kirol eskaintzaren parte handi bat. Horregatik, Behatokiak nabarmendu du “ardura handia” dutela erakunde publikoek. Kultura, aisia eta kirola haur eta gazteen eremu ez formalean ematen den sozializazioa euskaraz izatea kohesio elementua izan daitekeela nabarmendu du. Txostenaren arabera, baliabide eta inbertsio falta dago eta zinema edo plataforma handiek euskarazko eskaintza egiteko betebeharrak lantzea falta da.
Erabiltzaileen eta kontsumitzaileen legeek ez dituzte aintzat hartzen hizkuntz eskubideekin loturiko urraketak Nafarroan, Nafarroa Beherean, Zuberoan eta Lapurdin. horrek euskarazko zerbitzua jaso ahal izatea oztopatzen du. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan legeak urraketak kontuan hartzen dituen arren, txostenak dio atzerapausoak izan direla.
Asko dira administrazio publikoari lotuta Behatokiak jaso dituen kexak. Administrazio orokorrean zein herriko etxeetan eta udaletan herritarrek zerbitzua euskaraz jaso nahi duten arren, hizkuntza aldatzeko eskatzen zaie edo bere hizkuntza hautua albo-kalteen bidez baldintzatzen da. Horrez gain, udal gehienek zerbitzu edo lan batzuk azpikontratatzen dituzte. Horietan ez dira behar bezala bermatzen herritarren hizkuntza eskubideak, eta ez dira jarraitzen udal edo herriko etxeen irizpideak.
Poliziari dagokionez, orokorrean ia ez dago euskara protokolorik, eta protokoloa dagoen kasuetan, Ertzaintzaren kasuan adibidez, ez da betetzen. Foruzaingoari dagokienez, herritarrek salatu dute ez dituela euskarazko eskaerak erantzuten. Gaineratu dute euskaraz hitz egiteko eskatzen dietenean, poliziek, eskubide bezala hartu beharrean, oldartze gisa hartzen dutela eskakizuna.
Herritarrak eskatzen du seinaleak euskaraz jartzeko. Gobernuak erantzuten dio legeak ez duela horretara behartzen. Behatokiak erantzuten dio, legeak ez badu derrigortzen ere, euskaraz jartzeko debekurik ez duela. Gobernuak bereari eusten dio. Alabaina, herritarrak tematzen dira... [+]
Leringo hainbat gurasok herriko eskola publikoan D lerroa irekitzeko eskatu zuten iaz, baina nahiz eta legeak markatutako gutxiengo eskari kopurua gainditu, gurasoek ez dute aukera hori izango, Nafarroako Gobernuaren iritziz “Leringo eskolak ez duelako espaziorik D eredua... [+]
Kepa Ordoki - Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak salatu du antolakuntzatik esan zietela hitzaldian gazteleraz hitz egin beharko zutela, "arrazoi politikoengatik". Hizkuntz Eskubideen Behatokiak "oso larritzat" jo du gertatutakoa.
Hizkuntza eskubideak ohi baino gehiagotan agertu dira titularretan azkenaldian, berri onik iragarri ez badute ere. Epaitegiek atzera bota dituzte hizkuntza eskakizunak herritarren zerbitzurako hainbat lanpostutan. Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendari Agurne Gaubeka... [+]
Hilabetero bezala, Hizkuntza Eskubideen Behatokiak abenduko eskubideen urraketak, zoriontzeak eta lorpenak bildu ditu. Urraketak dira gehienak, enpresa pribatuetatik zein erakunde publikoetatik etorriak: besteak beste, osasun zentroetan euskara zerbitzurik ez bermatzea edota... [+]
Hizkuntza-Eskubideen Behatokiak salatu du zerbitzu publikoak euskaraz jaso ahal izatea oinarrizko eskubide kolektiboa dela, eta larritzat jo du EAEko Auzitegi Nagusiak galarazi izana Barakaldoko Udalak zerbitzu publikoetako euskara eskatzea. Bestalde, Barakaldoko Sasiburu... [+]
Iruñeko euskalgintzako kolektiboek eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jarri dute martxan "Udalak nirekin euskaraz" kanpaina, Iruñeko Udalaren hizkuntza eskubideen urraketak azaleratzeko helburuz. Horretarako, herritarrei eskatu diete partekatu ditzatela... [+]
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak publiko egin ditu irailean herritarrek egindiako salaketak, zoriontzeak eta lorpenak.
Uztailaren 6an jarri zuen herritarren eskura Nafarroako Gobernuak Nafarroako administrazio publikoetan sartzeko eta bertako lanpostuak betetzeko merezimenduen balorazio-dekretua. Euskalgintzaren Kontseiluak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak aurkeztutako proposamenari hainbat... [+]
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak publikatu egin ditu ekainean erregistratu dituen eskubide urraketak eta zorion mezuak.
Hizkuntza Eskubideen egoera 2021 txostena aurkeztu zuen Hizkuntz Eskubideen Behatokiak aurreko astean Gasteizko Europa Jauregian egindako ekitaldian. Bertan, zerbitzu publikoetan hizkuntza eskubideen urraketak betikotzeko arriskuaz ohartarazi zuten. 2021ean 1.320... [+]
Herritarren hizkuntza eskubideak errespetatzeko neurriak galdegin dituzte. Gaur egun administrazioan telematikoki egin daitezkeen tramiteen %23 soilik egin daitezke euskaraz, eta tokiko erakundeen kasuan %2,5 besterik ez.
Gobernuaren plan proposamenari 67 zuzenketa egin dizkiote. Kritikatu dute araugintzaren bidean ez dela aldaketarik planteatu eta horrek “eskubide urraketen betikotzea” dakarrela.