Hilabete hasmentan Euskal Herriko Jardunaldi Feministetarat joan ginen eskualdeko emakume* kuadrilla bat. Salda zegoela iragarria ziguten eta salda hura probatzeko irrikatan ailegatu ginen. Probatu bezain agudo, barrenak nahasi zitzaizkigun, eta iragarpenak espero bezala bete ziren. Ikuspegi eta hausnarketa anitz aditu genituen, guztiak aberasgarriak eta irakaspenerako tresna aski baliagarriak.
Orain, Durangotik bueltan etxean gaude, mendeetan gure babesleku izan diren mendien artean. Hemen, lasaitasunez eta seguru sentitzen garen eremuan, gure erritmorat, gure txokoan, izan dugu gure zapalkuntza eta pribilegioei buruz hausnartzeko tartea.
Ahoan bilorik gabe mintzatu zitzaizkigun Durangon, bakoitza bere egiaren jabe. Eskertu genuen errealitate ezberdinen argazkiaren berri ematea, eta zapalkuntza horien guztien aitortzatik abiatzen dugu gure hausnarketa. Modu batean edo bertzean denak pribilegiatuak eta zapalduak garelakoz, hierarkiak alde batera utzita. Herri eta klase zapalduko emakume* gisa, argi dugulakoz bertzeen mina gurea ere badela, eta gu ez garela aske izanen guztiak aske izan artio.
Aipatutako jardunaldietan bertze anitzek bezala, gure borroka baztertua, ikusezina, eta bigarren mailakoa zela sentitu genuen. Euskara erdigunean egonen zela iragarria bazen ere, laster konturatu ginen, alderantziz izanen zela. Eman ziren hitzaldi, tailer eta eztabaidetan %40rat ere ez baitzen ailegatu euskararen erabilera.
Hizkuntza kolonialean aditu behar izan genituen bertaratutakoen hainbat mezu. Momenturen batean gainera, harro eta botere posizio batetik betiere, hizkuntza koloniala euskararen aldean egokiagoa zela saldu nahi izan ziguten, euskara gauza batzuk azaltzeko baliagarria ez dela ulertaraziz. Orrialde hau betetzeko bezainbertze adibide ditugu euskaldunon eskubideen kontrako erasoak kontatzeko. Horrelako egoerak kudeatzeko inolako lanketarik egon gabe. Herri kolonizatu honetan etenik gabeko kolonizazioan gaudelakoz.
Hain da ikusezina bizi dugun zapalkuntza, non jardunaldien akabailan, berriz ere botere posizio batetik, euskarari eman zitzaion trataera ospatzeko modukoa zela sinestarazi nahi izan baitziguten. Ez zen euskarak eduki zuen bazterketa egoeraren inguruko inolako autokritikarik izan.
Laburbilduz: hizkuntza ez da neutrala, bi hizkuntza zapaltzaile daude herri honetan (espainola eta frantsesa) eta bertze bat zapaldua (euskara). Kolonizazioaren armarik nagusiena eta eraginkorrena hizkuntza da, eta herri honetan hizkuntza koloniala erabiltzen dugun aldiro, gure kolonizazioan sakondu eta dekolonitatetik urruntzen gara. Hau horrela izanik, euskaraz mintzatzea ekintza feminista da.
Hizkuntzak, bertze gauzen artean, mundua ikusteko modu bat ematen digu. Bertze jatorrizko herrietan bezala, lurrarekin komunikatzeko eta oreka mantentzeko ezinbertzeko tresna da. Gure mendiei, errekei, animaliei eta zuhaitzei izena ematen dion horrek erakusten digu bidea. Landa eremuan bereziki mantentzen den ikuspegia da, hirietako adreilu eta zementuak arruntean estaltzen duena. Nabarmen gelditu da jardunaldi hauetan ere, guk hiriaren berri izanagatik, hiritarrek ez dutela gure berri. Landa eremuko emakumeak* historikoki lurra eta hizkuntzaren defentsan bete dugun paperagatik egon gara bereziki sistema heteropatriarkalaren eta kolonialaren jomugan. Euskal Hiritik teorizatzen dugun bitartean, Euskal Herria itotzen ari da. Lurraren eta hizkuntzaren kontrako etengabeko eraso honetan, feminismotik ditugun gabeziak nabarmenak dira. Lurraren eta jatorrizko herrien defentsa bizitza beraren defentsa den arren.
Etorkizunerat begira, argi dugu gure esku dagoen lana dela ikuspegi hau jorratzea eta plazaratzea. Argi dugu baita ere, bildu ginen 3000 emakume* ingururen artean aunitzez gehiago dela batzen gaituena bereizten gaituena baino, eta elkar aitortzatik zubiak eraikiz, lortuko dugula Euskal Herri feminista, euskalduna eta lurrari atxikia dena eraikitzea. Denak elkarrekin, auzolanean.
*Artikulu hau sinatzen dute: Inés Matxiarena (Goldatz Berako emakume feministen taldea), Uhaina Apezetxea (Baztango talde feminista), Harri Arrijuria (Plazara dantzara), Helena Xurio (Zugarramurdiko feministak), Lorea Flores Compains (Lesakako emakume taldea), Mikele Etxekolonea Diez (Emura Malerreka eta Bertizaranako talde feminista).
Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).
Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.
Tesia amaituta, pozik dago Lore Lujanbio. Militantziarako denbora gehiago du, besteak beste. Mugimendu transfeministaren erronkez galdetuta, hauek identifikatzen ditu: neoliberalismoak mugimenduaz egin duen apropiazioari heltzea, faxismoaren eta erreakzio heteropatriarkalen... [+]
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]
Askotariko edoskitze ereduak ikusarazten ditu Todas las lactancias (Txalaparta) liburuak. Erakundeek bularra ematea gomendatzen dute, baina ez dituzte nahikoa baliabide eskaintzen eskubide hori bermatzeko. Ondorioz, edoskitzea nahi dutenek zein biberoia ematea erabakitzen... [+]
Fernanda Callejasek, Tatiana Romerok, Leo Bueriberik eta Vanessa Uyiguosak parte hartu dute Pikara Magazinek antolatutako "Emakume migratuen lana eta egoera ekonomikoa" eztabaida-mahaian.
Hiru hilabetez iraun du Mazango auziak, Gisèle Pelicotek irekitakoa, zeineten ikertu duten urte luzez senarrak somniferoz drogatu eta berak zein beste dozenaka gizonek 200 bat aldiz bortxatu izana. 51 gizon epaitu dituzte, eta senar ohi Dominique Pelicotentzat 20 urteko... [+]
“Ikertzaileen esperientziak komunikabideekin eta sare sozialekin duten harremanean” izeneko txostena argitaratu du FECYTeko Science Media Centre Españak (SMC), EHUko Gureiker ikerketa-taldearekin lankidetzan egindako inkesta batean oinarrituta. Emaitzen... [+]
Erasoen aurrean “kikilduko ez direla” eta "nazkaturik" daudela adierazi dute Lezo eta Errenteriako feministek eta autodefentsa feminista eta ekintza zuzena aldarrikatu dituzte.
Baztango Madame Birrots taldea emakumez osatuta dago. Landa eremutik eta ikuspegi feministatik mintzo dira.
Tabernan zaude, barran, eskatu nahian. Mostradorean beste pertsona batzuk ere berdin. Laster izango da zure txanda, baina zuri tokatu arren, zerbitzariak ez dizu galdetu ea zer nahi duzun, salto egin dizu eta zure atzean etorri den gizona atenditu du. Ergel aurpegia geratu... [+]
Bilbon bazterkeria arriskuan dauden kolektiboekin lanean aritu nintzen bost urtez, arrakala digitalaren inguruan, batez ere emakumeekin. Bidean, bortizkeria matxistekin eta beste arazo askorekin aurkitu nintzen. Oso modu organikoan, indarkeria matxista pairatzen zuten... [+]