Berriki irakasleen oposizioak izan dira eta kalapita sortu da, hautagaietako batzuk azterketak euskaraz egin beharrean gaztelaniaz egin dituztelako. Euskaraz irakatsi behar duten horien azterketa gaztelaniaz egiteko aukera izatea logikaz kanpoko zerbait bezala antzeman dute askok, ni talde horren barruan sartzen naiz.
Bestelako oposizioak egin ditugunok, neure kasuan Osakidetzako oposizio batera aurkeztu naiz, aukera izan dugu azterketa bi hizkuntza ofizialetako batean egin ahal izateko. Ez dizuet esango zenbat izan ginen azterketa euskaraz egin genuenak, ehuneko batera ez baikinen iritsiko.
Egoera honek zalantza batzuk sortzen dizkit. Hizkuntza hautatu ahal izatea zilegi da? Baldintza berdintasunean jokatzen dugu batzuk eta besteak? Zilegi da euskaraz irakatsi behar duen irakasle batek azterketa gaztelaniaz egiteko aukera izatea?
Jar dezagun beste adibide bat, Gabon inguruan Migrazioa filma eman dute zineman. Film hori zinema batzuetan egon da euskaraz zein erdaraz ikusteko aukera, beste batzuetan erdaraz soilik eta gehienetan saio kopurua eta emanaldi luzapena askoz handiagoa izan da erdaraz euskaraz baino. Zilegi da film hori hiru hizkuntzatan, euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez eman izana? Badirudi baietz, ezta? Horretan omen datza erabakitzeko askatasuna, baina zineman ematen diren beste filmen %99a erdaraz ematen dira eta euskaldunok hautatzeko aukerarik gabe geratzen gara.
Hizkuntza hautua tranpa bat da, egoera guztiz diglosikoan bizi garen honetan erdalduna izatea guztiz normaldua dago eta euskaldunok egundoko esfortzua egin behar dugu euskaraz edozer kontsumitu edo egiteko
Hortaz, hizkuntza hautatzeko askatasuna omen dagoen herri honetan, erdaldunek haien jarduera guztiak gaztelaniaz edo frantsesez egiteko eskubidea eta erraztasuna dute, eta aldiz, euskaldunok behin eta berriz urratua daukagu hizkuntza hautatzeko eskubidea, filmen kasuan adibidez, %99a erdaraz besterik ez baitago.
Hizkuntza hautua tranpa bat da, egoera guztiz diglosikoan bizi garen honetan erdalduna izatea guztiz normaldua dago eta euskaldunok egundoko esfortzua egin behar dugu euskaraz edozer kontsumitu edo egiteko.
Hizkuntza hautua errazteko asmoz euskalgintzatik hainbat proposamen eta tresna plazaratu ditugu, eta garrantzitsua iruditzen zait horiek ezagutarazi eta zabaltzea. Hemen horietako batzuk:
Lana euskaraz bilatzeko www.lansarean.eus ataria daukazue, bertan oposizioak egiteko materiala eta galdetegi biltegia sortua dugu. Euskaraz kontsumitu nahi izanez gero, berriz, Bai Euskarari ziurtagiria duten entitateetan egin dezakezue, mapan begiratuz: https://baieuskarari.eus/eu/ziurtagiridunak. Pantailetan euskaraz zer dagoen jakiteko www.zernonikusi.eus webgunea bisitatu dezakezue. Eta hemen jarriko ez ditudan bestelako tresnak ere badaude.
Ez da erraza, baina gure esku dago ahal den guztietan euskaraz egitea!
Bergoi Madernaz, Bai Euskarari Elkarteko aholkularia
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]
Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.
Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]
2023ko otsailean irakurri nuen berria prentsan, eta triste geratu nintzen, ezustean harrapatu eta zer pentsatua eman baitzidan. Azpeitiko Jostaldi Kirolak Erdikaleko denda itxi egingo zuten, 48 urteko ibilbidearen ondoren.
Denboran atzera bidaiatu arazi zidan horrek. Makina... [+]
Datorren larunbaterako, urtarrilaren 11rako, Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du, beste urte batez, Bilbon. Aukera paregabea da gure herriarentzat elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, hainbat hamarkadatan liskar bortitzetan murgilduta egon... [+]
Urtarrilaren 20rako bidea. Donald Trump urtarrilaren 20an izendatuko dute AEBetako presidente. Demokraten aldeko elite ekonomikoak hainbat aldiz saiatu dira Trump hiltzen. Lortuko al dute helburua urtarrilaren 20a baino lehen? Hortaz gain, guda fase berri garratzagora eraman... [+]
Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]
Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]
Azken hilabete hauetan hainbat institututan lan egitea egokitu zait eta, uneren batean edo bestean, ikasleekin lan merkatuak eskaintzen dituen aukerez hitz egin behar izan dut. Ikasleen tipologia askotarikoa da eta hiri berean asko aldatzen da auzo batetik aldamenekora,... [+]
Historikotzat nekez har daitekeen argazkiaren erdian agertzen den neskatoa idazten ari da, zer eta izenorde zerrenda bat: ni, zu, hura, gu, zuek, haiek. Beherantz begira egonik, neskatoaren begirada nolakoa den antzeman ezinik gelditu naiz ni.
Argazkilariaren lanari soraio,... [+]
Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.
Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.
Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]
Euskara txikitasunean handia den ur emaria dugu. Bertako tanta bakoitzak gure kultura ureztatzen eta biziberritzen du. Egarri den hari itsaso bete ur eskaini. Euskara putzu sakon eta ilun batetik etorri izan bada ere, guztiok atera dugu gure ur-gazi lagina, eta guztiok bilakatu... [+]