Hizkuntza gutxituen legearen aurkako helegitea jarri dute Frantziako Konstituzio Kontseiluan

  • Hizkuntza Ondarea Babesteari eta Sustatzeari buruzko Legea promulgatzeko epea ostiralean bukatuko litzateke, baina haren kontrako helegitea jarri dute azken orduan. 60 diputatuk baino gehiagok jarri dute helegitea eta Konstituzio Kontseiluak bi hilabeteko epea du erabakia hartzeko.


2021eko apirilaren 23an - 10:14
Argazkia: @Taberna_G

Berriak adierazi duenez, Paul Molac diputatu bretoia “harrituta” agertu da: “Ez nuen espero, diputatu gehienek legearen alde bozkatu baitzuten”. Helegitearen alde bozkatu duten diputatuen lurraldeetan hizkuntza gutxiturik ez dagoela eta ez dietela besteei eskubiderik eman nahi salatu du Molacek. Legea konstituzionala dela azpimarratu du eta konfiantza adierazi du: “Ez dut bereziki arriskurik ikusten, beharbada artikulu batzuk moldatuko dituzte, ikusiko”.

Seaskako lehendakari Peio Jorajuriak ere ez zuen espero helegiterik: “Senatuan irabazi genuen, asanblean ere; 15 eskualdetako presidenteak alde agertu ziren, eta elkarteak ere inoiz baino indartsuago gara. Borrokatu behar bada, prest izanen gara”. Hala ere, dena posible dela azpimarratu du. 

Hizkuntza gutxituen aldeko legea onartu zuen Frantziako Legebiltzarrak apirilaren 8an. Lege honek ekarriko zituen aldaketen berri eman zuen ARGIAn Jenofa Berhokoirigoinek: Gaur egun, hizkuntza gutxituen irakaskuntzari dagokionez, bi aukera baizik ez ditu aurreikusten Frantziako Hezkuntza Kodeak: sail elebiduna edo hizkuntza eta kultura gutxituaren irakaskuntza ikasgai modura ematea. Legeak hirugarren aukera bat jarriko du ofizialki, murgiltze ereduaren bidez beti ere "frantses hizkuntzaren ezagutza on baten helburuari kalte egin gabe". Aukera horrekin, ikastetxe publikoak ere murgiltze eredua proposatzen has litezke orain.

Hizkuntza gutxituen aldeko eragileen ustetan legearen onarpena historikoa da. Euskal Konfederazioak azpimarratu zuen 1951n bozkatu zen Deixonne legetik ez zela izan hizkuntza gutxituen aldeko halako legerik.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza gutxituak
2025-04-10 | Cira Crespo
Carli Pup
“Gure herriak besteak bezalakoak dira, eta ez dugu museo batean egon nahi”

Carli Pup (Udine -friuleraz Udin-, 1973) Friuli [friuleraz, Friûl] herriaren ekintzaile kultural garrantzitsuenetako bat da. Bere hizkuntza gutxituaren idazle, hizkuntzalari eta bere herriaren historialari bihurtu da.
Gaur egun, Informazione Friulana kooperatibako... [+]


Elle-aren biya

Lagun asko sumatu dut kezkatuta euskaldun gero eta gutxiagok ahoskatzen duelako elle-a. Haur eta gazte gehienek bezala, heldu askok ere galdu du hots hori ahoskatzeko gaitasuna, idatzian ere nahasteraino. Paretan itsatsitako kartel batean irakurri berri dugu: altxorraren biya... [+]


Eskoletan katalanaren biziraupena kolokan jar dezakeen galdetegia abian jarri dute Valentzian

570.000 familiak euren haurren ikasgeletako hizkuntza nagusia zein izango den bozkatzeko aukera dute martxoaren 4ra arte: gaztelera edo katalana. Garikoitz Knörr filologoaren eta euskara irakaslearen arabera, kontsultak "ezbaian" jartzen du katalanaren zilegitasuna... [+]


2025-02-26 | Bea Salaberri
Bretoiera

Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]


Yamili Chan Dzul. Emakume, indigena, prekarizatu
“Gure mugimenduak ahultzeko estrategiaren parte da emakumeak hiltzea”

Oinarrizko maia komunitateko U Yich Lu’um [Lurraren fruitu] organizazioko kide da, eta hizkuntza biziberritzea helburu duen Yúnyum erakundekoa. Bestalde, antropologoa da, hezkuntza prozesuen bideratzaile, eta emakumearen eskubideen aldeko aktibista eta militante... [+]


Bretoierak hiztunen erdiak galdu ditu sei urtean, azken ikerketaren arabera

Bretainian, bretoiera oso ondo edo nahiko ondo hitz egiten duten herritarrak %2,7 dira, 2018an baino hiru puntu gutxiago. 107.000 dira gaur egun. Hiztunak gazteagoak dira. Galo hiztunen kopuruak ere behera egin du, baina ez bretoierak bezainbesteko abiadan.


Alex Pancho Robles, hizkuntza aktibista guarania
“Guarania patronatuta egon da, kartzelatuta, esklabotuta”

Garabidek antolaturik, Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programaren barruan izan zen gurean Alex Pancho Robles (Camiri, Bolivia, 1995) iragan urrian. Guarania da, eta guaraniera hiztuna. 8 milioi hiztun inguru dira Bolivia, Brasil, Argentina eta Paraguain barrena, hizkuntza... [+]


Erizain indigenek herri zapalduentzat ekitatezko osasun zerbitzua aldarrikatu dute

Garbiñe Elizegi baztandarra erizaina da. Abenduan, Zeelanda Berrian egin duten Osasun Ekitaterako Erizaintza Indigenari buruzko Ikerketa izenburuko bilkuran hartu du parte. Bere tesia aurkeztu du: Euskal emakumeek eta genero ez-normatiboek Euskal Herrian osasungintzan... [+]


2024-12-19 | Leire Ibar
Frantziak hizkuntza gutxituen aurka darabilen “linguizidioa” salatu dute

Hizkuntza gutxituei begira Frantziaren jarrera salatzeko prentsaurreko bat egin dute Parisen hainbat diputatuk. Frantziako hizkuntza gutxituen kontrako azken erasoek protestak eragin dituzte Korsikan, Katalunian eta Martinikan. Régions et Peuples Solidaires mugimenduak... [+]


Ipar Kataluniako udaletan katalana erabiltzea debekatu du Frantziako justiziak

Okzitaniako Tolosako Apelazio epaitegiak eman du epaia, eta horren arabera, udaletan ezingo da katalana lehen hizkuntza moduan erabili, eta izatekotan, frantsesez egin ondoren, hura katalanera itzuli ahal izango da.


Samira Belyouaou, amazigera hiztuna
“Ni, diasporako alaba, neure buruaren kontra borrokan bizi nintzen Alemanian”

Samira Belyouaou (Heidelberg, Alemania, 1994) diasporako alaba da. Gurasoak Rifen (Maroko) jaioak, Alemanian Samira alabak eta lau seme-alaba gehiagok amazigera izan zuten etxeko hizkuntza. Itzulpengintza ikasketak egina, software enpresa batean ari da, beren produktuak 80... [+]


2024-11-27 | ARGIA
Korsikako Asanblean frantsesa inposatzen jarraitzen dute, korsikera debekatuta

Korsikako legebiltzarkideek ezin dute Korsikako Asanblean korsikeraz hitz egin, Bastiako Auzitegiaren 2023ko epai baten arabera. Ebazpen horri helegitea jarri zion Asanbleak, baina debekua berretsi du orain auzitegi berak. Epaiak tokiko beste hizkuntzei eragiten diela ohartarazi... [+]


2024-11-22 | ARGIA
Languneko zuzendari Lohitzune Txarola
“Hizkuntza gutxituen pisu ekonomiko eta estrategikoa aldarrikatu nahi du Langunek”

Azaroaren 26an eta 27an, Langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteak eta FUEN Federal Union of European Nationalities erakundeak antolatuta, ‘Hizkuntzen irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresua egingo da Donostiako Kursaalean. Han... [+]


Eguneraketa berriak daude