Hizketa istant batean testu bihurtzen du Elhuyarrek kaleratutako Aditu teknologiak

  • Hitz egin iezaiozu ordenagailuaren edo mugikorraren mikrofonoari eta idatzizko testua emango dizu bueltan. Lehendik grabatutako audio eta bideo fitxategiekin ere berdin egiten du. Hainbat hizkuntzatan zegoen teknologia euskaraz eskaini du Elhuyar Fundazioak. Gaztelaniazkoa ere egin du, eta laster ingelesezkoa eta frantsesezkoa eskaintzeko moduan izango dira.


2020ko apirilaren 01ean - 17:30
Bat-bateko hizketa testu bihurtzeko gai da Aditu. Argazkia Durangoko Azokan ateratakoa da. Argazkilaria: Dani Blanco.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Zer egiten du Adituk?

Aditu hizketa ezagutzailea da. Audio eta bideo fitxategiak hartu eta idatzizko testua eskainiko du. Interneteko audio eta bideoen estekak ere hartzen ditu, alegia, Youtubeko, Facebookeko edo Instagrameko edukiekin ere gauza bera egiten du.

Idatzizkoa hainbat modutara erakusten du: transkripzioaren testua bere horretan; bideoetarako-eta prestatuta azpitituluen fitxategia; eta transkripzioa hitz bakoitzaren denbora-markekin, alegia, bideoetan bilaketak egin daitezke, hitzez gain denbora-marken arabera.

Azkar egiten du hizketatik idatzirako jauzia, eta beraz, zuzenean egin daiteke ariketa. Mikrofonoari hitz egin eta istant batean irakur daiteke idatzi duena.

Zein egoeratan dabil ondoen?

Ikus-entzunezko eduki askorentzako baliagarria da. Albistegietarako, dokumentaletarako, elkarrizketetarako balio dezake. Kasu horietan azpitituluak sortuko lituzke Adituk. Irratien audio grabazioak transkribatzeko ere balio du. Antxetamediarekin ari da lanean adibidez Elhuyar. Irratia izaki, Antxetak elkarrizketak eta erreportajeak ipintzen ditu bere webgunean. Asmoa da horietako audio grabazio batzuk idatzira ekartzea eta idatzizko bertsioa ere irakurleei eskaintzea.

Beste aplikazio eremu bat erakunde publikoen alorrekoa da: udal batzarrak, legebiltzarreko agerraldiak eta era horretako hitz-hartzeak idatzira ekar daitezke. Testua momentuan erakuts daiteke edo gorde egin daiteke. Momentuko komunikazio harremanari so eginez gero, hizketa ezagutzailea beste hizkuntza teknologia batzuekin uztartuz gero, aukera berriak sortzen dira. Jar dezagun adibide bat: udal batzarra internetez jarraitzen ari dira herritarrak, udal ordezkariak hizketan ari diren neurrian idatzizko testua ikusten ari dira; era berean, Elhuyarrek duela gutxi aurkeztu duen itzultzailea.eus itzultzaile neuronalaren bidez euskaraz jasotako testua gaztelaniara itzul daiteke. Eta harago joko bagenu, gaztelaniaz jaso den testu hori audio bihur daiteke. Oraindik ez dago aplikazio hau garatuta, baina egingarria da.

Gorrentzako eta desgaitasun fisikoak dituztenentzako zerbitzu baliagarria da. Ikus-entzunezkoak, edozein hitzaldi herriko aretoan, udal batzarrak… halako zernahi ikusi ahal izango lituzke gorrak, hizketa testu bihurtuko bailuke Adituk. Idatzi ezin duenak, kontrako norantzan erabil dezake sistema, hau da, kalitate oneko mikrofono baten bidez bere hizketa jasoko litzateke eta hizketa idatzizko bihurtu.

Desgaitasunik izan gabe ere, hainbat egoeratan idazteko modurik ez, baina hizketarako aukera baliatu nahi dutenak teknologia honi adi daude. Igor Leturia Adituren arduradunak azaldu digu nola bateren batek aipatu dion autoan erabiliko lukeela. Hau da, laneko kontuak aurreratzearren, autoa gidatzen ari diren bitartean mugikorrari hitz egingo liokete eta Adituk testu bihurtuko luke. Alegia, txostena ordenagailu aurrean idatzi beharrean auto-bidaia baliatu mugikorrari txostena hitzez kontatzeko eta istant batean testua izango luke eskutan. Ez dute proba errealik egin eta ez dakite nolako emaitza emango lukeen. Izan ere, hizketa ezagutzaileak bere lana ondo egiteko hainbat baldintza behar ditu.

Noiz ez du ondo funtzionatzen?

Elhuyarrek Adituren webgunean hainbat demo jarri ditu norberak egiaztatu dezan zein emaitza lortzeko gai den hizketa ezagutzailea. EAEko lehendakariaren urte amaierako hitzaldia, udal batzar bat, Teknopolis telebista saioa, Imanol Pagolaren ikus-entzunezko dosi txikia, eta aldibereko ariketa bat erakutsi ditu. Emaitza oso txukuna da, nahiz eta oraindik akatsak ageri diren. Testua orraztu behar da. Dena dela, tankera horretako audio eta bideo grabazioetan emaitza onak lortzen ditu, baina mugak ditu, eta beti ez ditu lortzen demo horietako emaitzak.

Audioak kalitate ona izan behar du, larri ibiltzen da mikrofono ona ez bada erabiltzen, edo oihartzuna badago, edo pertsona bat baino gehiago hizketan ari badira. Hiztuna bat-batean ari bada eta hitzak erdizka uzten baditu, atzera egiten badu, gero gelditu… horrelako hizketaldiak ondo jasotzeko arazoak daude. Egindako elkarrizketa aldizkarian argitaratuko duen kazetariaren adibideak balio du. Emaitza oso desberdina izango litzateke kazetariak pertsona bakarrari egingo balio elkarrizketa etxeko egongelan eta grabagailu on batekin, edo baten ordez bi edo hiru lagun elkarrizketatuko balitu eta musika jarrita dagoen tabernan. Emaitza ona lortu nahi bada audio kalitateari erreparatu behar zaio, eta baita hiztunaren hizketa moldeari ere. Euskara baturako hobeto prestatuta dago eta euskalkiak ez ditu hain ondo harrapatzen.

Zer dago eta zertan hobetu nahi dute?

Oraingoz Elhuyarrek Adituren webgunea ireki du eta edonork proba dezake hizketa ezagutzailea, bere akats eta guzti. Doan probak egiteko aukera dago, eta bezeroentzako gunea ere bai. Hemendik aurrera bezeroen eskakizunen arabera aplikazio zehatzak egingo dituzte. Aurrera begira, itzulpen automatikoa eta hizketaren sorkuntza konbinatuta hainbat aukeretarako ateak zabalduta daudela uste du Leturiak eta horiek garatzen arituko dira. Lehen aipatu dugun adibidea litzateke horietako bat, hau da, hizketa idatzizkora pasa, euskarazko testu hori gaztelaniazko testu bihurtu eta testua audio. Teknologia hori guztia zuzeneko hitzaldi batean aplikatuko balitz, aldibereko itzulpenaz ariko ginateke: hizlaria euskaraz hizketan, eta teknologiari esker, itzultzaile edo interprete profesionalaren beharrik gabe, entzuleek gaztelaniaz jarraitu ahal izango lukete hitzaldia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Teknologia berriak
Teknologia
Techbro go home

Aspaldi pertsona oso zatar bat ezagutu nuen, urrun izatea komeni den pertsona horietako bat. Bere genero bereko pertsonengana zuzentzeko, gizonezkoengana, “bro” hitza erabili ohi zuen. Edozein zapaltzeko prest zegoen, bere helburuak lortzeko. Garai hartatik hitz... [+]


Teknologia
Komentokrazia

Sare sozialetan badira zenbait pertsona eragin gaitasun handikoak. Jarraitzaile ugari dute, eta euren iritziak egiatzat hartzen dira. Askok, ordea, egia barik, interes propioa edo klase baten interesak iraunkortzea bilatzen dute. Ameriketan komentokrata deitzen zaie. Alegia,... [+]


2025-03-05 | June Fernández
Meloi saltzailea
toXic

Ortutik itzuli berritan erabaki nuen Twitterretik alde egitea, oraindik Twitter zenean. Auzolan batera joan nintzen, brokoliak eta azaloreak landatzera, eta mindfulness efektua zapuztu zidan algoritmoak, idazle feminista transgorrotatzaile baten txioak jaurtitzearekin... [+]


Teknologia
Hildakoen txatbotak

Iragana ulertzen saiatzen eta etorkizuna bideratzen, oraina joaten zaigu zenbaiti. Nire proiektuetako bat (hasi baina landu ez dudana oraindik) dudan zuhaitz genealogikoa egitea da. Horretan lagunduko didan liburutxo bat ere erosi nuen. Baina, hain da handia lana, liburutxoa... [+]


Animaziozko Film Onenaren Oscarra software librearekin sortutako ‘Straume’ pelikulak irabazi du

Gints Zilbalodis zuzendari letoniarraren Straume filmak irabazi du 2025eko Animaziozko Film Onenaren Oscar Saria. Pixar eta Dreamworks estudio handiei aurrea hartu dien filma 3D irudigintzarako software libreko Blender tresna erabiliz sortu dute.


TikTok, X eta Instagrameko algoritmoek eskuin muturreko edukiak nabarmen hedatzen dituztela frogatu dute

Ikerketa bat egin dute Alemanian, hauteskundeen atarian: kontuak sortu dituzte TikToken, X-n eta Instagramen, eta aztertu egin dute algoritmoak zer nolako edukiak erakusten dituen. Guztietan, algoritmoak eskuinera eta eskuin muturrera jotzen du gehien, TikToken nabarmen.


2025-02-24 | Sustatu
Euskorpus proiektuak hautsak harrotu ditu

Euskorpora elkartearen eta Euskorpus proiektuaren abiatzeak hautsak harrotu ditu. Pello Otxandiano EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko oposizio buruak Euskorpusena akatsa dela uste du, "ezjakintasuna edo estrategia klientelarra". EH Bilduk galdera sorta egin du... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-20 | Sustatu
Euskorpora elkartea eta Euskorpus aurkeztu dituzte

Euskorpora elkartearen aurkezpen ekitaldi jendetsua izan da asteazkenean Donostian, eta Euskorpus izeneko egitasmoaren berri eman dute bertan. Euskorpus euskarazko hizkuntza baliabide digitalen banku bat izango da, eta 5 milioi pasa inbertituko ditu Eusko Jaurlaritzak bertan.


Teknologia
Hezkuntza sistemaren ahots bateratua

Boterea eskuratzeko modu asko dago; denak ez dira politak. Bada boterea eta horrek berarekin dakarren erantzukizuna banatu nahi duenik, agintea bilatzen duenik. Beste batzuek errespetu lar diote eta pauso bakoitza hainbeste neurtuta ez dira gai erabakirik hartzeko. Boterea zer... [+]


Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]


Zer erosi?

Azken boladan gero eta gehiago entzuten dugu gazte askok etxebizitza erosteko ahalmenik ez dugula. Batzuetan, badirudi ez dagoela beste gairik; egia da gai serioa dela. Niri neuri ere, 31 gertu izan arren, oraindik pixka bat falta zait neurea izango den etxebizitza lortzeko... [+]


HezkuntzArtea taldeak manifestua aurkeztu du: “Moda pedagogikoak bata bestearen atzetik ezarri dituzte”

Irakasleek urtetan pilatutako jakintza kontuan hartzea, klaustroek erabakiak hartzeko autonomia bermatzea, IKTen “uneoroko erabilera” sustatzen duten planak geldiaraztea, eta ikasgeletan aldaketa metodologikoak sartu aurretik dituzten ondorioak tentuz aztertzea... [+]


“Hezkuntza sailburuaren determinismo teknologikoak kezkatzen gaitu: bai ala bai sartu behar da, modu akritikoan”

Teknologien erabilera eztabaidatzen ari dira Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean, eta horretarako hainbat aditu eta eragile ari dira batzordean beren ekarpena egiten. Ikastetxeetan mugikorra debekatzeko araudi orokorra eskatu duen Altxa Buruako arduradun taldearekin hitz... [+]


Eguneraketa berriak daude