Animalia bat begiratu eta beti triste dagoela pentsatzen duen horietakoa naiz, ez baitu espresioa aldatzen, maskara espresiboak bezala. Noski, ez nabil zuzen.
Antzerkiaren hiru pilareak dira hitza, gorputza eta irudia. Kulunka teatroak haietako bat sakrifikatzea erabaki du berriro ere eta zin dagizuet: ez da inondik ere faltan botatzen. Izan ere, beste biak indartu egiten dira eta hara non sortzen den magia.
Aktoreen lana bikaina da. Eurena ez den aurpegia beraiena egitea eta publikoari hori naturala dela kontatzea ez da batere erraza. Aurpegiko espresioa bakar batean dute finkatuta, baina hamaika dira antzematen direnak. Ikaragarria da Forever antzezlanak kontatzen eta transmititzen duen guztia.
Agertokiaren magiak ikuslea irudimenezko mundura darama, emozioek gainezka egiten duten lekura. Maskarak, paradoxikoa den arren, bizia dakarte eta nolanahi edonor sentiarazten dute istorioaren parte. Antzezlan honen gidoia oso landuta dago, elkarrizketarik ez badu ere. Esaterako, familia baten istorioa kontatzen dute eta, semea jaio berri denean, desgaitasuna duela kontatzeko gurpildun aulki bat besterik ez dute erakusten. Denok ulertu dugu. Nola kontatzeaz gain, esanguratsua da eszenografiak berak sortzen duen irudia. Eszenatokia mugitu egiten baita, birakaria da eta hiru espazio bereizten ditu. Trantsizioak mundialak dira, ia zinematografikoak, pertsonaia bera ikusten baitugu aldi berean desagertzen eta beste aldean agertzen.
Kulunkak dakarren drama honek asko dauka penatik, baina baita umoretik eta samurtasunetik ere. Eta batez ere maitasunetik. Maiteminduta dagoen bikote baten ilusioa eta zirrara dakarte eszenara, elkarrenganako desira amaigabea. Semea jaiotzean, maitasuna harenganakoa bihurtuko da batik bat, baldintzarik gabekoa baina baldintzaz betea. Sentimendu horri, nekea, errua, erantzukizuna, kezka, eta beste hainbat emozio batuko zaizkio, obra interesgarriagoa bilakatuko dutenak eta in crescendo batean kokatuko. Pertsonaien garapena mundiala da eta baita dramaturgiarena ere.
Hernanin sortu den konpainia hau nazioartean dabil, eta dagoeneko 30 herrialdeetara eraman dituzte haien obrak. Hainbat sari jaso dituzte antzezlan honekin, esaterako, Max Sariak. Kolaboratzaile ugariko taldea da eta detaileetan nabari da. Antzerki honetan, istorioek ez dute hitzik eta publikoa ere hitzik gabe uzten dute.
Iruñea ez da oso handia, baina Beñat Iturbek elkarrizketarako lekua hautatu duen arte ez dut jakin institutu berean ikasi genuela. Madril eta Iruñea artean bizi da, han hemen baino gehiago, oraingoz. Etxera egin duen bisita bat probestu dut harekin... [+]
Interview. Urez eta hondarrez
Egileak: Telmo Irureta eta Mireia Gabilondo.
Aktoreak: Telmo Irureta eta Dorleta Urretabizkaia.
Zuzendaria: Mireia Gabilondo.
Konpainia: Tentazioa.
Noiz: apirilaren 2an.
Non: Victoria Eugenia Klub Aretoan,... [+]
ERREALITATEAREN HARRIBITXIAK
Nork: Josu Iriarte, Nerea Lizarralde, Jare Torralba eta Amets Larralde. Mikel Martinezek zuzenduta eta Jokin Oregiren testuetatik abiatuta.
Noiz: otsailaren 21ean.
Non: Bilboko 7katu... [+]