“Estutasun larrian” aurkitzen direnez, liburugintzari garrantzia ematea eta “liburuaren kate osora” helduko diren neurriak hartzea eskatu dute Euskal Idazleen Elkarteak, EIZIEk, Euskal Editoreen Elkarteak, Editargik eta Galtzagorrik.
Karlos Del Olmo EIZIEko lehendakariaren arabera, “kultura galtzen badugu, galtzen duguna ez dugu berreskuratzen. Euskararen normalizaziorako tresna bat izan dena heriotzatik hurbil geratzeko arriskuan dago, eta ez da esajeratzea”. Antzeko terminoetan mintzatu ziren euskal liburugintzaren sektoreko ordezkariak ostegunean egindako agerraldian.
Hasieran azaldu zutenez, COVID-19aren ondoriozko salbuespen egoerak “areagotu” egin ditu liburugintza industriako zailtasunak. Horrenbestez, Euskal Idazleen Elkarteak, EIZIEk, Euskal Editoreen Elkarteak, Editargik eta Galtzagorrik eskakizun zehatzak luzatu dituzte aho batez: diru-laguntzak, baliabideak eta inbertsio-bideak adosteko eskatu diete instituzioei. Del Olmo ez ezik, Garbiñe Ubeda Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria, Pello Eltzaburu Editargiko kidea, Larraitz Orkolaga Galtzagorri Elkarteko idazkaria eta Joxemari Sors Euskal Editoreen Elkarteko presidentea izan ziren hitzartzean, bost elkarte sinatzaileetako ordezkariak. Sorsen arabera, “instituzioena izango da erabakia, baina eskatzen dugu entzunak izatea, eta guk ere parte hartzea”.
Sektorea aspalditik dabil kezkati ordea. Koronabirusaren krisialdiak aurretik zegoen egoera larria “leherrarazi” egin duela dio Ubedak, eta euren jarduerari garrantzia ematearen beharra azpimarratu dute: “Industria laguntzen da, toki berera eramanez denon baliabideak. Eta esaten zaigu kultura lagundu egin behar dela. Baina niri hitz paternalistak iruditzen zaizkit: kultura ez da lagundu behar industriaren soberakinak emanez. Ez da lana definitzen gaituena, kultura da; eta hura erdian jarriz egin behar da beste guztia”. Sorsek gehitu du “diru laguntzen bidez” iritsi dela euskal kultura egun dagoen lekura, eta eskertuta azaldu bada ere, “nahikoa ez dela” adierazi du: “Laguntzak ongi etorriak izan dira, baina argi geratu da ez direla aski. Behar da beste pauso bat eman, eta ez utzi alderdi politiko edo norbanakoen ikuspegiaren arabera erabakitzen, herri beharren arabera baizik”.
Horregatik, elkarteetako ordezkariek Euskal Herriak bizi duen zatiketa administratiboaren gainetik jarduteko asmoa azaldu dute, eta eskakizunak “tokian tokiko errealitatera egokitzeko asmoa” dutela. Eltzaburuk gogorarazi zuen, esate baterako, Nafarroan ez dagoela euskarazko liburuari zuzendutako inolako politikarik.
Atzo plazaratutako idazkia “lehen pausoa” dela aitortu du sektoreak, baina gehiago ere izango direla diote, “euskal gizartearen kudeaketa administratiboan erantzukizuna duten alderdi, politikari, hautetsi eta erakundeekin” bildu nahi baitute. Gaurtik aurrera “batera jardutearen garrantzia” seinalatu zuen Ubedak: “Elkarteen arteko elkartasun hau ere sendotu nahi dugu, elkarrekin indar handiagoa egiten ahalegindu”. Bi multzotan zehaztu dituzte sektorea eraberritzeko neurriak. Lehenego multzoan “sortzaileei zuzendutakoak” leudeke; horien artean, idazleak, itzultzaileak, ilustratzaileak, kontalariak eta bestelakoak. Baina “liburuaren kate osoarengan” pentsatu dute eskakizunok egiterakoan, eta kate hori osatzen duten “enpresa eta autonomoak bultzatzeko neurriak” zerrandatu dituzte dituzte bigarren multzoan.
Euskal liburugintzaren sektorea “kultura hegemonikoen aldamenean” aurkitzen dela diote, eta zera ondorioztatu dute: beste kultura horiekin bizitzekotan, euskararenak “baliabide eta inbertsio gehiago” beharko dituela. Euren ustetan, “ez da nahikoa nola hala eustearekin. Asimilazio prozesu batean ez erortzeko modu bakarra gurea balioestea, sustatzea eta funtzional bihurtzea da”.
Ultra
La Furia
Baga Biga, 2024
---------------------------------------------------------
Cascanteko La Furia-k bosgarren diskoa plazara atera du. Mimoz eta erraietatik, berarentzat funtsezkoak diren osagai horiekin, prestatu du honako pozima, pozoitsua eta aldi berean... [+]
Dragoiak eguzkia IRENTSI zuenekoa
Aksinja Kermauner
Alberdania, 2024
-------------------------------------------------------
Hamarnaka liburu idatzi ditu Aksinja Kermauner idazle esloveniarrak. Euskaraz plazaratutako lehenengoa dugu hau, Patxi Zubizarretak itzulia eta... [+]
EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.
----------------------------------------------------
Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]
Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]
Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]
Asteazkenean izan behar zuen epaiketa dataz aldatu dute Lizarrako alkateak azken momentuan jarritako helegite baten ondorioz. Orain taldeari "gorrotoa sustatzea" ere egozten zaio eta lau urterainoko kartzela-zigor arriskua dute kideek.
Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]
Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]
AEBetako auzi judizialen batengatik jakin denez, Metak (Facebook-eko jabeak) Libgen sareko liburutegia masiboki pirateatu du BitTorrent protokoloak erabiliz. 81.7 terabyte gutxienez lortu zituzten horrela, beren adimen artifizialeko sistemak elikatzeko. Saiakera eta zientzia... [+]
6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]
Euskal herritar ugari saritu ditu Espainiako zine akademiak pasa den asteburuan banatu diren Goya sarietan. Artikuluaren bigarren partean, zeresana eman duten hainbat kontu aletuko ditugu.
Batzuetan ez dakit gehiegi ez ote den. Pipa janean gaudela, beste edozer gauzaz hitz egiten gaudela, gaia ateratzea. Ozen hitz egitea gustatzen zaigu guri, ia isilunerik ez uztea, ahotsak teilakatzea, zeinek handiagoa botatzea. Hitz egitea bakoitzak bereaz, bakoitzak... [+]