“Hitzarmen duin bat lortzeko” mobilizazioak iragarri dituzte ‘Diario de Noticias de Álava’ko langileek

  • Lan baldintzen "prekarietatea" salatzeko kontzentrazioa egin zuten asteartean egunkariaren egoitzaren aurrean. Abenduaren 2tik sindaura greban daude langileak eta mobizlizazioak "areagotzea" erabaki dute orain.
     

     

DNAko enpresa batzordea

2025eko martxoaren 06an - 07:00
Azken eguneraketa: 09:56
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Mobilizazioei ekitera eraman dituzten arrazoiak hainbat direla adierazi du langile batzordeak prentsa ohar bidez: "2012tik izoztuak dauden eta 1.300 euroak ozta-ozta gainditzen dituzten soldatak, ordaindu gabeko aparteko orduak, ordaindu gabeko plusak, Lan Ikuskaritzako eta Epaitegiko salaketak, bekadunek ordezten dituzten langileak, lan sindikalerako oztopoak", edota "20 urteko antzinatasuna kobratu gabe". 2012tik erosahalmenaren %30 galdu dutela salatu du enpresa batzordeak.

Gerentziaren jarrera ere salatu dute langileek, bai hitzarmen propioaren negoziazioan, bai prentsaren estatu mailako lan-hitzarmena behin eta berriz ez betetzeagatik. Langileek hainbat salaketa aurkeztu dituzte zuzendaritzaren aurka. “Tristea da salaketaz salaketa ibili behar izatea, baina ez digute beste biderik uzten", adierazi zion enpresa batzordeko kide Borja Lazkanok ARGIAri.

Langileek DNAren kazetaritza ereduarekiko kezka agertu zuten otsailaren erdialdean, salatu zutenean egunkariak adimen artfizialarekin egindako albisteak argitaratzen zituela irakurleak horretaz ohartarazi gabe.

Abenduaren 2tik sinadura greban daude langileak eta ez dituzte beren artikuluak sinatzen. Aste honetan jakinarazi dute aurrerantzean mobilizazioak "areagotzea" erabaki dutela, eta iragan asteartean egunkariaren egoitzaren aurrean kontzentrazioa egin zuten Prekarietaterik ez! lelopean

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Feminista sindikalista ala sindikalista feminista

Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.


2025-03-05 | ARGIA
Gaztea Sariak bertan behera geratu dira, langileen eta zuzendaritzaren arteko gatazkagatik

Langileek salatu dute zuzendaritzak ez diela lan baldintzen gaiari heldu nahi izan eta enpresak nahiago izan duela Gaztea Sariak ekitaldia bertan behera utzi, “horrek sortutako albo-kalte ekonomiko eta sozial guztiekin”, arazoari irtenbidea eman baino.


Larhunen dabilen otsoaren presentziaren “ondorio larriak” salatu ditu ELB sindikatuak

Mendizale batek asteburuan ikusi du animalia Lapurdiko Azkaine herrian, eta otsoa dela baieztatu du Pirinio Atlantikoetako Prefeturak. ELB lurraldean "harraparien presentziaren kontra" agertu da.


2025-02-27 | Hala Bedi
Inko (LAB):
“Gaixotasun profesionalek, errekonozimendu gutxien daukatenek, emakume aurpegia dute”

2024ko laneko ezbeharren txostena aurkeztu dute LAB • ESK • STEILAS • EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuek aurtengo otsailean. Emaitza larriak bildu dituzte: geroz eta behargin gehiago hiltzen dira haien lanpostuetan.


Analisia
HELarekin, akaso

Jakina da lan ikuskariak falta ditugula geurean. Hala ere, azken egunotan datu argigarriak ematea lortu dute: lan ikuskaritzaren arabera, EAEko enpresen %64ak ez du ordutegien kontrolean legedia betetzen. Era berean, lehendakariordeak gaitzetsi du, absentismoaren eta oinarrizko... [+]


Irakasleen mezua familiei: “Grebaren arrazoiak ez dira ekonomikoak bakarrik”

Aiaraldeko hainbat irakaslek mezua igorri diete ikasleen guraso eta familiei, dagoen informazio zurrunbiloan, grebarako arrazoiak modu pertsonalean azaltzeak euren borroka eta lanuztea hobeto ulertzeko balioko dielakoan.


2025-02-26 | Elixabet Etchandy
Martxoaren 8ko, emazte langileak lehen lerrora!

Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]


Jaurlaritzarekin izandako ika-mikaren biharamunean, hezkuntza publikoko irakasleak greban dira berriz

Grebaren bezperan Hezkuntza Sailak “edukirik gabeko” mahaia deitu zuela eta sindikatu deitzaileak “errespetatu gabe” akordioa “antzezteko” gutxiengoa duten sindikatuak “erabili” nahi izan zituela salatu ostean, beste bi greba... [+]


2025-02-26 | Leire Artola Arin
Irene Ruiz, Itaiako kidea
“Instituzioak beraiek ere badira oldarraldi matxistaren erantzule”

Martxoak 8aren izaera iraultzailea berreskuratzeko deia egin du Itaia emakumeen antolakunde sozialistak. Irene Ruiz Itaiako kideak azaldu digunez, “oldarraldi erreakzionarioaren eta matxismoaren aurrean proposamen iraultzailea hauspotu eta kontzientzia sozialista... [+]


“Euskarazko murgiltzea erasotzen ari dira PAI ereduaren zabalkundearekin”

Ingelera orduak handitu eta euskarazkoak murrizteko foru aginduaren kontrako helegitea aurkeztu du STEILAS sindikatuak. “Murgiltzea ataka larrian jartzen ari dira” salatu dute.


Industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioak milaka lagun batu ditu Iruñean

Arriskuan dauden BSH, Sunsundegui, Nano Automotive, Siemens Gamesa, Tenerias Omega, Tasubinsa eta Volkswagen enpresetako langile batzordeek haien egonezina azaldu dute eta Nafarroako Gobernuari "benetan bermatzailea den legeria bat artikulatzea" eskatu diote.


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Ipar Euskal Herriko lehen indarra izaten segitzen duela ohartarazi du ELBk, botoen %48 jasorik

Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.


Maddi Isasi, LABeko idazkari feminista
“LAB Euskal Herri feminista baten eraikuntzan ekarpen sindikala eginen duen subjektua izatea nahi dugu”

Izena duen oro bere izanaren jabe liburua plazaratu du LAB sindikatuko idazkaritza feministak, hainbat kide feministaren lekukotasunak oinarritzat harturik. "Genealogia edo glosario bat gauzatu dugu edo, agian, gauza biak batera dira edo baliteke ez izatea ez bata ez... [+]


Eguneraketa berriak daude