Greba, planto, amantalak zintzilik, bakoitzak bere modura eta bakoitzak beretik emanda. Horiek izan dira mugimendu feministaren aukerak aurtengo M8rako. Zabalak eta denon ahal-gusturako. Herriak, baina, bestela erantzun du: saltokiak itxi dira, bazterrak pankartaz bete dituzte eta kaleak lehertzear egon dira. 2018ko emakumeen nazioarteko eguna ez da beste egun more bat izango; idatzita dago jada.
Goizean goizetik girotu da Donostia. Bizikleta martxak emakume ugari bildu ditu eta motorrak berotzeko balio izan du. Eztanda, ordea, ondoren iritsi da: Bulebar etorbidea txiki geratu da eguerdi aldean. Ordurako gainditu dira mugimendu feministak egindako aurreikuspen guztiak. Jarrera baikorrenak ere ez luke horrelakorik imajinatuko. Belaunaldi ezberdinetako emakumeak bildu dira, herrialde ezberdinetakoak, klase ezberdinetakoak. Funtsean, emakume borrokalari eta anitzak.
Goizak eman duena ikusita, eguerdia indarrak hartzeko unea izan da. Baina gutxik esperotako ezusteko bat iritsi da: Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak iradoki bezala, deabruak azaldu dira hirian eta aurpegia eman dute Artzain Onaren aurrean. Dudarik gabe, eguneko argazkietako bat izan da.
Greba klasikoaren estandarra albo batera utzi gabe, eredu berriak ere sortu daitezkeela erakutsi dute milaka emakumek. Hainbat etxetan nahiz hezkuntza zentroetan gertatu diren kaos “txiki-handiak” emakumeek daukaten lan karga azaleratu dute. Gizonek kargu hartu behar izan dute, zenbat izan diren oraingoz ezin zehaztu bada ere, hausnarketa prozesu bat abiatzeko balio izango du. Emakumeek erakutsi dutena da nazkatuta daudela, gainkarga handia bizkarrean daramatelako eta egunak joan ahala ezer gutxi aldatzen delako.
Martxoaren 8ko ohiturari jarraituz, Bulebarrean biltzekoak ziren donostiarrak. Tradizioa izanik ere, historia egin zen atzo: manifestazioren buruak buztana harrapatu du. Aldarrikapen oihuak ozen entzun dira. Zarata nonahi izan da. Irrintziak bazter guztietan entzun dira. Historikoa izanda ere, ez dezala erlaxatzeko balio eta hurrengo urtean beste hainbeste elkartzeko balio dezala.
Bulebarrak ezohiko irudia eman du 22:00ak iristear zirela: kalea moztuta, autobusak geldirik eta emakumeen joan etorria errepidean. Esperientzia gehien dutenak Donostian halakorik inoiz ez dela izan nabarmendu dute hedabideen aurrean. Gazteenek ilusioz ospatu eta borrokatu dute eguna. Erabat konforme geratu ez denik ere egongo da, baina biharamuneko egunkariek nekez azpimarratuko dute balorazio ahulik. Greban parte hartu dutenen tripetan beste zerbait mugitu da: Eta mugimendu handiago baten hasiera baino ez dela dirudi.
Hausnarketarako balio izan du, barrenak mugitzeko, kaleak betetzeko, eskolak husteko, saltokiak ixteko, zaintza lanak baloratzeko, alboko emakumea gehiago miresteko, elkarrengandik gertuago sentitzeko, indarrak batzeko. Inork gutxi espero zuena gertatu da eta testigu izateko parada izan dugu. Hemendik urte batzuetara emakume askok akorduan gordeko duten eguna izan da. Bilobei kontatzen zaizkien horietakoa.
Frantziako Estatu mailan bideraturiko greba feministari lotu dira Ipar Euskal Herriko sindikatuak eta talde feministak ere. Soldatapeko lanean, zaintzan eta kontsumoan bideratu dute greba.
Hilabeteren buruan feministok emakume* langileon egunean kaleak hartzera aterako gara. Urteroko zita dugu, urtez urte gogoz antolatu eta prestatu duguna. Pasa den astean atzera begirada arin bat egin genuen Portugaleteko asanbladan, 2018ko eta 2019ko greba feministak... [+]
Guardia Zibilak informazio faltsuak eta adierazpen manipulatuak sartu zituen M8ko manifestazioari buruzko txostenean, Espainiako Gobernuari pandemiaren hedapenaren errua leporatzeko, manifestazioa baimendu izanagatik. Txosten horrek ekarri du Moncloak Madrilgo erkidegoan duen... [+]
"Oso azkar goaz", "baina helduta goaz" esan zion emakume batek beste bati Gasteizko Olagibel kalean, justuki Ertzaintzaren komisaldegiaren parean. Eguerdiko 12:30ak ziren gutxi gorabehera. Aldi berean, toki berean, "Gora borroka feminista!" oihuak... [+]
Dani Blanco ARGIAko argazkilariak igandez Donostian ateratako argazki sorta duzue ondoren.
Azken urteetan mobilizaziorako gaitasunari dagokionez nabarmendu den mugimendurik bada, feminista da horietako bat. Bi urtez segidan, greba tresnatzat, martxoaren 8 arrakastatsuak burutu ditu; kapitalaren logikari bizitzarena gainjartzea exijitzeko, milaka emakumek lan orori... [+]
Martxoaren 8an Leitzaldean egin zen greba feministan parte hartu zuten bi lagunek 600na euroko isuna jaso dute. «Mobilizazio egunari hasiera emateko gauerdian egin zen kazeroladan herria aztoratu, errepideko ibilgailuak oztopatu eta ondorioz bai gidarien baita beraien... [+]
2018ko otsailaren 2an kazkabarra gogor jotzen ari zen Donostiako kaleetan. Euskal Herriko Mugimendu Feministak martxoaren 8ko greba feministaren deialdia egiteko agerraldi publikoa abian. Garai bateko Tabakalerako zigarrogileen borrokari aitortza zen hura: dozenaka emakumek*,... [+]
Ekonomia ikastean ez dut inoiz greba kontzeptua ikusi, nahiz eta hauen arteko lotura erabat zuzena izan. Arrazoia agerikoa da: botere ekonomikoak definitzen du zer den ekonomia. Emakumeek egindako grebatan ikusezintasuna bikoitza da, analisia gizonen eta kapitalaren... [+]
Ikusi dugu lehenago. Ekologismoa da adibide paradigmatikoa. Halaber, pink washing-a edo gaypitalismoa. Merkatuak gure borrokak irentsi, digeritu eta gorotz moduan produktu kapitalista bat iraizten digu, salmentarako prest, sistemari funtzionala egiten zaiona.
Hedabideek... [+]
2018ko Martxoak 8ak aurreikuspenak hautsi zituen. Aurtengo greba feministan ere, txiki geratu dira egindako kalkuluak. Begi-bistakoa izan da. Hiriburuetan zer gertatuko geunden, eta horietako indar erakustaldiek iazkoa gainditu badute, aurtengo sorpresa auzoetakoa eta... [+]
Bi greba feminista bizi izan ditut. Bi baino ez dira izan, baina dagoeneko urrun geratzen zaizkit bestelako martxoaren 8ak, “zorionak” ematen zizkigutenak, lore edo bonboi forma zutenak, etxeko zaintzailerik onena izaten jarraitzera gonbidatzen zintuztenak. Ez dago... [+]