Amaia Herrero Oiarzabalek (Vigo, 1973) Gorlizko hamasei emakumeren adierazpenez osaturiko liburua argitaratu berri du. Euren bizitzan igarotako hainbat oroitzapen biltzen ditu liburuak; haurtzaroa, jaunartzea, familia, eskola, nerabezaroa eta ezkontza, besteak beste. Ingeles Filologia ikasi du Herrerok, eta emakume eta gizonen berdintasunaren gaineko masterra egin du EHUn. Liburuaz ez ezik, bertan ageri diren zenbait gai interesgarriz egin dugu berba beragaz.
Nolakoa izan da idazteko prozesua?
Gorlizko Udalak proiektua eskatu zidan, emakumeek herriko historian izan duten ekarpena biltzeko. 2018ko azken hiruhilekoan elkartu nintzen haiekin; bilerak egiten genituen, eta haiek kontatzen zidaten nolakoa zen Gorliz orain dela 60 urte. “Baina zer esango dizut nik, ez dut ezer berezirik bizi”, esaten zidaten batzuek hasieran. Gerraostea eta diktadura bizi izan dute emakume hauek, eta hainbat momentutan bizirauteko erabili zituzten estrategiak bildu ditut liburuan, besteak beste. Ahaldunak sentitu dira, haien bizitzari balioa eman diotelako.
Zein izan da gehien hunkitu zaituen gaia?
Erlijioak txiki-txikitatik euren bizitzan izan duen garrantzia, agian. Doktrinatu egiten zituzten, eta oso rol zurrunak inposatzen zizkieten. Etxeaz eta umeez arduratu eta otoitz egin behar zuten kalera irten baino lehen, adibidez.
Etxekoandreak ziren emakume gehienak garai horretan...
Hala da. Gorlizen gizonezko asko marinelak ziren eta denbora luzez egon behar zuten etxetik kanpo, horrenbestez, emakumeek bakarrik atera behar izaten zuten familia aurrera. Guztiaz arduratzen ziren, seme-alabak hezteaz, etxea mantentzeaz...
Gaur egun pentsaezina den bizimodua...
Askotan galdetzen diot nire buruari ze punturaino ziren gai emakume hauek presio horrekin bizitzeko. Niri asko piztu dit arreta erlijioaren kontu honek, baina eurek normaltzat hartzen dute. Euren bizipenak kontatu dizkidaten neurrian, konparaketak egin ditut nik ere gaur egungo gizartearekin.
Pertsonen arteko harremanak asko aldatu dira?
Ezkongai-aldian, batez ere. Garai horretako harremanek ez zuten zerikusirik gaurkoekin. Oso formala zen erlazioa eta erabat kontrolatua, eskua besterik ez zioten ematen elkarri neska eta mutilek. Emakume askok ez zuten erlazio esturik euren mutil-lagunarekin elkarrekin bizitzera joaten ziren momentura arte. Ezin ziren kalera irten dantzatzera, eta birjintasuna atzeratu behar izaten zuten.
Uste duzu belaunaldi berriak kontu hauetaz jakitun izan behar direla?
Dudarik gabe. Uste dut gazteek kontziente izan behar dutela, haien amonak nola bizi ziren orain dela 60 bat urte jakin behar dute. Askok pentsatzen dute ez dutela borrokatu, bizitzea egokitu zitzaien egoerari erraz moldatu zirela. Eta hori ez da egia. Gaur egun daukagun kontzientzia feminista ere bazuten, eta haien eskubideengatik borrokatu eta aurrera egin zuten egoera zailetan. Historian badirudi gizonezkoek dutela garrantzia soilik, emakumeen bizitzari ez baitzaio baliorik ematen.
Sistemaren erruagatik ziren zapalduak, orduan?
Bai. Gizarteak aurrera egin du berdintasuna lortze aldera, hala ere, matxismoarekin emakumeek zituzten arazoek gaur egungo egunerokotasunean jarraitzen dute. Mugak ditugu oraindik, ezin dugu gauean edozein ordutan kalean egon lasaitasun osoz.
Albiste hau Hirukak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.
Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]
Gure amak beti esaten du: “Ez dut sekula ulertu zergatik gertatu zen Lehen Mundu Gerra”. Ez dio batere zentzurik harrapatzen. Ez du ulertzen zergatik inplikatu ziren Europako potentzia zaharrak halako basakeria batean eta ez zaio buruan sartzen nola konbentzitu... [+]
Maki gerrillari antifrankistek Euskal Herrian ez zuten presentzia bereziki nabarmena izan, baina batzuk pasatu ziren, baita erregimenaren errepresio bortitza pairatu ere. Guardia Zibilak hiru hil zituen Ibaetan 1947an eta bat Zubietan 1948an, ahaztuta badaude ere.
Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak.
Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]
Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]
Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]
Ereserkiek, kanta-modalitate zehatz, eder eta arriskutsu horiek, komunitate bati zuzentzea izan ohi dute helburu. “Ene aberri eta sasoiko lagunok”, hasten da Sarrionandiaren poema ezaguna. Ereserki bat da, jakina: horra nori zuzentzen zaion tonu solemnean, handitxo... [+]
Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]
Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]
Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]
Iruña-Veleia auzia “behin betiko” argitzea eskatu dute martxoaren 30ean, Gasteizen egindako manifestazioan. Iruña-Veleia argitu, ez suntsitu plataformak aztarnategian egindako “txikizioak” salatu ditu eta Arabako Foru Aldundiaren ardura... [+]
Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.