Duela ez asko, unibertsitateko irakasleen bilera bat izan genuen eta bertan kezka giroa nagusi zen Adimen Artifizialak (AA) historiaren irakaskuntzan eragin dituen aldaketengatik. Izan ere, lankideek ez zekiten garapen horren aurrean zer erantzun eman. Bekozko ilun haietan lana galtzearen beldurra nabari zen.
Gizarte zientziak, orain artean behinik behin, zientzia erreflexiboak izan dira. Hau da, batik bat hausnarketan oinarritutako jakintza alorra izan dira. Horrexegatik, Historiako lehen urteko ikasleei esaten ohi diegu titulua erdiesteko honako urratsak jarraitu behar dituztela: irakurri, hausnartu, eztabaidatu eta irakurtzen segi. Irakasleok, aldiz, edukiak barneratu dituztela frogatzeko, Bolonia plana aplikatu zenetik, ia beti ahozko aurkezpenak edota testu idatziak eginarazten dizkiegu. Baina gauzak oso azkar aldatzen ari dira. 280 karaktere baino luzeagoak diren edukiak aspergarritzat hartzen diren garaiotan, gero eta denbora gutxiago eskaintzen diogu hausnarketa patxadatsuari; eta gainera, AArekin informazioaren bilaketa eta idazketa prozesua automatikoki egin dezakete. Gure lanarenak egin du!
Bilera hartan giro etsitua sumatzen zen. Bururatu zitzaidan, industria iraultzaren garaikoek halako sentsazioa izanen zutela agian. Industriaren garapen teknikoak aurreko gizartearen alor guztiak irauli zituen eta mundu zaharra lurperatu zuen. Ekoizpen harreman feudalak nola, iruditu zitzaidan orain arteko irakaskuntza era geldiezinean desegiten ari zela.
Horren aurrean, lankideetako batzuek irakaskuntza molde zaharra berreskuratu beharra zegoela proposatu zuten: alde batera utzi irakaskuntza jarraitua zein idatzizko lanak, itzul zitezela klase magistralak eta pisu gehiago eman azken etsaminari. Antzinako Erregimenari eutsi nahi zioten karlisten antza hartu nien. Bakanen batek, aldiz, aitortu zuten AA oso erabilgarria iruditzen zitzaiola eta klaseak prestatzeko erabiltzen zuela.
Badago uste duenik, hor nonbait, AAk balioko duela gizateria askatzeko. Esaten dute esplotazioaren uztarpetik askatuko gaituela, lan fisiko eta nekagarrietan ordezkatuko gaituelako. Diskurtso teknofilo baikorrak zabaltzen diren lehendabiziko aldia ez den arren, iraganean argi geratu da teknologiak bere garapen hutsagatik ez duela ongizatea eta zoriona ekarriko, kapitalismoaren beharren mende egiten bada. Garapen teknologikoa gaizkia egiteko, neurrigabe eta bidegabe aberasteko eta desjabetuak miseriara lotzeko erabil liteke. Industria iraultzaren garapen zientifikoei esker elikagaien ekoizpena handitu zen eta medikuntzan egundoko aurrerapenak egin ziren; baina hari zor dizkiogu baita ere arma kimikoak eta bi mundu gerra. Historiako etxeko lanak egiteko ez ezik, egun badakigu AA erabiltzen ari direla gerrako sarraskietarako. Kontua ez da garapen teknologikoa, baizik eta haren atzean dauden interesak. Hori da gure gaurko lezioa.
Sendagaien garapena "bizkortzeko, tratamenduak pertsonalizatzeko eta barne-prozesuak optimizatzeko" erabiltzen ari dira adimen artifiziala. Enpresen % 33k erabiltzen du gaixotasunen analisian, eta % 29k sendagaien garapenean eta fabrikazioan.
Orain dela urte asko Dr. Abuse chatbota ezagutu nuen, aplikazio horrekin ohartu nintzen ere pertsonok zeinen azkar kateatu gaitezkeen holako makinetara. Animalia sozialak izanda, harremana berezkoa eta beharrezkoa dugu, eta 'harremana' izenak dioen bezala,... [+]
WikiProject AI Cleanup proiektuari ekin diote Wikipedian: "Adimen Artifizialaren garbiketa", nolabait esatearren. Wikilari boluntarioak momentuz ingelesez, frantsesez eta alemanez hasi dira adimen artifizialaren bidez sortutako materialak detektatu eta (okerrak... [+]
Eremu ez profesionalari loturiko pertsona talde digitaletan, besteoi argudioak emateko adimen artifiziala baliatu duenik ikustea gertatu zait azken urte honetan. Partekaturikoa propioa bailitzan. Norberarena, baina ez jabetzaren zentzuari loturikoa, baizik eta norbere... [+]
Adimen artifizialak bost milioi tona hondakin elektroniko sortu ditzake 2030a baino lehen, Nature Computational Science aldizkariak argitaratu duen txosten baten arabera. Ikertzaileek ekonomia zirkularreko estrategia bat ezartzearen beharra nabarmendu dute.
Nafarroako Foruzaingoak Bigarren Hezkuntzako irakasle baten inguruko ikerketa abiatu du. Institutuko komunetan eta hainbat dendatako aldageletan emakumeak ezkutuan grabatzea leporatu diote auzipetuari.
Artifiziala ez den teknologia izango du goiburutzat Iametza komunikazio enpresak, ARGIA eta Ametzagainarekin elkarlanean, antolatu duen Euskarabildua jardunaldiaren 13. edizioa. Teknologiaren erabilera "etikoagoa, iraunkorragoa eta bideragarriagoa" aldarrikatuko dute,... [+]
1979an istripu nuklear larria gertatu zen Pennsylvaniako (AEB) Three Mile Island zentral nuklearreko unitateetako batean. Bestea, 2019an itxi zutena, berriz jarriko dute martxan, Microsoften adimen artifizialaren energia behar handiak asetzeko.
Gizakiontzat ez da inoiz erraza izan lasai pentsatzeko denbora tarte luzeak hartzea, bizimodua aurrera ateratzearen ardurarekin bizi gara, bai geurea zein geure ondorengoena. Bizitzeko izan dugun aukera honetan, ahalik eta ongien nahi ditugu gauzak egin. Ardura horiengatik,... [+]
Eskolan adimen artifiziala erabiltzera animatu ditu irakasleak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, eraldaketa digitalaren beldur ez izateko esan die. Ikasgelan mugikorra erabiltzeari buruzko gogoeta prozesu bat ere iragarri du: “Ez dago erabilera horrek duen... [+]
Elon Musken proiektuen artean bada adimen artifizialeko bat ere, Grok, eta horretarako Musken jabetzako X edo Twittereeko erabiltzaileen jarduna ari dira baliatzen, LLM edo hizkuntza eredua handitzeko eta entrenatzeko. Izatez, Twitterreko zure ezarpenetan sistema hori... [+]
Ekainean kaleratu zuen Anthropic enpresak Claude adimen artifizialaren (AA) Claude 3.5 Sonnet izeneko bertsioa. Eta joan den asteko nobedadea, Android aplikazioa. AA inbento hauek jada ohituta gauzkaten bezala, euskaraz oso txukun aritzen da. Beñat... [+]
Euskara, eremu digitala den itsasoan ezagutzara eta harremanetara abiatzeko portua da. Adimen artifizialarekin, portu horretatik mundu osoarekin euskaraz harremanetan jartzeko aukera ematen dela dirudi. Euskararen automatizazioa laguntza ederra da belaunaldi berriekin euskal... [+]
Asko dira teknologia euskaratik lantzen ari diren ikerlariak; horien artean, Naiara Perez EHUko HiTZ Hizkuntza Teknologiako Zentroko ikerlaria, Itziar Cortes Elhuyarreko ikerlaria eta Eli Pombo Iametzako kudeatzailea. Euskarak adimen artifizialean daukan lekuaz, aukerez,... [+]