Derrigortutako konfinamenduaren hasieraren aurreko asteburuan izan zen Sexty Sexersen lehen eta azken kontzertua, etxean, Beran, Katakun, argi ez balego. Itzulera iragarri eta iragarri gabeko kontzertu bakarra izan da. Eta azkenean gainera, tamalez, egin ahal izan duten bakarra. Pandemia 1, eszena 0.
Aretoa beteta, ahoz aho iragarri arren ez zen sekretua. Beste hiru data zituzten beratarrek, eta guztietan zegoen Sarrerak Agortuta afixa paratuta. Psylocibekoa 10 minutu eskasetan. Online-aren desabantailak kanpoan geratu direnentzat.
Eta zer urrun dirudien, jendez eta zigarroz beteta, eta bolumen gehiegi eta izerdi sobera dagoen tabernan jotako kontzertua gogoratzeak. Luzaroan ez da errepikatuko, denontzat tamalez. Iluntze berri baten bila diskoko kantekin astindu zen gehien aretoa kontzertuko lehen hiru kantetan. Emozio asko ateratzeko zain.
2000. hamarkadan historia egin zuen Sexty Sexers taldeak. Nerabe, orduan tximaluzeak –orain ba tira, pixka bat soilduagoak, zer egingo diogu–, rock and roll amerikar eder eta bortitza egiten zuten. Handik atera da orain euskal eszenako pieza garrantzitsuenetakoa den Joseba B. Lenoir kosmikoa. Baina ez zen izar bakarreko taldea, eta horren lekuko Baleztenarik gabe egin zuten Zakillers spin off zoragarria, adibidez.
Baina zergatik diot historia egin zuela? Ez zen izan rock and rolla euskaraz egiten zuen lehen taldea –Koskakoek progresiboa egiten zuten frankismoan!–. Ez zen izan nik zer dakit zer disko zerrendatan gehien saldutakoen artean. Ezta kontzertu gehien emandakoak, edo anekdota gehien bildutakoak. Ez ziren ziurrenik ezertan izan lehenak.
Lerro hauetan askotan ekarri dugun Pelax taldea aritu zen euren aurretik. Eta esperotako mailarekin egin zuten astindua, Sextykoek baino errodaje handiagoarekin. Baina Pelaxekoak hor bazeuden, besteak beste, Sextykoak lehenago hor egon zirelako da. Nerabe zirenean miretsi zituztelako euskal rockero gazte hauek dira eurek orain rockero gazteak –Pelaxeko Ozaetaren lehen baxua Sextyko Xikerrek erabiltzen zuen bera izateraino, adibidez–.
Esan nahi dut, historia egiteak ez du zertan izan munduan lehenengo aldiz zerbait egitea. Historia egiteko gure manera ere egon daiteke. Eta historia egitea izan daiteke lerro batean puntu bat egitea.
Eta izan gabe futbol zelai bat bete duen lehen taldea, izan zaitezke musika maite duen gazte bat egotearen arrazoia. Inspirazio gisa aritzea. Ale bat gehiago izatea, ez besterik.
Urte askoan beraz Sextyz gozatu genuen guztiak! “Berriz galdetuko diat: Are you ready?!”
UGER
Noiz: abuztuaren 11n
Non: Santa Klara ermitan (Ondarroa)
--------------------------------------------------------
Sargoriari bizirauten saiatzera egin dugu kostalderantz, husten zihoan hondartzan bainua hartu, afaldu eta Santa Klara eguneko kontzertuak... [+]
OCU kontsumitzaileen Elkarteak hiru arrazoi zehaztu ditu, horien artean kanpoko janaria eta edaria Kobetamendiko esparruan sartzeko debekua, eta eskudirutan edo banku-txartelaren bitartez ordaintzeko ezintasuna. Facuak aurreko urtean egindako salaketan zehazturiko arazoak... [+]
Badator uda, eta horrekin batera, herri, auzo eta hirietako jai herrikoiak. Jaiak beti izan dira aldarrikapen sozial eta politikoen, auzokideen arteko harremanen eta euforia herrikoiaren aterpe. Gure kaleak hartzen dituzte, eta egun batzuez autogestioaren, desberdinen arteko... [+]
Bi edizio baino ez zaizkio geratzen elkartasun jaialdiari. Antolakuntzak iragarri bezala, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an, eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten ostean, agur esateko une gazi-gozoa helduko da. Aritz Colio Hatortxuko antolakuntzako... [+]
2024ko abenduan eta 2025eko uztailean egingo dituzte euskal preso politiko, iheslari eta deportatuekiko elkartasuna ardatz duen musika jaialdiaren azken bi edizioak. “Hatortxu badoa, baina erreminta berriei bide emateko”.
Willis Drummonden agur besta
Non: Intxaurrondoko kultur etxean, Donostian
Noiz: Urtarrilaren 5ean
Gonbidatuak: Zetkin, Elvis Caino DJ, Indezen DJ eta Zumitrenko DJ.
------------------------------------------------
... esango dugu noizbait. Joan ikustera, baina... [+]
Arabako Mendialde eta inguruetako identitate disidenteek osatzen duten Asteriskes kolektiboak Bermu Okerra musika jaialdia antolatu zuen abenduaren 28rako. Araba eta Nafarroa arteko mugan kokatuta dagoen Kontrasta herrian egin zuten, eguerdian. Antolatzaileek azaldu dutenez,... [+]
Arabako Mendialde eta inguruetako identitate disidenteek osatzen duten Asteriskes kolektiboak antolatu du Bermu Okerra musika jaialdia abenduaren 28rako. Araba eta Nafarroa arteko mugan kokatuta dagoen Kontrasta herrian egingo dute jaialdia, eguerdian.