Apirilean hirukoiztu egin dira Caritasen oinarrizko elikagaiak erosteko laguntza eskaerak. Pasa den urtean 10.000 euro bideratu zituzten horretarako, aurtengo apirilean jadanik 32.000 euro eman behar izan dituzte.
"Herritar talde ahulenak babesik gabe geratu ziren aurreko krisialdian eta orain zuzen zuzenean jo ditu egoerak", azaldu du Angel Iriarte, Nafarroako Caritaseko arduradunak, "2008tik ez dute eskubiderik eta koltxoirik sortu eta ekonomia ezegonkorrean aritzen ziren orain arte". Horregatik, oinarrizko errenta bermatua izan dadila eskatu du Caritasek, "jende askori aurki bukatuko baitzaie aurreztutakoa edo jadanik bukatu zaie uneotan". Akordio politikoa eskatu dute, "diru laguntzak handitu eta luzatzeko, alokairuak ordaintzeko, langabezia ordaintzeko, etxegabetzeak ekiditeko...".