Berrogei urte bete dira GALek aldarrikatu lehen hilketatik. 1983ko abenduaren 19an Ramon Oñaederra ‘Kattu’ 23 urteko errefuxiatua hil zuen talde parapolizial horrek Baionako Bourgneuf karrikako Kayetenia ostatuan. Gertakari hori mugarria izan zen, hor abiatuko baitzen Ipar Euskal Herrian GALen eraso eta bahiketa garaia. 1983 eta 1987 artean ehun atentatu, 27 hildako eta hamarnaka zauritu eragin zituen espainiar Estatuko 'estoldetatik' antolatutako talde horrek.
'Gerra zikinaren' azken hildakoa Bidarrain izan zen; 1986an, Cristobal Machicote artzainari eta bere 16 urteko ilobari eraso egin zien GALek. Garai horretan «izu egoeran» bizi zirela kontatu digu Dominika Daguerre garaiko lekukoak eta Errefuxiatuen aldeko komiteko kide ohiak: «Hiru urteko izu estrategia jasan genuen espainiar gobernuaren eta poliziaren eskutik».
Nafarroan torturatutako ia mila pertsonaren errealitatea eraldatzen hasi berri dela azaldu du antolakuntzak. Nafarroako torturaren biktimen lehen aitortza ofiziala aurtengo apirilean egin zen, eta oraingoa antzeko prozesuetatik igaro diren beste torturatuekin eta gaian aditu... [+]
Maiatzaren 30ean Nafarroako Gobernuak zenbait biktimaren aitortza egin zuen eta senitartekoek Sekretu Ofizialen Legea bertan behera uzteko eskatu zuten. Horien artean, Mikel Zabalza eta Mikel Arregiren familiak. ‘Naparraren’ anaiak ere egina du eskaera hori. Eneko... [+]
Jose Miguel Etxeberria Naparra-ren gorpua aurkitu gabe bukatu da Frantziako Landetan egindako bigarren indusketa. 44 urte dira militantea desagertu zenetik eta bere familiaren belaunaldi batetik bestera pasa da bere bilaketaren zama.
Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]
Tartean, Joxi Zabala aitortu dute biktima gisa eta Joxean Lasa aitortzea ere ez dute baztertzen. Astelehen honetan, hilak 30, aurkeztuko dute Balorazio Batzordearen txostena.
Datorren igandean, urriaren 15ean, beteko dira 40 urte GALek Joxean Lasa eta Joxi Zabala Baionan bahitu zituela. Guardia zibilek torturatu eta hil ondoren, oraindik ez dituzte terrorismoaren biktimatzat hartu.
Joxean Lasaren eta Joxi Zabalaren hilketaren 40. urteurrenaren harira oroimen ekitaldia burutu dute Busoten, Alacanten, euren gorpuak ezkutatu zituzten tokian. Lore eskaintza handi batekin oroitu dituzte bi tolosarrak.
Kataluniako Legebiltzarreko lehendakari ohi Laura Borrás-en auzi judizialaren fiskaltzak, defentsak aurkeztutako perituaren lana ez onartzea eskatuko dio epaimahaiari, juridikoki ez direlako fidagarriak, 1980an Madrilen Yolanda Gonzalez bilbotarra hil zuen eskuin... [+]
Egiari Zor fundazioak adierazi duenaren arabera, guztira 106.000 euro ordaindu dituzte GAL eta Batallon Vasco Españolen 23 biktimen familiek.
Espainiako errege-erreginek eta Pedro Sanchez presidenteak Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroa inauguratu dute Gasteizen. Kalean, Memoria Osoa sareak eta ehunka pertsonak zentroaren "planteamendu diskriminatzailea" salatu dute.
Herritarrak mobilizatzera deitu dituzte bihar Gasteizen, zentroaren inaugurazioarekin bat eginez. Bizikidetzaren aurkako "erasoa" dela salatu dute.
Terrorismoaren Biktimen elkarteak (AVT) Bozhidara Alejandra Matamoros, Pablo Haselen abokatua, salatu du 2019ko hitzaldi batean “terrorismoa goraipatzeagatik”. Azken asteetan poliziaren inguruan egin dituen adierazpenak ere kritikatu ditu... [+]
Espainiako presidente ohiak estatu terrorismoan izan zuen papera ikertzeko eskatu du Joxi Zabalaren arreba eta Elkarrekin taldearen legebiltzarreko buru ohi Pili Zabalak. Espainiako presidente ohiaren aurkako azken zantzua ekainean ezagutu ziren CIAren 1984ko paperak direla... [+]