KEM taldeko bi antimilitarista epaitu dituzte 2021ean Bilboko Irala auzoko kuartel militarra eraisteko parodia egiteagatik. Kalteak egitea leporatzen diete: fiskaltzak hiru urteko espetxe zigorra eta 9.000 euroko isuna eskatu zituen, eta hala mantendu du epaiketan. Akusatuek absoluzioa eskatu dute, eta antimilitaristek parodia berria egin dute Epaitegiaren aurrean
KEM Bilboko talde antimilitaristako bi ekintzaile epaitu dituzte Bilbon asteartean, Irala auzoko Espainiako Armadaren kuartel militarra "auzotarrei itzultzeko" exijitzeko egindako ekintza sinbolikoagatik. 2021eko abenduaren 18an ekintzaileek Juan de Garay kaleko kuarteleko sarreran parodia egin zuten: bi kide harresira igo ziren, eta beste bik kanpoaldetik horma erausten zutela irudikatu zuten, mailuz hainbat kolpe emanez. Ertzaintzak ekintzaileak identifikatu zituen, eta kalteak egitea leporatu.
Militarrek 800 euroko kalte ordainak eskatu zizkion KEM taldeari, eta eskatutakoa ordaindu zuen eragile antimilitaristak. Asteartean egin den epaiketa hasi baina ordu laurden lehenago militarren ordezkaritzak jakinarazi du ez zela akusazio zibil moduan aurkeztuko. Fiskaltzak, ordea, ekintzaile bakoitzarentzat hamazortzi hilabeteko espetxe zigorra eta 4.500 euroko isun eskaera egin du, eta hala mantendu du epaiketan.
Defentsak absoluzioa eskatu du argudiatuz kalteak ordainduta daudela, eta gainera, "zilegi" dela kuartela desegiteko eskatzea, ez duelako funtzio errealik betetzen. Aste bat edo bitan epaia ezagutzea espero dute Gorka Iturrino Gorostiaga eta Eneko Elorriaga Astigarraga auzipetuek.
48.800 milioi euroko gastua
Eraikina eraisteko parodia Bota kuartela kanpainaren barruan egin zuten antimilitaristek. Espainiako Armadaren esku dauden 6.500 metro koadroak "hiriko pertsonen bizi baldintzak hobetuko dituen erabilerara" bideratzea exijitzen dute, eta berdina egitea gastu militarrarekin ere. 2021ko abendu hartan 43.000 milioi euroko gastuak salatu zituzten, eta epaiketaren egunera bitartean gastua 48.800 milioi eurotara igo dela ohartarazi dute.
Bi auzipetuei babesa adierazteko elkarretaratzea egin dute Bilboko zigor arloko 5 zenbakiko auzitegiaren aurrean, eta "kuartela botatzen" jarraituko dutela aldarrikatu dute.
Zerrenda honetan, 2016az geroztik armagintza programaren batean parte hartu duten enpresak sartu ditu Gasteizkoak taldeak, edo militarrentzako produktu espezifikoak garatu dituztenak (ibilgailuak, pinturak, bateriak…). Hego Euskal Herrian sortuak, edo Hego Euskal... [+]
"Ez gaude prest lauzpabost urte barru datorkigunerako. Arriskua ziztu bizian dator guregana. Aurre egin behar diogu: Ukrainan gertatzen ari dena hemen ere gerta liteke” (...) “Errusia, Txina, baina baita Ipar Korea eta Iran ere, gogor ari dira lanean Ipar... [+]
Lehen aldia da Hego Euskal Herriko euskal gehiengo sindikalak armagintza industriaren moldaketaz taldean eta modu publikoan hitz egiten duena. Aurreko hilabeteotan mugimendu antimilitaristak bilera bana egin du lau sindikatuokin, produkzio militarra “sozialki... [+]
Armagintzaren “moldaketa eraldatzailerako” proposamena publiko egin berri du mugimendu antimilitaristak. Conversión de la industria militar en Euskal Herria para no fabricar más guerras (Armagintza industriaren moldaketa Euskal Herrian, gerra gehiago ez... [+]
Lau ardatz nagusiren inguruan egin dute 2024ko azterketa: indarkeria matxista; lurraldea; gerra eta gatazka armatuak; eta eskuin muturra. Euskal Herrian “erresistentziak metatzea” funtsezkoa dela ondorioztatu du Talaia Feministak, eta analisiaren sozializazioaren... [+]
Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]
Larunbatean Irala auzoko koarteleko ekintzarekin, #BotaKuartelak koartela eta armada guztiak desagertzea eskatu du. Gune horiek “benetako mehatxuetatik” babestuko dituen auzorako proiektuetara bideratzeko proposatu dute beste behin ere, hala nola desberdintasunetik,... [+]
Armagintzari loturiko Hego Euskal Herriko “enpresa, zentro edo erakundeak” hirukoiztu egin dira azken hamabost urteetan, Gasteizkoak talde antimilitaristak hurrenez hurren 2008an eta 2024an egindako ikerketen datuek azaleratu dutenez. Aurkeztu berri duten... [+]
Poligonoaren Aurkako Asanbladak deituta, igandean egin duten martxan 300 pertsona inguru izan dira. Tiro praktika eremua kentzeko eskaera izan da aldarri nagusia, baina beste bi gairi lekua egin nahi izan diete beren protestan. Batetik, Palestina eta munduan gerra jasaten ari... [+]
Ezohiko irudia ikusi zen Madrileko Moncloako jauregian martxoaren 18an: estatuko industria militarraren buru nagusiak Pedro Sánchez presidentearekin eta Margarita Robles Defentsa ministroarekin bilduta. Bertan ziren ere Hego Euskal Herriko enpresa militarretako buru... [+]
1997. Aguraingo Intsumiso Eguna. Antimilitarismoak milaka lagun biltzen zituen bere ekimenetan, artxibotik berreskuratu dugun argazki honetan ikusten den moduan. Aurten 30 urte beteko dira Intsumiso Eguna ospatzen hasi zirela.
Herrialde askotako hegazkinak izanen dira Bardean gerrarako ariketa militarrak egiten. Benetako bonbak eta munizioa erabiliko dituzte horretarako. Aste osoan izanen dira lan horietan eta Poligonoaren Aurkako Asanbleak zalantzak ditu segurtasuna ziurtatuko ote duten... [+]
Yurii Sheliazhenko Ukrainako Mugimendu Bakezaleko Idazkari Exekutiboa da, eta abuztuaren 15az geroztik preso dute bere etxean. Asteazkenean egin zuten bere aurkako lehen epaiketa eta intsumisioaren aldeko Europako mugimendua bere askatasunaren aldeko kanpaina egiten ari da.