Nazioarteko Inprobisatzaileen Biraren barruan eginiko emanaldiaren kronika. Inprobisatzaileak: Tomasita Quiala (Kuba), Araceli Argüello (Argentina), Maialen Lujanbio eta Julio Soto. Urriaren 9an, Iruñeko Zentral aretoan.
Jakina da ez garela munduan inprobisatzen duen kultura bakarra. Azken hamarkadetan, geografia desberdinetako bertsoak entzun dituzte gure lurrek, eta jasotako bisita bakoitzak mundu txiki berri bat ireki digu beste kultura batean, deskubritzeko lur-eremu zabal bat.
Urriaren 9an hasi zen Iruñean Nazioarteko Inprobisatzaileen Bira, eta bertan izan ziren Araceli Argüello Argentinako payadorea, Tomasita Quiala Kubako dezimista eta Maialen Lujanbio eta Julio Soto bertsolariak. Aurretik ere egon izan dira payadoreak eta dezimistak Euskal Herrian, baina aldiro-aldiro gu harritzen jarraitzen dute. Saio hori galdu baduzu (gaixoa zu!) oraindik ere aukera izanen duzu haiek entzuteko, aste honetan Erandion, Hernanin, Gasteizen, Baionan eta Donostin eginen baitituzte hurrengo saioak.
Argazki ederra atera zitekeen Zentraleko oholtzatik: hiru mikrofono, bi gitarra eta besaulki bat oholtza gainean, parean hirurehun ikusletik gora, Zentral aretoa guztiz beteta. Argi geratu da udazkeneko astearteek arrakasta dutela Iruñean. Eta are gehiago horrelako kartela izanik.
Inprobisatzaileek bizi hasi dute saioa, ozeanoaren beste aldetik ekarritako erritmora. Hizkuntza desberdinak komunikaziorako arazo izan gabe, erraz eraiki dituzte zubiak elkarrekin egindako kontrobertsietan. Lujanbiok lehendabiziko ofizioan aitortu bezala, ikusleak argentinarrarekin maitemindu dira berehala. Argüelloren irmotasunak, poetikak eta umore finak begiak piztu dizkio publikoari. Ziur nago oraindik baten bat pentsatzen ariko dela, nola inprobisa dezakeen neska horrek horren azkar eta eder gitarraren arpegioak ehuntzen dituen bitartean.
Fokuek oholtzako besaulkia argitu dute ondoren. Edo Quialak berak argitu du oholtza besaulkitik, ez nago ziur. Kubako repentistaren indarrak areto guztia hartu du eta barre-algaraka jarri du ikusle bakoitza. Lujanbiok eta Sotok ariketa guztietan egindako esfortzua ere aitortzekoa da, izan ere Soto besaulki batean kantuan edo dezimak errezitatzen ikusi ahal izan dugu, baita Lujanbio itzulpen lanetan ere!
Nazioarteko inprobisatzaileekin egindako saioek mila anekdota, begirada, bitxikeria, keinu eta sekretu gordetzen dituzte haien baitan, eta denak ezin ditut hemen kontatu. Hala ere, gozatu ahal izan ditudan guztietan gauza bera egiaztatu dut: inprobisatzaileek ikuslearekin sortzen duten konexioa berezia dela guztiz. Halaxe izan da gaurkoan ere, aurkezleak saioa amaitzera zihoala iragarri duenean publikotik "ooooo" sentitu bat entzun baita. Horrek dena esaten duela uste dut. Gauza bakarra esan nezake orain nik: zorionak eta mila esker Bertsozale Elkartea!
81 urterekin zendu da. Bere aita Fernando Aire 'Xalbador' bezalaxe, bertsolaria eta artzaina izan zen Mixel Aire.
Urtarrilaren 25ean ospatuko dute bertsozaleek urteroko hitzordua. Honakoa Bortzirietako Bertso Eskolak eta Bertsozale Elkarteak antolatuko dute elkarlanean. Goizeko 10:00etan ibilbide bat eginez hasiko da, arratsaldean XXI mende 25 (H)ilbeltz izenburua jarri dioten bertso... [+]
Astearte goizean aurkeztu dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, Illunben (Donostia) bertan. Larunbatean, abenduaren 14an, izango da saioa, 17:00etatik aurrera.
Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]
19 urte ditu Maddik, Matematika Gradua ikasten ari da Leioan, EHUko Zientzia eta Teknologia fakultatean, musika ikasketak eginak ditu, eta gazteagatik ere, bertsolari iaioa da. Eta bertsolari ona baino hobea izateko zumitzak ditu, bateko eta besteko plazetan ikusi dugunez... [+]
Musika ondare tradizionala “berreskuratu, zaindu eta transmititzeagatik” irabazi du Eusko Ikaskuntzaren 2024ko saria Beltranek. Urte luzeetako “dibulgazio lan multidimensionala” aitortu nahi izan dio epaimahaiak.