Hiru hitzaldi eta kontzertuak Itaiaren ekainaren 4ko jardunaldian

  • Itaia emakume sozialisten sareak egun osoko jardunaldia egingo du Hernanin ekainaren 4an. Bigarren edizioa da aurtengoa. Emakumeen eta langileen egoerari buruzko bi hitzaldi egingo dituzte, baita emakume frontearen erronkei buruzko bat ere. Ondoren kontzertuak izango dira.


2022ko maiatzaren 12an - 09:35

"Emakume langileok egunerokotasunean gure gaitasun teoriko eta politikoak garatzeko ditugun oztopoen aurrean, gure zapalkuntzaren inguruko analisiak egin eta honi aurre egiteko ditugun erronkei buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko espazio bat sortzea da jardunaldi hauen helburu nagusia", adierazi dio Itaia emakume sozialisten sareak ARGIAri.

10:00etan hasiko dute eguna eta harrera egin ostean, 10:30ean izango da lehen hitzaldia: "Emakumeon zapalkuntzaren azterketa eta horren ondorio politikoak". 12:30ean beste gai hau landuko dute bigarren hitzaldian: "Emakume langileon egoera egun: joera ekonomiko, politiko eta kulturala".

Bazkaritan indarrak hartu ostean, arratsaldeko saioan beste gai hau aztertuko dute: "Emakume frentearen erronkak eta emakumeen ahalduntze politikoaz". Ondoren, 19:30 aldera hasita, kontzertuak gozatuko dituzte, lau talde hauen eskutik: Ithaka, Trikoma, JMartina eta Malakias & Maixa.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Itaia
2024-10-28 | Julene Flamarique
Gizartea eraso matxistak “normalizatzen” ari dela salatu du Itaiak

“Kezkagarria” den egoera baten aurrean erantzuna “urgenztziakoa” dela dio Itaiak Bilbon egindako prentsaurrekoan. Eskuineko sektoreek matxismoa “neurri baztertzaileak” galdegiteko baliatzea salatu eta gizartean “kontzientziazioa... [+]


Baionako bestetan jipoitu zuten 58 urteko gizon bat hil da

Jipoia uztailaren 11ko gauean izan zen Euskaldunen plazan, eta biktima gauean bertan ospitaleratu zuten Euskal Kostaldeko Ospitalean, Baionako prokuradore Jerome Bourrierrek informatu duenez. Atxilotutako gizona behin-behineko espetxealdian dago, Baionako fiskaltzak eskatuta,... [+]


Asiron: “Sanferminak parte hartzaileak, herrikoiak eta jendetsuak izan dira”

Iruñeko alkateak balorazio positiboa egin badu ere, nabarmendu du 24 eraso erregistratu eta 23 pertsona atxilotu dituztela. Baionan ere, bestetan hamaika eraso salatu dituzte.


Guztiontzat kalitatezko lan eta bizi baldintza berdinak aldarrikatu ditu Itaiak

Zaintza sektoreko langileen baldintza txarrak eta zaintza zerbitzuen kalitatearen okertzea salatu dituzte. Sektore feminizatuetan borrokan diharduten emakume langile asko batu dira mobilizazioetara; Correosek eta beste hainbat enpresak azpikontratatutako garbitzaileak,... [+]


2023-09-04 | Goierriko Hitza
“Elizaren inpunitatearen” aurka borrokatzera deitu du Itaiak

Goierriko Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak elkarretaratzea egin du larunbat eguerdian Beasaingo Bideluze plazan, herriko Andre Mari Zeruratuaren elizako apaiz laguntzaile izendatzearen aurka, "Elizaren inpunitatea borrokatu" lelopean.


Naia Izko, Itaiako kidea
“Alokairu sabelek emakume langileon zapalkuntza betikotzen dute”

Bilbon egin zuten uztailaren 20, 21 eta 22an alokairu sabelen lehen kongresua. Hainbat ikerlari, jurista eta akademialarik parte hartu zuten, Asociación Son Nuestros Hijos, Asociación Gestación Subrogada en España eta Gure Umeen Ametsak elkarteak... [+]


“Kakux” apaiz laguntzaile izendatzearen aurka mobilizatuko dira Beasainen

Pedro Ayuso Donostiako gotzainak Juan Kruz Mendizabal Beasaingo elizako apaiz laguntzaile izendatu du. Mendizabal ezaguna da adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik. Goierriko Itaiak izendapenaren eta “elizaren inpunitatearen” aurka elkarretaratzea deitu du.


Haurdunaldi subrogatuaren aldeko kongresua arbuiatu dute Bilbon

Emakumeak eta Amatasun Subrogatuaren I. Kongresu Internazionala hasterako bildu dira Azkuna Zentroaren parean. “Erreprodukzioaren merkantilizazioa” salatu eta "alokairu sabelen amaiera” aldarrikatu dute. Itaiak antolatu du elkarretaratzea.


Emakumeak eta Amatasun Subrogatuaren I. Kongresu Internazionala egingo dute Bilbon uztailaren 20tik 22ra

Bilboko Udalaren azpiegitura den Azkuna Zentroak jasoko du kongresua. Hainbat akademizista, ikerlari eta juristek parte hartuko dute bertan. Protesta antolatu du Itaiak, erreprodukzioaren merkantilizazioa salatu eta kongresua bertan behera utz dezaten eskatzeko.


Mila lagun inguru bildu ditu Itaiak Gernikan ospatutako jardunaldi nazionalean

Larunbatean lau hitzaldi, bazkaria, elkarretaratzea, ekitaldi politikoa eta aisialdirako tartea eskaini ditu Itaia emakumeen antolakunde sozialistak. Hainbat gobernuk indarrean sartutako politika feministak eta haien mugak aztertu dituzte, eta emakume langileen eginbeharraz... [+]


Soldatapeko zaintzako eta garbiketako langileen egoera salatu dute Iruñean, Donostian eta Bilbon

Ehunka lagun atera dira larunbatean Zaintza eta garbiketako langileok borrokara lelopean, Itaiak deituta. Guztientzako "kalitatezko lan eta bizi baldintza berdinak" exijitu ditu, eta borrokarako deia zabaldu.


2022-08-03 | ARGIA
Mobilizazioak deitu ditu Itaiak “ziztadarik ez! erasoen aurrean babesa antolatu” lelopean

Emakume sozialisten Itaia antolakundeak ziztaden aurkako mobilizazioak deitu ditu –Gasteizen 3an, Donostian 13an eta Bilbon 19an– eta horrekin batera, eraso mota honi buruz egiten duen irakurketa plazaratu du. Azpian osorik irakurgai.


2022-05-31 | Estitxu Eizagirre
Itaiaren jardunaldia | Maitane Urkola
“Emakume langileon bizitza esfera guztietan dago zapalduta”

Itaia Emakume Sozialisten antolakundeak egun osoko jardunaldia egingo du ekainaren 4an Hernanin. Hiru hitzaldi eta kontzertuak izango dira Latxunbeko kirol gunean jarriko duten karpan eta denak ez direla bertan kabituko aurreikusiz, hitzaldiak pantaila bidez jarraitzeko aukera... [+]


Eguneraketa berriak daude