Hiru gizon atxilotu dituzte genero indarkeriagatik

  • Udaltzainek bi emakume ospitalera eraman dituzte zauriak sendatzeko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko abenduaren 18an - 09:13

Gasteizko Udaltzaingoak hiru gizon atxilotu zituen abenduaren 16an, genero indarkeria delituak egitea leporatuta. Erasoen ondorioz, bi emakume ospitalera eraman behar izan dituzte eginiko zauriak sendatzeko. Atxilotutako gizonak epailearen esku utzi dituzte, astelehen goizean.

Lehen atxiloketa Zaramaga auzoan egin zuten. Poliziaren oharraren arabera, 08:15ean telefono dei bat jaso zuten, auzoko etxe batean borroka bat gertatzen ari zelako. 24 urteko gizon bat diskoteka batean bikotea jipoitu ostean etxera joan zen, eta bertan koinatuekin eta biktimaren amarekin borrokan hasi zen eta haiek ere jipoitu zituen.

Arratsaldean, berriz, beste gizon bat atxilotu zuten, 32 urtekoa, Ariznabarra auzoko etxe batean. Poliziak etxera joan zirenean, onetik zeharo irtenda aurkitu zuten gizona. Jasotako lekukotzen arabera, bikotearekin liskarra izan ostean, emakumea iraindu eta jipoitu zuen. 

Ordu bete beranduago, 17:00etan, 47 urteko beste gizon bat atxilotu behar izan zuen Udaltzaingoak, etxe baten atea apurtu eta barrura sartzen saiatu eta gero. Emaztea eta adin txikiko seme-alabak etxe barruan ziren, eta emakumeak ez zuen nahi gizona etxean sartu zedin, jarrera erasokorra zuelako. Atxiloketaren unean gizonak mehatxu bat baino gehiago egin zizkion biktimari.

Laugarren eraso bat

Halaber, iragan abenduaren 7an udaltzainek 37 urteko gizonezko bat atxilotu zuten, bikotekideari eraso egitea leporatuta. 

Gertaerak 05:30ak aldera gertatu ziren, zaintza lanetan zebilen patruila bat Alde Zaharreko kale batera bertaratzea eskatu zutenean; izan ere, antza, emakume bat erasotzen ari ziren bertan. Udaltzainek ez zuten inor ikusi kalean, baina hurbil zegoen etxebizitza batetik zetozen oihuak entzun zituzten. Etxebizitza barruan emakume bat aurkitu zuten, eta bikotekidearekin eztabaidan aritu zela esan zien. Emakumeak zauri bat zuen sudurrean, eta seinale bat beso batean.

 

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-10-02 | Inma Errea Cleix
Ez da sexua

Aldarri eta kanpaina, lege, arau, plan eta aurrekontu, babes-mekanismo eta zigor-makinaria oro gorabehera, etenik gabe jarraitzen dute kasu gogorrek eta jokabide zitalek betetzen albistegiak, tantaka zein zaparradan, eta gizon-desmasiak salatzeko protesta-ekintzek,... [+]


2024-10-02 | Hiruki Larroxa
Gizonen anaidia akabatzeko premia

Gisèle Pélicot-en kasuak bortxaketetatik haratago dagoen arazo bat erakusten du: gizonezkoon konplizitatea indarkeria matxistaren aurrean. Kezkagarria ez da soilik erasoa, baizik eta, gertatutakoa jakinda, egoera ez salatzea erabaki zuten gizonen isiltasuna... [+]


2024-09-20 | Gedar
Aurten ere, udako erailketa matxisten %15 egin dute poliziek edo polizia ohiek Espainiako Estatuan

Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.


2024-09-17 | ARGIA
Hamahiru urteko espetxe zigorra ezarri diote adimen urriko alabaordeari sexu erasoak egin zizkion gizonari

Gasteizko sententzia horrez gain, asteburuan gutxienez beste lau sexu eraso salatu dituzte; hiru Gasteizen eta bat Donostian.


2024-09-16 | Euskal Irratiak
Luhusoko bestetan izandako bortxaketa salatu dute

Ehun bat pertsona bildu ziren larunbatean Luhusoko plazan Itaia emazte antolakundeak eta Luhusoko besta komiteak jakinarazi duten bortxaketa salatzeko.


2024-09-12 | ARGIA
Emakume bat hil dute labankadaz Bilbon, eta bikotekidea atxilotu dute

Osteguneko lehen minutuetan jazo dira gertaerak Mina del Morro inguruan, Santutxu auzoan, 00:20 orduak aldera, eta ustez, 34 urteko gizon batek 31 urteko bikotekidea hil du.


2024-09-06 | ARGIA
84 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak Gasteizen, bere emaztea hiltzen saiatzeagatik

76 urteko emazteak zauri larriak ditu. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez, ostiral goizaldean egin dio eraso eta Ertzaintzak senarra atxilotu du emaztea hiltzen saiatzeagatik.


Bilboko genero-indarkeriagatiko epaiketetan kolore bereizgarriak jartzeko neurria ezabatzea erabaki du EAEko Auzitegi Nagusiak

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Bilboko bi Epaitegiek neurri hori onartu dute. Bilboko epaile dekano Aner Uriartek neurria emakumeak babesteko eta ez birbiktimizatzeko helburuarekin hartu dela esan du, baina Bilboko Abokatuen Elkargoak salatu du kolokan jartzen dituela ikertuen... [+]


Eskoletan eduki sexualeko irudi faltsuak zabaltzen ari direla salatu dute Hego Koreako feministek

Neska gazteak agertzen dira irudietan eta Telegram bidez zabaltzen dituzte. Irailaren 1ean kanpaina bat abiatuko dute sare sozialen bidez, gobernuak neurriak hartu ditzan.


2024-08-28 | Onintza Enbeita
Olatz Mercader, Patxi Ezkiagaren sexu abusuen biktima
“Euskal kulturaren mundua erabat isilik gelditu da”

Hil arte bizirik sentitzearen beharraz ari da Olatz Mercader. Gaixorik egon izan delako bere bertsio gutxitua hurbilegi ikusi duenak badaki zein garrantzitsuak diren konpromisoa, grina eta desioa.


Donostiako azken eraso matxistak salatu dituzte

Ertzaintzak 27 urteko gizon bat atxilotu du Donostian, abuztuaren 18ko goizaldean, Aste Nagusiko azken gauean, Parte Zaharrean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita. Eraso matxista horrez gain, beste batzuk ere publiko egin dira hirian azken asteotan, eta horiek guztiak... [+]


Bilboko Emakumeen aurkako Indarkeriaren Epaitegiek onartu dute ikertuei eta euren abokatuei kolore-bereizgarriak jartzea

Bilboko epaile dekano Aner Uriarteren arabera neurria “nor den nor” identifikatzeko eta emakumeak babesteko eta ez birbiktimizatzeko da. Bizkaiko Abokatuen Elkargoak salatu du ez direla errespetatzen errugabetasun printzipioa eta “duintasuna”.


27 urteko gizon bat atxilotu dute Donostian, emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta

Gertaera abuztuaren 18ko goizaldean izan zen Donostiako Alde Zaharreko kalezulo batean, Ertzaintzak adierazi duenez. Egun horretan emakume batek beste sexu-eraso bat salatu zuen Donostian, gizon batek “diskoteka baten inguruan ukituak egin zizkiola” esanez.


2024-08-23 | ARGIA
Burlatako sexu erasoa dela eta 18 urteko gazte bat atxilotu dute

Joan den astean izan ziren Burlatako jaiak eta aste honetan jakin da adingabeko neska gazte batek izandako sexu erasoa. Espainiako Poliziak, halaber, jakinarazi du erasoarekin lotutako 18 urteko gazte bat atxilotu zuela joan den igandean.


Eguneraketa berriak daude