EAEko gazteen %29,2k azken urtean kirol apustuetan dirua jokatu izana aitortu du eta %5ek arazo larria izan lezake praktika horrekin, menpekotasuna garatzeko arriskua izateraino, Deustuko Unibertsitatearen inkesta baten arabera.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gazteen drogen erabilera neurtzeko Deustuko Unibertsitateak egiten duen inkestaren IX. edizioan, 12-22 urte bitarteko 43 ikastetxetako 6.000 lagunek hartu dute parte. Apustuei dagokionez, gazteen %30 inguruk dirua jokatzen dutela adierazi dute azterketako emaitzek. Azken urtean esaterako, hamar lagunetik batek, hamar aldiz baino gehiagotan egin zuen apustu.
Manuel Gonzalez de Audikana azterketako zuzendariak azpimarratu du, gazteen jokorako joera 15 urtetik aurrera nabarmentzen hasten dela eta arazoaren sortzaileetako bat “Interneten neurrigabeko erabilera” izan daitekeela.
Juan Jose Aurrekoetxea Eusko Jaurlaritzako Osasun Publiko eta Menpekotasunen zuzendaria ere arduraturik azaldu da inkestako emaitzekin, “arazo berri baten aurrean gaude eta okerrerako joera har lezake”.
Ikerketaren arabera, ikasleen arteko joko praktika ohikoenak kirol-apustuak (% 29,2) eta dirua jokatzen den karta-jokoak (% 23,7) dira. Neurri txikiagoan, tragaperra makinak (% 16,6) eta Internet bidezko jokoak (% 7,4) daude.
Jokoa normalizatzea, apustu arriskutsua erreportajea irakurgai ARGIAn.
Adin txikikoentzat jokoan aritzea debekatuta dago, baina, hala ere, Nafarroan 14 eta 18 urte artekoen artean %32 aritzen da jokoan. Ludopatiaren prebentzioan eta laguntzan aritzen da Aralar Elkartea 1996tik. Nafarroako Gobernuak prest duen Jokoaren Foru Legea "hutsune"... [+]
Nafarroan Aralar Elkarteak jokoarekin arazoak dituztenei laguntza ematen die. Urtean 100 lagun inguru artatzen ditu: ludopatak eta haien senideak hartzen dituzte irtenbideak emateko lanketa batean. Bi urteko programak garatzen dituzte psikologoen bitartez. Saioa Ieregi Elkarteko... [+]
Indarrean sartu da Eusko Jaurlaritzak eginiko jokoaren lege berria EAEn. Aurrerantzean, apustu etxeek ikastetxeetatik gutxienez 150 metrora egon beharko dute, eta bi joko aretoren artean 500 metroko distantzia errespetatu beharko dute.
Errehabilitazioan diren Arabako jokalarien elkarteko psikologoarekin mintzatu gara zorizko jokoen inguruan.
"Helburua da jokoak eta apustuek sor ditzaketen adikzio arazo larrietatik pertsona ahulenak babestea", azaldu du EITBko zuzendari nagusi Maite Iturbek, Administrazio Kontseiluaren batzarrean. "Hartara, eta salbuespen jakin batzuekin, jokoarekin zerikusia... [+]
Ernai erakundeak egindako bideoan ikus daitekeenez, 16 urteko gazteak arazorik gabe jokatzen du RETA enpresak Azpeitian ireki duen apustu etxean
Urtarrilaren 1etik aurrera apustu etxeak debekatzearekin bat, jokoak kalteturiko pertsonentzat errehabilitazio zentroak zabalduko ditu Albaniako Gobernuak.
Ez Azpeitian eta ez beste inon apustu etxerik nahi ez dutela aldarrikatu dute ostiralean (hilak 15) Balentina Agirre plazan dagoen apustu etxearen parean egindako elkarretaratzera bertaratu diren lagunek. Elkar-ekin taldeak deitu du kontzentrazioa, eta lan-eremu ezberdinetan... [+]
“Izaera asanblearioa eta gazte perspektiba edukiko duen dinamika honen helburua, ludopatia eta beharrizanak aprobetxatuz gazteria galbidera eramaten duten enpresa hauei aurre egitea da”, azaldu dute Bilboko gazte prekarioen asanbladako kidek.
Gorantz doa bai apustu etxeetan eta baita internet bidez dirua jokoan jartzen duten pertsonen kopurua. Nafarroako Gobernuak iragarki eta baita apustu etxeen kokapen eta irekieraz neurri murriztaileak nahi ditu. Iaz 342.19 milioi euro jokatu ziren Nafarroan.
Jokoak sortzen duen menpekotasunaz azterlana egiteko eskatu du EH Bilduk, eta apustu-makinetan aplikatzea tabako-makinetan erabiltzen den sistema bera, "adingabeen kontsumoa eragozteko".
Joko eta apustu aretoen kopuru geroz eta handiagoaren inguruko eztabaida gurera ere heldu denean, Judimendi edota Azpeitiko kasuek erakusten duten moduan, Valladolideko (Espainiako Estatua) Udaleko alderdiek aho batez onartu dute lokal horien hedapena mugatzeko neurriak... [+]
Gure herrietako denda eta ostatu ugarik itxi dituzte ateak, eta zabaltzen ari dira joko-areto berriak, kirol-apustuen gerizpean nagusiki. Geroz eta gazteago murgiltzen gara jokoan, neurri handi batean Internetek –telefono mugikorrak– eskaintzen duen erosotasun eta... [+]