Logroño eta Castelloko espetxeetan preso dauden Santi Aragon eta Txuma Altable euskal presoen senideei bisitak ukatu dizkiete kartzela horietako espetxezainek haraino joan eta gero. Etxerat elkarteak zabaldutako informazioaren arabera, gauza bera gertatu zaio beste euskal preso politiko bati.
Azken bost egun hauetan hiru euskal preso politikoren senide eta lagunei bisita egitea ukatu diete, kartzeletara iristeko ehunka kilometro bidaiatu ondoren.
Abuztuaren 28an, Logroñoko espetxean (joan eta etorrian 280 kilometroko bidaia) Santi Aragon euskal preso politikoaren aita (84 urte) bisitarik gabe geratu zen, hilabete batzuk lehenago jazotako egoera bat errepikatu ondoren. Aurreko aldi hartan drogen kontroleko txakur batek “markatu” zuen presoaren aita eta katxeatu beharko zutela esan zioten. Aragonen aitak ez zuen oztoporik jarri katxeoa burutzeko, baina erabat biluztera derrigortu zuten eta bata bat eman arren, jokaera iraingarria izan zen hura, ez baitziren bere duintasuna eta oinarrizko eskubideak errespetatu, ezta “katxeo integralen” inguruan espetxeak ezarritako legedia ere. Katxeoaren emaitza negatiboa izan zen.
Aste honetan egoera berdina berriz errepikatu zen, txakur eta guardia zibil berarekin, baita katxeo eskaera ere. "Egoera iraingarria eta aurreko aldiko urduritasuna berriz ere jasateko prest ez zegoenez, euskal preso politikoaren aitari bisita ukatu zioten", adierazi du Etxeratek. Santi Aragonek 18 urte daramatza espetxean, eta azken 8 urteak Logroñoko espetxean. "Urte guzti hauetan ez du inolako arazorik eman eta gutxiago drogarekin zer ikustekorik duenik jokaera desproportzionatu hau justifikatu ahal izateko", salatu du Etxeratek.
Bestetik, hilaren 24an, Txuma Altableren senide bati (Castelloko espetxea, 1.100 Km-ko bidaia joan eta etorrian), bisita baino ordu bat lehenago kartzelara iritsi ez zelako ukatu zioten bisita (ordu erdi lehenago iritsi zen, beti bezala). Egun berean, Imanol Minerren senideak (Granadako espetxea,1.680 Km-ko bidaia joan eta etorrian) izan ziren bisitarik gabe geratu zirenak, funtzionarioen arabera, haietako batek sartzeko baimenik ez zuelako.
Etxerat Elkarteak salatu ditu euskal preso politikoen senide eta lagunek jasaten dituzten egoerak. "Askotan, batez ere presoen gurasoak direnean, adinez nagusiak diren pertsonak dira, osasun edo mugikortasun arazoak dituztenak, bidaia luzeak egitera beharturik daudenak eta gainera bisita egin ahalko dutenaren ziurtasunik gabe. Espetxe politikak senideei eragindako kalteak indarrean jarraitzeaz gain, oso erraz handitu daiteke ematen den arbitrariotasun eta ziurtasun faltarengatik". Etxerat elkarteak euskal gizarteari dei egiten dio "mobilizazioetan parte har dezan, behingoz denon artean egungo espetxe politika eta honek sortzen duen sufrimenduarekin amaitzeko helburuarekin".
“Saihestu egingo dira giza eskubideen, ordenamendu juridikoaren eta espetxeetako tratamendu psikosozialaren aurkako balioak eta jarrerak babestea, justifikatzea eta goratzea ekar dezaketen adierazpenak”, dio, besteak beste, agiriak. Azaroan Eusko Jaurlaritzako... [+]
Asteazken eguerdian berreskuratu du askatasuna astigartarrak, zigorra osorik beteta. Espainiako Auzitegi Nazionalak otsailean inputatu zuen ETAren zuzendaritzako ustezko beste lau kiderekin batera, Gregorio Ordoñezen hilketa leporatuta.
Martxoaren 13an lau urte bete dira Fran Balda arbizuarra istripuz hil zela. Preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen alde egin zuen lan, eta haren bost kidek idatzi diote gutun hau.
Frantziako Poliziak 2002an atxilotu zuen zumarragarra, eta 30 urteko zigorra betetzen ari da. Sare Herritarrak mobilizazioa deitu du datorren ostiralerako, Urretxuko Potros Plazan.
Iratxeren Bidasoaldeko Lagunak ekimenak deituta, dozenaka lagun kalera atera ziren atzo Iratxe Sorzabal preso politiko irundarraren absoluzioa eskatzeko eta behingoz etxera ekartzeko, torturak salatzeaz gain.
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]
Urte hasiera honetan ere Bilboko kaleak bete ditu Sare Herritarrak larunbatean Bilbon antolatutako manifestazioak. Presoei ezartzen zaizkien salbuespeneko lege eta tratamenduekin amaitzea eskatu dute amaierako ekitaldian, eta memoria “kolektibo” bat eraikitzea... [+]
Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]
Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.
Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]
Datorren larunbaterako, urtarrilaren 11rako, Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du, beste urte batez, Bilbon. Aukera paregabea da gure herriarentzat elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, hainbat hamarkadatan liskar bortitzetan murgilduta egon... [+]
Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.
Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.
Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.