SPD alderdi sozialdemokratak botoen %25,7 lortu du, eta CDU eta CSU kristauen koalizioak, %24,1. Berdeekin (%14,8) eta FDPko liberalekin (%11,5) negoziazioak hasi beharko dituzte gehiengoa lortzeko. Merkelen alderdia izandakoak historiako emaitzarik txarrenak bildu ditu, kantziler ohiak lemazain izateari utzi ondoren.
Alemanian inoiz egondako emaitzarik estuenak izan dira 2021eko hauteskundeetakoak. Oraindik ez dago argi nola osatuko den gobernu berria, baina, gutxienez hiru alderdik bat egin beharko dute gehiengo absolutua lortzeko. SPD alderdi sozialdemokratak botoen %25,7 lortu du, eta CDU Batasun Kristau-Demokratak eta CSU Batasun Sozial Kristauak osatutako koalizioak, berriz, bozen %24,1.
Angela Merkel kantziler eta CDUko buruak hamasei urte eta gero utzi du lemazain kargua. Eta alderdiak bere historiako emaitzarik kaskarrenak lortu ditu. Botoen %32,9 lortu zuten 2017an, baina aurtengo bozetan, Armin Laschetek zuzendutako koalizioak 7,2 puntu galdu ditu.
SPD alderdi sozialdemokratak hartu du bere ordez lehen postua. Aurreko hauteskundeetan baino bost puntu gehiago lortu dituzte (%20,5 bildu zuten 2017an), eta Olaf Scholz liderrak arrakastatzat jo ditu emaitzok: “Hautesle askok argi utzi dute gobernuan aldaketa nahi dutela, eta hurrengo kantzilerra Olaf Sholz izatea nahi dutela”.
Hauteskundeetan espero ez zen sorpresa, hirugarren postuan egon da. Berdeek botoen %14,8 lortu dute, 2017an bildu zuten %8,9aren aurrean. Honekin, eskuin muturreko AfD alderdiaren postua berenagatu dute. Halere, Annalena Baerbock taldeko liderra kritiko agertu da jasotako emaitzekin: “Gehiago nahi genuen. Ez dugu lortu kanpainaren hasieran egindako akats propioengatik, nire akatsengatik. Oraingoan ez da nahikoa izan, baina alderdiak etorkizunerako betebeharra dauka”.
Alemanian ohikoa da alderdiek koalizioak osatzea eskualdeko parlamentuetan lidergora heltzeko. Baina 1950etik, lehen aldiz gertatuko da hori hauteskunde nazionaletan. Bundestag-ean 735 eserleku daude, eta gehiengo osoa lortzeko, 368 aulki izan behar dira: SPD eta CDU/CSU alderdiek berdeekin eta FDPko liberalekin negoziazioak hasi beharko dituzte hori eskuratzeko.
Lehen eta bigarren postuan dauden bi aldeek argi utzi dute ez dutela boterea bien artean banatu nahi. Armin Laschetek “ezkerreko” gobernu baten aurka egin du: “Gure esku dagoen edozer egingo dugu Batasunak osatutako gobernu federala sortzeko. Alemaniak herrialdea modernizatzeko koalizioa behar du etorkizunean”.
Aukera hori kenduta, beste bi gobernu posible leudeke Alemanian. Batetik, “semaforo” izenez ezagutzen den koalizioa dago; bestetik, “Jamaica” deritzon batasuna. Lehenengoak SPD izango luke buru, Berdeak eta FDP alderdi liberala (botoen %11,5) batuz. Bigarrena CDU/CSUren gobernua izango litzateke, ekologisten eta liberalen laguntzarekin. Scholzek emaitzak jakin ondoren iragarri du alderdiek laster ekingo diotela negoziazioei. Urriaren 26an espero dira lehenengo bilerak, eta, ondo bidean, Gabonak baino lehen bukatuko dituztela iragarri dute.
Boterea zatituta agertzeaz gain, orain arte indartsu jardun duten alderdi batzuek arazoak izan dituzte gobernuan sartzeko. AfD (Alemaniaren Aldeko Alternatiba) eskuin muturreko alderdia bosgarren postura erori da, urteetan kristau koalizioaren eta sozialdemokraten atzetik ibili ondoren. Izan ere, botoen %10,3 eskuratu du, duela lau urte baino 2,3 puntu gutxiago. Die Linke ezkerreko alderdiak, berriz, botoen %4,9 lortu du, Bundestag-ean sartzeko behar den %5aren azpitik. Halere, zuzeneko agintaldien bidez helduko dira gutxiengo horretara.
Alemaniako Brandenburgo estatuaren azken hauteskundeetan Sahra Wagenknecht Aliantzak (BSW) botoen %13,5 lortu zuen. Alderdia Sahra Wagenknecht-ek sortu zuen, Die Linke alderdi ezkertiarraren kide ohiak. Die Linke botoen %10,7tik %3ra iragan da, eta estatuko legebiltzarretik... [+]
Boto gutxi tarteko gailendu zaio Olaf Scholz lehen ministroaren SPD alderdia eskuin muturrari Alemania ekialdeko Brandenburgoko hauteskundeetan. Turingia eta Saxoniako porroten ostean Brandenburgoko emaitzak arnasa eman dio Scholzek zuzentzen duen “semaforoaren”... [+]
1,1 puntuko aldea baino ez. Alemanian koalizioan gobernatzen ari diren sozialdemokratek hauteskundeak irabazi dituzte Branderburgo eskualdean. Botoen %30,7 lortu dute. Bigarren tokian, botoen %29,6rekin, gelditu da Alemaniari Alternatiba (AfD) eskuin muturreko alderdia... [+]
Udan ohikoa izaten da albiste asko opor garaien etenak estaltzea. Eta egia esan, estalita baleude, kasik hobe. Gerra hotsen doinuak jarraitzen baitu dantzan jartzen kontinente zaharra.
Gobernuak argudiatu du "migrazioaren karga handia" eta "terrorismo islamistaren arriskua" areagotu direla.
Geissenkloesterle (Alemania), dela 42.000 urte. Danubio ibaiaren arroko kobazuloan bizi zirenek txirula bat egin zuten hegazti hezurrak eta mamut bolia erabiliz. Garai bertsuan, Esloveniako Divje Babe kobazuloko biztanleek ere txirula bat egin zuten hartz baten femurra baliatuz... [+]
Alemaniako Turingia eskualdean, hiru bototik bat jaso du Alemaniari Alternatiba eskuin muturreko alderdiak. Saxonian ere egin dira hauteskundeak, eta bigarren geratu da, ozta-ozta, demokristauen atzetik.
Estatu Islamikoak beregain hartu du erasoa, Palestinako eta beste leku batzuetako musulmanen "mendekua" dela esanez. Eskuin muturrak inmigrazioaren aurkako mezuak hedatzeko baliatu du.
2022ko otsailaren 28an atxilotu ondoren, aske utzi dute bere aurkako frogarik eta bistako epaiketarik gabe. Bizkaiko kazetariaren talde juridikoak informatu du “preso dauden hainbat kazetari libre uzteko” Errusiak eta Poloniak adostu duten trukeagatik geratu dela... [+]
Langile migratzaileek indarkeria, lanaldi luzeak eta ordainketa eskasak modu ohikoan jasaten dituzte, Europako bederatzi estatutan egindako ikerketa baten arabera. Gutxienekoa baino soldata baxuagoak jaso ohi dituzte ia estatu guztietan, eta emakumeek are soldata baxuagoak.
Etxebizitzen eta alokairuen prezioek mugarik gabe jarraitzen dute gorantz eta milioika lagun egoera oso prekarioan utzi ditu horrek: gazteek ezin dute emantzipatu, herritar asko euren auzotik ostikoka bota dituzte, eta beste askorentzat infraetxeak partekatzea da irtenbide... [+]
Elba ibaiaren arroa, 1417. Lehorteak eraginda ibaiaren mailak nabarmen egin zuen behera, eta norbaitek ur maila markatu zuen harri batean, idazkun bat zizelkatuta: “Harri hau berriro ikusten baduzu, negar egingo duzu. Ura maila honetan zegoen 1417... [+]
Alemaniako gizonezkoen futbol profesionalean ari diren hainbat futbolari armairutik ateratzekoak ziren maiatzaren 17an. Sekretuan eta kluben bizkar biltzen ari ziren jokalariak, baina espektatiba altuak ezerezean geratu dira, ez da inor armairutik atera. Futbol maskulinoaren... [+]