“Hiru alderdi politiko hauek hazkunde ekonomikoa lehenetsi dute klima larrialdiaren aurrean”

  • Euskal Herria Bizirik sareak elkarretaratzea egin du Eusko Legebiltzarraren atarian, barruan Trantsizio Energetiko eta Klima Aldaketaren Legea onartzen zuten bitartean. Sare horren hitzetan, "EAJ-PNV, PSE eta EH Bilduren aldeko botoekin onartu da, agerian utziz hiru alderdi politiko hauek hazkunde ekonomikoa lehenetsi dutela klima larrialdiaren aurrean".


2024ko otsailaren 08an - 13:18

Euskal Herria Bizirik "fartsa" deitu dio Eusko Legebiltzarrak onartu berri duen legeari, zera argudiatuta: "Lege honek, teorian deskarbonizazio prozesua aurrera eraman ahal izateko baldintzak sortzea du helburu, hau da behintzat alderdi politikoen ahotan dagoena. Baina arretaz irakurriz gero, nabarmena da zer den lege honek ezkutatzen duena: energia berriztagarrien industriaren hedapen ahalik eta masiboena ematea, modu honetan hazkuntza ekonomikoari bultzada handi bat emateko".

"Energiaren sozializazioa" auzitan

Lege hau onartzeko alderdi politikoek azaldu dituzten argudio nagusiei honela erantzun die Euskal Herria Bizirikek: "Berriztagarrien zabalpen hau aurrera eramateko orduan izango den desadostasun sozialaz jakitun, energiaren sozializazioaz mintzo dira behin eta berriz, bertako energia 'garbi' eta 'merkearen' propaganda eginez. Herritarrentzako izango den balizko %20 hori, berriztagarrien instalazioei ezarriko zaizkien zergak eta megabatioaren prezioa dira propaganda horren oinarri. Baina argi izan behar dugu hazkuntza ekonomikoa helburu duen lege bat izanik, enpresari handiak izango direla lege honen onuradun nagusiak. Berriztagarrien zabalpen masiboak eragingo duen kaltea izango da herritarroi iritsiko zaigun bakarra".

Nafarroako kasua

Euskal Herria Bizirik sareak nabarmendu du lege honen oso antzekoak martxan daude jada Europako beste lurraldetan. Nafarroakoa jarri du adibide: "EAEn onartu berri duten legearen ia berdina da. Sustrai Erakuntza fundazioak publiko egin dituen datuek argi diote, azken urteetan

energia kontsumoak eta emisioak gora egin dute Nafarroa Garaian; nahiz eta bertan eman den berriztagarrien zabalpena oso handia izan, horrek ez du lurraldearen deskarbonizazioa ekarri, kontrara berriztagarrien zabalpen industrialak emisioak igotzea eragin du".

"Hazkuntza ekonomikoa lehenetsi dute"

Euskal Herria Bizirik sarearen ustez, "argi dago instituzioetako politikarien apustua zein den, hazkuntza ekonomikoa bultzatzea. Egun bizi dugun klima larrialdia, biodibertsitate galera, itsasoen azidifikazioa, lurren kutsadura… bezalako auzi garrantzitsuak alde batera utzi dituzte, orain arte ezagutu dugun oreka naturala zalantzan jarriz. Honekin batera elikadura burujabetzara bidean Euskal Herriak dituen gabeziak gero eta nabarmenagoak dira baina arazo hauei konponbidea aurkitzen saiatu beharrean, Europak horren beharrezkoa duen hazkuntza ekonomikoan parte aktibo izatea lehenetsi dute EAEko alderdi politiko nagusiek".

Lurraren defentsaren aldeko aldarri eginez bukatu dute Legebiltzarraren atarian egin duten agerraldia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal Herria Bizirik
2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Urriaren 29an epaitegira joan beharra izango duen kidearekin elkartasuna

Asteartean EH sareko partaide batek Mozal Legearen bidez jasotako isun baten harira epaiketa izango du. Mendian, sarraskitu nahi dituzten mendi horietan ibiltzearren eta lurraldearen, lurraren, zaintzan eta defentsan aritzearren ertzaintzaren jazarpena jasan zuen. Beste behin... [+]


2024-10-28 | Estitxu Eizagirre
Arabako Mendiak Askek Mozal Legearen bidez jaso duen isuna epaiketara eramango du asteartean

Iturrietako Mendietako lehen mendi martxa antolatzen ari zirela, 2021ean, kide bat identifikatu zuen ordezkari gisa ertzaintzak eta Mozal Legearen bidez isuna ezarri zion. "Muntai poliziala" salatu du Arabako Mendiak Askek eta zera aldarrikatu du: "Lurraren eta... [+]


EH Bizirik-ek eta Askapenak Italiako AHTaren aurkako borroka ezagutuko dute uztaileko brigadetan

Euskal Herria Bizirik eta Askapena brigada bat antolatzeko elkartu dira. Europan lurraldearen defentsan dauden bi borroka bisitatuko dituzte: Lurraren Altxamenduaren borroka Frantziako Estatuan, eta NO TAV mugimendua Italian.


Balmasedako zentral eolikoaren proiektua atzera bota dute, “gutxiago eragingo” duen beste bat egiteko

Kolitza mendiaren magal batean eraiki nahi zituzten haize erroten proiektua atzera bota du Eusko Jaurlaritzak, hala adierazi du Balmasedako alkateak. Baina horren ordez, "eragin gutxiago" duen beste zentral bat aurreikusi dute inguru bertsuan. Maiatzaren 26an Euskal... [+]


2024-04-15 | Estitxu Eizagirre
Lurraren defentsan mobilizazioa
“Ez da trantsizioa, espekulazioa da”

Euskal Herria Bizirik sareak antolatuta eta 84 eragilek deialdiarekin bat eginda, 2.200 pertsona manifestatu dira "Lurraren defentsan" Azpeitian, apirilaren 13an. Goizean bertaratu direnek lau tailer eta mahai-inguru baten bidez aztertu dituzte zein diren berdez... [+]


2024-04-10 | Estitxu Eizagirre
Lurraren defentsan mobilizazio eguna apirilaren 13an Azpeitian
“Enpresen eskuetan gaude eta politikan ez dago horri galga jarriko dion inor; hori are larriagoa da”

Lurraren defentsan mobilizazio eguna deitu du Euskal Herria Bizirik sareak apirilaren 13an Azpeitian, "lurraldeari eta landa-eremuari eraso egiten dioten makroproiektuekiko arbuio sozial zabala erakusteko". Deitzaileekin bildu gara.


2024-04-08 | Estitxu Eizagirre
Lurraren defentsan topaketak eta manifestazioa deitu ditu EH Bizirikek larunbata honetan Azpeitian

Lurraren defentsan Euskal Herria Bizirik sareak manifestazioa deitu du apirilaren 13 arratsaldeko 18:00etan Azpeitian, "lurraldeari eta landa-eremuari erasotzen dioten makroproiektuekiko arbuio sozial zabala erakusteko". Goizean gaiari lotutako hainbat tailer eta... [+]


2024-03-18 | ARGIA
EH Bizirik elkarretaratze zaratatsura deitu du Europako industria eolikoaren kongresuaren aurrean

Martxoaren 20an Barakaldoko BECen egingo du Europako industria eolikoak bere urteroko kongresua, "Wind Europe" deitu diotena. 10:00etan atarian elkarretaratze zaratatsua deitu du EH Bizirik sareak.


2024-03-12 | Estitxu Eizagirre
Jorge Riechmann
“‘Trantsizio energetikoa’ lematzat duen bizimodu inperialak ez gaitu infernutik aterako”

Ekologismoa trantsizio energetikoaren dilemen aurrean gaiaz mintzatu da Jorge Riechmann ekologista ezkertiar antikapitalista Gasteizen, Araba Bizirik taldeak antolatuta. Adrián Almazán unibertsitateko irakasle eta Araba Bizirik taldeko kideak gidatu du solasaldia... [+]


2024-01-18 | Estitxu Eizagirre
Euskal Herria Bizirik sarea sortu da eta “trantsizio berdearen fartsa” salatu ostean manifestazio nazionalera deitu du apirilerako

"Lurraldearen defentsan lanean ari garen Euskal Herriko hainbat herri mugimenduk eta plataformak gure indarrak, ezagutzak eta ekintzak batu ditugu natura eta landa-ingurunea suntsitzen dituzten makroproiektu andana baten inposaketari aurre egiteko". Hitz horiekin eman... [+]


2023-12-27 | ARGIA
“Lurraren defentsan” abenduaren 31 eguerdian mendi gailurretara igotzeko deia egin dute hamalau eragilek

Euskal Herria Bizirik-en kide diren hamalu eragilek Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko gailurretara igotzeko deia egin dute, energia-enpresek hauetan egin nahi dituzten "megaproiektuen" aurrean "espazio hauek mantendu, babestu eta defendatzearen alde". Urteko azken... [+]


Jaurlaritzaren berriztagarrien planak espezie mehatxatuak kaltetu ditzakela dio Gipuzkoako Foru Aldundiak

Hainbat gizarte eragile eta udalek ez ezik, Gipuzkoako Foru Aldundiak ere ez du begi onez ikusi EAEko Energia Berriztagarrien Lurralde plana. Haren esanetan, mehatxatutako espezieek eolikoak jarri nahi dituzten tokiak aldian-aldian erabiltzen dituzte.


Euskal Herria Bizirik ekimena aurkeztu dute, azpiegitura handien aurka eta landa eremua zaintzearen alde mobilizatzeko

Hainbat eragile ekologistak bat egin dute indarrak metatu eta mobilizazio bateratua deitzeko. "Natura benetan babesteko politikak" exijitzeko, manifestazioa egingo dute maiatzaren 20an Gasteizen.


Eguneraketa berriak daude