Hiriko plazan

  • Ofizialki ez da itsasontzirik iristen Abkhaziako portuetaraino. 93ko independentzi gerraz geroztik, Georgiak enbargo ekonomikopean du bere eskualde "matxinoa". Izan ere, georgiar flotak blokeoa gainditu nahi zuen barku bat baino gehiago hondoratu du 15 urte hauetan. Gauzak honela, erraz ulertuko duzue nire harridura zamaontzi hau Sukhumgo portuan ikustean. Jakin banekien noiz edo noiz Turkiatik barku "ilegalak" iristen zirela, baina ez nuen uste honelakorik ikusteko parada izango nuenik Abkhazian emango ditudan bi asteotan. Eta horra hor: Turkiako bandera batetik, eta inork aitortzen ez duen herrialde batekoa bestetik, Abkhaziakoa hain zuzen.


2008ko abuztuaren 02an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12

Ofizialki ez da itsasontzirik iristen Abkhaziako portuetaraino. 93ko independentzi gerraz geroztik, Georgiak enbargo ekonomikopean du bere eskualde "matxinoa". Izan ere, georgiar flotak blokeoa gainditu nahi zuen barku bat baino gehiago hondoratu du 15 urte hauetan. Gauzak honela, erraz ulertuko duzue nire harridura zamaontzi hau Sukhumgo portuan ikustean. Jakin banekien noiz edo noiz Turkiatik barku "ilegalak" iristen zirela, baina ez nuen uste honelakorik ikusteko parada izango nuenik Abkhazian emango ditudan bi asteotan. Eta horra hor: Turkiako bandera batetik, eta inork aitortzen ez duen herrialde batekoa bestetik, Abkhaziakoa hain zuzen.

Itsasontzira gerturatu naizenean, berehala erreparatu diet abkhaziar soldaduen begirada ilunei. Euren mesfidantza hain agerikoa zenez, ez naiz erretratua ateratzen ausartu. Horren ordez, marinel bibotedun batengana gerturatu naiz. Bostekoa elkarri eman ondoren, bere trabesiaren nondik norakoak azaldu dizkit: Istanbuldik ez, Trabzondik etorri omen da "Haci Hüsnü" izeneko merkatalontzia. Antza, 30 ordu behar omen dira bi portu hauek lotzeko.

Itsaso Beltzeko hainbat hiri bezala, Trabzon eta Sukhum ere greziar koloniak izan ziren. "Trebisonda" eta "Dioskurias" zuten izena orduan. Jason eta bere argonautak honaino etorri ziren urrezko ardi-larru bila, eta Estrabo bidaiari eta kronikaria 70 itzultzaileen ejertzito batekin lehorreratu zen hemen, hain zen kosmopolita Itsaso Beltzeko bazter hau.

Dioskuriaseko aztarnak itsaso azpian daude egun; gure azpian, hain justu. Baliteke zamaontzi honen itzala antzinako hiriko plazaren gainean proiektatzea orain, greziarrek "agora" deitu ohi zuten horretan.

Burutazioak alde batera utzi eta erretratua atera diot itsasontziari azkenean. Baina soldaduen galdeketa etorri da jarraian, errusieraz noski: "kto?" (nor?), "sto?"(zer?) "patximu?"(zergatik?)

Ez daukat nik itzultzaileen ejertzitorik nirekin, ezta bakarra ere. Dena den, mezua oso garbi helarazi didate, eta ospa egin dut segituan. Dioskuriaseko plaza atzean utzi eta Sukhumgo erdigunera bueltatu naiz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abkhazia
2021-07-19 | Karlos Zurutuza
Abkhazia. Paradisu suntsitua
Errusiar panpinak aski ezagunak dira mundu zabalean. Handienak gainontzeko guztiak ezkutatzen ditu bere barne hutsean: bat altxa, eta gero beste bat, txikiena -hutsik ez dagoen bakarra- azaldu arte. 1991n, sobietar inperioaren porrotarekin batera, hamaika herrialde berri sortu... [+]

2017-10-20 | Ibai Trebiño
Kan Taniya, Abkhaziako atzerri ministro ordea
“Aldebakarreko independentzia aldarrikapena borroka berri baten hasiera baino ez da”

Kataluniako afera “arretaz” eta “interes handiz” jarraitzen ari dela aitortu digu Kan Taniya Abkhaziako atzerri ministro ordeak (Sukhumi, 1987). Abkhaziak aldebakarreko independentzia aldarrikatu zuen 1992an eta Georgiarekin izandako gerraren ostean,... [+]


2017-06-30 | ARGIA
Abkhazia Donostian: aitortu gabeko estatu bat, hango Atzerri ministro ohiaren begietatik

Maxim Gvinjia Abkhaziako Atzerri gaietarako ministro ohiak enbaxada berezia eduki du aste honetan Tabakalera Donostiako Kultura Garaikideko Nazioarteko Gunean. Ostiral honetan Xabier Madariaga kazetariak elkarrizketatuko du jendaurrean.


Kaukasoko lezioak
 
Pena handia eman dit Kaukasoko gerrak. Abkhaziar eta georgiarren kasuan bereziki, oso tamalgarria da: elkarren etsai bezain euskaldunen ahaide sentitzen dira biak, gurekiko estima sinestezina da. Han euskal kaukasiartasuna ez da teoria, zalantzarik gabeko egitatea baino... [+]

2008-08-31
Olinpiar Jokoek Kaukasora sua ekarri zutenekoa

Antzinateko gerretan Olinpiar Jokoek zirauteno menia emateko ohitura hautsiz, Georgiako agintariek deliberatu zuten 2008ko Pekinekoetan eraso “tximista” egitea Hego Osetian. Ohartzerako, europarrok txikizioak ikusi ditugu etxean bertan eta Gerra Hotza berpiztu da.


2008-08-14 | Karlos Zurutuza
Maxim Gunjia

2006ko udaberrian Abkhazian sartzeko bisa lortzeko erotzen hasita nengoen. Ez nuen erantzunik jasotzen atzerri ministeriotik: ez posta elektronikoz, ezta faxez ere. Aldian behin saiatzen nintzen telefonoz deitzen, nonbait irakurrita bainuen baten batek ingelesez bazekiela... [+]


2008-08-03 | Karlos Zurutuza
Salto egin!

Sukhumgo Presidentetzaren Jauregiak georgiarren boterea irudikatu zuen urte askoz. Egun, abkhaziarren garaipenaren ikur gisa gelditu da porlanezko munstro hau, Sukhum hiriburuaren erdian. Edward Sheverdnadze zen Georgiako presidentea gerra garaian. Agintea estatu kolpe bidez... [+]


2008-08-01 | Karlos Zurutuza
Gerra-kriminalak

Urtebete pasa da Abkhazia lehenengo aldiz bisitatu nuenetik. Agian epe laburregia da aldaketarik somatzeko, baina ez nuen uste bi aldietako irudiak elkarren kalkoa izango zirenik ere. Georgia eta Abkhazia arteko mugan topatu dut emakume hau. Nazio Batuek jarritako autobusetik... [+]


2008-07-29 | Karlos Zurutuza
Viatxeslav Chirikba
"Euskara abkhaziera eta txetxenieraren ahaide izan daiteke"
Euskara-abkhaziera hiztegiaren egilea dugu abkhaziar ikerlari hau. Hori gutxi ez eta, euskara eta ipar-Kaukasoko hizkuntzen arteko lotura aztertzen dihardu. Bere teoria frogatzekotan, abkhaziera eta txetxeniera ahaide izango lituzke euskarak.

2007-01-07
Abkhazia. Paradisu suntsitua

Abkhaziarrek diote Jainkoak lurra gizakien artean banatu zuenean berandu iritsi zirela: "Etxean bisitariak geneuzkan eta zaindu behar genituen", argudiatu zuten. Jainkoak, kaukasiar abegi onak hunkiturik, beretzat gordeta zuen lur zati bera eman omen zien: Paradisua... [+]


Eguneraketa berriak daude