Hiriei akupuntura egiten dieten baratze komunitarioak ugaritzen ari dira

  • Baratze komunitarioak krisi garaian estrategikoak bihurtzen dira, komunitatea ardazteko eta elikatzeko. Hiria geure egin eta transformatzeko modu eraginkorrena ere badira. Madrilgo esperientzia kontatu dute Raíces en el asfalto liburuaren egileek.


2015eko urriaren 09an - 07:07

Urriaren 7an Donostiako Cristina Enea fundazioak mahai-ingurua antolatu zuen: Jose Luis Fernandez Casadevante eta Nerea Moranek (Raíces en el asfalto liburuaren egileek) Madrilgo baratze komunitarioak azaldu zituzten. Cristina Bravo eta Sebas Viñak Irungo Kadena auzoko baratze komunitarioa aurkeztu zuten eta Donostiako Lau Haizeta (Altza) herri baratzeetako elkarteko lehendakaria den Luis Mari Egidazuk eurena.

Madrid: udalaren errekonozimendua eta arautzea helburu

2006an 14 herritan jarri ziren baratze komunitarioak Madrid hiri inguruan. 2014an, aldiz, 210. Auzo elkarteei lotutako jendeek sortu dituzte, espazio publikoa okupatuz. Baratze bakoitza mundu bat da: trenbide bazterretan daude batzuek, besteak hiriko eremu berdeetan... Lur oso txarra dutela kontatu dute, gaineko geruza atera eta lurra ontzea izan dutela lehen lana, urik ez dutela, partzela oso txikiak direla...

Lehen urteetan ez omen zuten apenas deus jaso, baina euren helburua beti izan da eustea eta baratzearen inguruko dinamikari eustea. Izan ere, elikadura burujabetzarako bitarteko izateaz gain, hezkuntza lantzeko, auzotarren elkargune izateko, ekologia gaiak lantzeko eta parte-hartzea bultzatzeko ekimen estrategikoak dira baratze komunitarioak.

2010ean hasi omen ziren administrazioarekin sorgorren elkarrizketan. Denborarekin herritarren, unibertsitatearen eta nazioarteko erakundeen babesa lortu dute eta udalak ez du beste erremediorik izan, kontuan hartzea. Horren emaitza izan da iaz 17 baratze arautu izana. Udal aldaketak lagunduko duela espero dute, baratze komunitarioak eremu berdearen barruan aitortuak izan daitezen.

Raíces en el asfalto liburuaren egileek diskurtso oso landua komunikatu zuten: Krisi garaian, historikoki, hiriko nekazaritza berpiztu egiten da. Komunitatea ardazten laguntzen du, herritarrak elikatzen, eta ekonomia solidarioa artikulatzen. Hiriek erresilientzia irabazten dute, krisiari eusteko.

Baratzetopia

Fernandez Casadevante eta Moranek etorkizunean gauzatua ikusi nahiko luketen egoera desiragarria da baratzetopia, baina egun jada gertatzen ari diren errealitateetatik abiatuta. Hiru ideia ditu oinarri, nekazaritza estrategikotzat duen filosofia honek:

Topofilia: Lekuei maitasuna. Baratze komunitarioak dira modu bakarretakoa hirietako espazioa geure egin, berarekin harremanetan jarri, transformatzeko, zaintzeko... gainerako espazio denak eginda daude, emanak, bukatuak, zeharkatu edo bertan egon soilik egin dezakegu.

Hiriari akupuntura: Azken hamarkadetan hiriak eraldatzeko ebakuntzak egin dira, eta horren kontrako metodoa litzateke akupuntura. Hiriak eraldatzeko ez direla obra itzelak behar erakusten du. Aldi berean lantzen dute arlo soziala, elikadura, ingurumena, paisaia... baratzeen bidez hiriari egiten zaion akupuntura ez da inbaditzailea, eta hala nahi denean, erraz itzul daiteke lur eremu hori beste zerbait izatera.

Biolurraldea: Hiriak ez dira inoiz bere burua elikatzeko gai izango. Lorategi, bide-talo, trenbide bazter eta etxeetako balkoi eta gain guztiak baratze bihurtuko bagenitu, hiritarrek kontsumitzen duten elikaduraren %30 lantzera iritsiko ginateke. Baina hiri baratzeak estrategikoak dira lurralde mailako nekazaritza sustatzeko. Elikaduraren kontzientzia hartzeko, eta elikagaien zirkuitu laburrak sustatzeko, hiri ingurunea nekazaritzara egokitzeko, eta ekonomia sozial solidarioa suspertzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baratzea
Baserritarren oporrak

Baserritarrek badute oporrik? Galdetu dute eskolan. Ezezkoa erantzun dute ikasleek. Orduan, egunero lanean, baserritar izan nahiko zenukete etorkizunean? Eta inork baserritarra izan nahi ez badu, nork egingo du guretzako janaria? Airean gelditu da galdera.

Pertsonaren osasun... [+]


2024-08-12 | Estitxu Eizagirre
Baratze-oihana
Bizitzaren ederra lantzen buruaskitasunerantz

Odei Etxeberri Bimboire, Gorka Roca Torre eta beraien seme Oihan eta Miru buruaskiak dira elikaduran. Horretarako, aztertu behar izan dute gorputzak zer elikagai eta zein kopurutan behar dituen; horiek zein janaritan dauden; urtaro bakoitzean horiek denak eskuratzeko zer landu... [+]


“Eskolan ortu xume bat lantzeak testuingurua ematen digu planetan ditugun arazoez aritzeko”

Gasteizko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako baratzeak ikertu ditu Iratz Pou EHUko ikasleak. Zenbat eskolek dute ortua? Nolako erabilera ematen diote, zein helburu eta asmorekin? Probetxu pedagogiko eta didaktikoa ateratzen al diote baratzeari? Pourekin eta Igone Palacios... [+]


Agenda batek hainbeste joko eman zezakeenik

Nork bere baratzea gehiago ezagutzeko tresna da agenda hau, agenda arrunt baten eran oharrak apuntatzeko erabilera izateaz gain, landareekin egiten ditugun lanak apuntatzeko ere prestatuta dagoena”. Halaxe definitu du Jakoba Errekondok, irakurle, zazpigarren urtez... [+]


Sendabelarrek espazioa merezi dute

Azaroak 26, larunbata. Ordurako bete da Hernaniko Plaza Feministako aretoa. Eta sarri ez bezala, ordurako hasi da Garbiñe Larrea Iturralderen azken liburuaren aurkezpena. Han da bera, landareen babesean, hamabi sendabelarrez osatutako palaxuaren atzean. Iridiologo... [+]


2022-09-30 | ARGIA
Iker, hamar urte baratze ekologikoa lantzen
“Ematen du gure agintariek Food For Future eta proiektu hidroponiko eta galaktikoetan jarria dutela begirada”

Baratze ekologikoen kostu prezioak eta lan baldintzak ikertu ditu Duina lanketa kolektiboak. Azterlan honen emaitzak aurkeztu ditu Biolurrek irailaren 27an eta bertan irakurri zuen honako testua Ikerrek. Bera, beste hamar baratzezainekin batera aritu da bere eguneroko jardunaren... [+]


2022-09-30 | Estitxu Eizagirre
Biolurren "Duina" ikerlana
Zein da barazki ekologikoen kostu prezioa?

Biolur nekazaritza ekologikoaren aldeko elkarteak "Duina" izeneko lanketa kolektiboaren ondorioak aurkeztu ditu. Baratze ekologikoen ekoizpen kostuak eta lanorduak zehatz ezagutzeko Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 baratze proiekturen datu xeheak jaso dituzte. Ondorioetako... [+]


2020-11-18 | Aritz Galarraga
HUMANITATEAREN UNE GORENAK
Baratze bat

Hiri handitik ezin ateratzeak ernatu du nigan berde behar bitxi bat, orain artean sekula ezagutu gabea. Ados, beti izan zait atsegingarri berdetasuna begiestea mendian, basoan, golf zelaian, baina oraingo hau da, seguru obligazioak behartua, ia-ia bitala, arnasten dugun airea... [+]


2020-04-29 | ARGIA
300 entitatek autokontsumorako baratzeetan aritzeko baimena eskatu dute Nafarroan

97 udalek, 36 kontzejuk, udalaz gaindiko 5 erakunde publikok, landa-garapeneko 3 taldek, 18 alderdi eta talde politikok, 2 sindikatuk, Nafarroako osoko 158 elkarte eta kolektibok eskatzen diote Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzari garai honetako nekazaritza-lan... [+]


Nafarroako baratzeetan aritzeko traba ugari

Espainiako Gobernuko Nafarroako ordezkaritzak oharra bidali die udalei. Bertan adierazitakoaren arabera, nekazariek beren herrietan edo albokoan dauden baratzeetara joan ahalko dute, "betiere elikagai hori biziraupenerako ezinbestekoa bada".


2020-04-14 | ARGIA
Autokontsumorako baratzeetan lan egin ahal izateko kanpaina abiatu dute

Konfinamendu egun hauetan, zalantza sortu da autokontsumorako baratzeetara lanera joaterik ote dagoen. “Baratzeak aisialdirako eta entretenimendurako leku soiltzat hartuz ari dira arauak interpretatzen, gizartean eta lurraldean duten eragina eta garrantzia kontuan hartu... [+]


Balkoian bezala leihoan janariak erein eta landatu: biba erresilientzia!

Koronabirusaren kontrako gerra, Covid-19ak ekarritako krisia, 2020ko Larrialdi Handia, etxe guztiak presondegi bihurtu zireneko urte hura... ez dakigu nola deituko dioten gaur bizi dugun emerjentziari. Naturak, bitartean, bere zikloekin aurrera darrai lasai ederrean,... [+]


2019-01-25 | Garazi Zabaleta
Baratzeko uzta “gastroeskola” ere bada

Zazpi urte inguru daramatzate Busturialdeko (Bizkaia) Ortutik Ahora proiektuko kideek kontzientziak eta dastamenak astintzen. “Elikadura ikuspegi agroekologikotik lantzen dugu”, azaldu du Sergio Gonzalez Sanchez proiektuko kideak. Beren jarduna hiru ataletan banatzen... [+]


Gilles Clement. Erresistentzia baratzetik
“Bizidunek gauean asmaturikoa ulertu behar dugu egunero baratzezainok”

Baratzeari begiratzeko molde berri bat plazaratzen hasi zen Gilles Clement duela 25 urte. 1991n argitaraturiko Le jardin en mouvement (Baratzea mugimenduan) liburuarekin bazterrak inarrosi bazituen ere, laster arrazoia eman zion denborak. Orduz gero, erresistentziarako teoriak... [+]


Eguneraketa berriak daude