Hipoteken zergak herritarrek pagatu beharko dituzte: zer eragin du erabakiak Hego Euskal Herrian?

  • Espainiako Auzitegi Gorenak epai polemikoa eman du hipoteken zergen inguruan: hasieran zera hori bankuek ordaindu behar zutela ebatzi ondoren, atzera egin du eta astearte honetan erabaki du herritarrek ordaindu beharko dutela. Nola eragingo du neurriak Hego Euskal Herrian?

Espainiako Auzitegi Gorenaren erabaki berriak polemika eragin du.

2018ko azaroaren 07an - 09:42
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan eragina izango du Espainiako Auzitegi Gorenak astearte honetan egindako ebazpenak, baina efektua mugatuagoa izango da Espainiarekin konparatuz gero. Hasteko, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrek ez dute Egintza Juridiko Dokumentatuen (EJD) gaineko zergarik ordaintzen erositakoa haien ohiko etxebizitza bada.

Beraz, Euskal Autonomia Erkidegoan bigarren etxebizitzak erosten dituzten herritarrak izango dira hipotekaren zerga beren gain hartu beharko dutenak. Sinatutako maileguaren %0,5ekoa izango litzateke kasu horretan erosleak ordaindu beharko lukeen zerga.

Nafarroako kasuan ez dago EAEkoa bezalako salbuespenik eta ohiko etxebizitza erosteko hipoteketan ere %0,5ekoa da zerga. Hori bai, Babes Ofizialeko Etxebizitzen kasuan zerga hori ez da aplikatzen.

Bankuak irabazle, herritarrak galtzaile

Hego Euskal Herrian izango duen eragina gorabehera, Espainiako Estatuan hautsak harrotu ditu Auzitegi Gorenaren epaiak. Urriaren 18an publiko egin zuten epaiarekin alderatuta 180 graduko biraketa egin dute epaileek hiru asteko tartean: hasieran adierazi zuten bankuek ordaindu behar zutela hipoteken zerga baina hurrengo egunerako epaia errebisatuko zutela iragarri zuen Luis Diez-Picazok, Auzitegi Goreneko hirugarren aretoko presidenteak.

Epai berria ere epaileen arteko debate luzearen ondoren etorri da: 28 epailetatik 15ek babestu dute zerga herritarrei egoztea eta 13 agertu dira kontra. Berez 31 epailerena izan behar zen erabakia, baina hiruk ez dute parte hartu hainbat arrazoirengatik.

Espainiako kontsumitzaileen elkarteek nabarmendu dute bankuek irabazi dutela eta herritarrek galdu. Botere judizialaren independentzia auzitan geratu dela ere azpimarratu dute.

Alderdi politikoen artean ere zeresana eman du epaiak. Podemosek “mobilizazio zibikoa” deitu du larunbat honetarako Auzitegi Gorenaren atarian, neurriaren kontra protesta egiteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hipoteken zerga
2022-10-11 | ARGIA
Kutxabankek EAEko hainbat etxetako hipoteka-zorrak saldu dizkio funts putre bati

Kutxabankek 2.500 zor "toxiko" saldu dizkio Irlandako Zima Finances funts putreari, eta salerosketak EAEko hainbat familia kaltetu ditu; putre-funtsak demandak aurkez ditzake, eta etxegabetze prozesuak abiatu. Stop Kaleratzeak plataformak zazpi kasu identifikatu ditu... [+]


2020-10-22 | ARGIA
IRPH indizea duten hipotekak ez dira abusuzkoak, Espainiako Auzitegi Gorenaren arabera

Gorenak aitortu du hainbat bezero ez zituztela behar bezala informatu indizearen gainean, baina indiziea bera legezkoa dela. Ebazpen hori medio, bankuak ezingo dira abusuengatik zigortu ahalko; asko jota, gardentasun falta leporatu ahalko zaie.


IRPHak gehiegizkoak diren ala ez erabakitzea, Espainiako Justiziaren esku

Europako Auzitegiak IRPHen gehiegikeria kasuak Espainiako auzitegiek epaitu behar dituztela ebatsi du. Kasuak banaka aztertu beharko dira, erosleak hipoteken klausulak ulertzeko gai ziren ala ez aztertzeko.


2018-11-07 | ARGIA
Hipoteken zerga bankuei ordainaraziko dien dekretua iragarri du Espainiako Gobernuak

Espainiako Auzitegi Gorenak bigarren itzulian erabaki ondoren herritarrek ordaindu behar dutela hipoteken zerga, ezohiko prentsaurrekoa eman du Pedro Sánchez Espainiako presidenteak: dekretua aterako du Gobernuak, hipoteken zerga bankuek ordaindu dezaten. Sánchezek... [+]


Eguneraketa berriak daude