Espainiako Auzitegi Gorenak bigarren itzulian erabaki ondoren herritarrek ordaindu behar dutela hipoteken zerga, ezohiko prentsaurrekoa eman du Pedro Sánchez Espainiako presidenteak: dekretua aterako du Gobernuak, hipoteken zerga bankuek ordaindu dezaten. Sánchezek esan du espero duela bankuek bere gain hartu beharko duten kostuak ez diezaiela gero bezeroei eragin.
Bitartekari independentea
Dekretuak ez du atzeraeraginezko efekturik izango eta Espainiako Kongresuak berretsi beharko du orain. Horrez gain, beste neurri bat ere iragarri du, Kongresuaren oniritzia beharko duena: bezeroak babesteko organismo independente bat sortzea. Organismo horrek “herritarrak gehiago babestuko ditu abusuen aurrean eta gatazkak konpontzeko erraztasunak jarriko ditu”.
Sánchezek "espero eta uste" du zerga ordaintzeak eragingo dien kostua ez dutela bankuek gero bezeroengan zamatuko. "Merkatu hipotekarioa lehiakorra da eta eskaintza nahikoa dago". Aldi berean, erantzukizuna eskatu dio finantza sektoreari.
Gorenari oharra
Azken bi asteotan gertatu denari buruzko “autokritika eta gogoeta” ere eskatu dizkio presidenteak Auzitegi Gorenari. “Merkatu finantzario osoa eta herritar gehienak zain izan dituzte”, gaineratu du.
Kutxabankek 2.500 zor "toxiko" saldu dizkio Irlandako Zima Finances funts putreari, eta salerosketak EAEko hainbat familia kaltetu ditu; putre-funtsak demandak aurkez ditzake, eta etxegabetze prozesuak abiatu. Stop Kaleratzeak plataformak zazpi kasu identifikatu ditu... [+]
Gorenak aitortu du hainbat bezero ez zituztela behar bezala informatu indizearen gainean, baina indiziea bera legezkoa dela. Ebazpen hori medio, bankuak ezingo dira abusuengatik zigortu ahalko; asko jota, gardentasun falta leporatu ahalko zaie.
Europako Auzitegiak IRPHen gehiegikeria kasuak Espainiako auzitegiek epaitu behar dituztela ebatsi du. Kasuak banaka aztertu beharko dira, erosleak hipoteken klausulak ulertzeko gai ziren ala ez aztertzeko.
Espainiako Auzitegi Gorenak epai polemikoa eman du hipoteken zergen inguruan: hasieran zera hori bankuek ordaindu behar zutela ebatzi ondoren, atzera egin du eta astearte honetan erabaki du herritarrek ordaindu beharko dutela. Nola eragingo du neurriak Hego Euskal Herrian?