Estresa, nekea, antsietatea eta beste dira sisifemiak eragiten dituen zenbait ondorio. Esanahiaz, jatorriaz eta prebentzio neurriez mintzatu da Ziortza Karranza psikologoa.
Sisifemia da lana inoiz amaitzen ez dela, gauzak behar beste ongi eginak ez daudela eta egin beharreko guztia egitera ez iristea sentitzea, eta horren ondorioz lanetik ezin deskonektatzea. Ziortza Karranza psikologoa autoesplotazioaz, autoexijentziaz, kapitalismoaz, mugez eta bestez solastatu da: “Sentitzen dut etengabe lanak egiten nagoela, baina ez dudala inoiz amaitzen. Horrek eragin ditzake estresa, nekea eta antsietatea”.
Nola eragiten du sisifemiak egunerokotasunean?
Oso modu negatiboan. Ez du deskonektatzen, nekatuta egon daiteke, beste jarduera batzuk egiteko energia kendu dakioke eta familiarekin egon beharrean telefonora konektatuta egon daiteke.
Teknologiak sisifemian eragina izan dezake?
Teknologia berriek asko eragin dute sisifemian. Lanetik atera eta mugikorra gainean eramanda edozein momentutan jaso dezakezu laneko mezu bat zeregin berri batekin. Horrek deskonektatzeko zailtasunak eragiten ditu, errazagoa delako lana bizitza pribatura sartzea.
Zein beste faktorek eragiten dute?
Gaur egun nagusiek geroz eta gehiago bilatzen dute hiperproduktibitatea eta oso barneratuta daukagu gu bezalako hogeita hamar pertsona daudela gure lanpostura sartzeko. Horrekin lortzen dutena da pertsonak geroz eta autoesplotatuago egotea. Alde emozionala baztertzeak eta pertsonak errentagarritasunetik begiratzeak sisifemian eragina dauka.
Sistema kapitalistaren ondorio bat da?
Guztiz. Hiperkapitalismoan bizi gara. Errentagarritasuna bilatzen dute, eta ez dira mugatzen soilik soldata irabazteko egin beharreko eginkizunak betearaztera. Gutxiagotzen zaituzte esanez beste asko daudela zure lanpostua nahi dutenak. Orduan, ongi egiten ez baduzu lana galduko duzun sentsazioa izanen duzu. Tratu txar psikologiko horrek pila bat handitzen du autoexijentzia. Autoexijentzian hezi gara, eta gero eta hobeto egin nahi ditugu gauzak. Horregatik, kostatzen zaigu limiteak jartzea eta zerbait egingo ez dugula esatea.
Autoexijentziak eragin dezake lan bat ez egitea, inoiz ez delako perfektua izanen?
Terapian ikusi dut jendeak proiektuak atzeratzen dituela eta lan ordu pila bat sartzen dituela emaitza perfektua lortzeko, baina hori oso zaila da. Horrek ere autoesplotazioan eragiten du. Agian kendu behar dugu burutik perfektu egitearen ideia eta barneratu behar dugu ahal bezain ondo egingo dudala, baina ez dela perfektua izango. Nire osasuna errespetatuko duen modua bilatu behar dut.
Nola eragiten du telelanak sisifemian?
Uste dut langileentzat zaila dela bereiztea eta ez uztea lana zure bizitzan sartzen. Askoz zailagoa da bereiztea bizitza eta lana, dena ematen delako leku berean. Jendea ere isolatuago dago eta bizitzen dituzten baldintza eta esperientziak partekatzea zailagoa da. Gainera, alde soziala galtzen da. Agian uste dute ez direla zerbait egitera iristen, eta ez dutenez haien artean konpartitzeko espaziorik, igual ez dute ikusten nagusiek eskatzen dizkieten gauzak ez direla egingarriak.
Zer-nolako tresnak daude sisifemia prebenitzeko?
Tamalez, uste dut askotan pertsona konturatzen dela baja hartu behar duenean. Sarri tresnak martxan jartzen ditugu geure burua mugan ikusten dugunean. Egokiena izan beharko litzateke hori gertatu baino lehenago enpresek eta gizarteak feminismoa, ekologismoa eta beste kontuan hartzen dituzten bezala osasun mentala ere kontuan hartzea. Baina oraindik osasun mentala ez dago lehenengo lerroan. Baja horiek hartzen dituztenean eta distantzia hartzen dutenean konturatzen dira zenbateraino ari diren beren burua autoesplotatzen. Horregatik, idealena izanen zen norberak atzera pauso bat ematea eta begiratzea nola eragiten dion lanak, zenbat energia eta denbora gastatzen duen lanean. Hori ikusi ostean, bere buruarengan jartzen duen ardura edo exigentzia txikitzeko bideak aztertu ditzake. Zailena horretaz jabetzea da.
La bajona kolektibo kide Heiko Elbirak salatu du psikiatriak zisheteroarautik aldentzen diren erotikak kontrolatu nahi dituela.
Barakaldoko ospitaleko larrialdi zerbitzuan sufritzen ari diren "saturazioa larria" dela ohartarazi du sindikatuak. Pazienteak korridoreetan artatu dituztela eta krisia kudeatzeko "behar adina langile" ez dagoela salatu du. Errealitate horren aurrean... [+]
Astelehenean abiatu da sindikatuak deitutako greba eta apirilaren 6 arte luzatuko da. Lan-gainkarga salatu eta baldintzak hobetzeko eskatu dute, baita mediku egoiliarrei karrera profesionala aitortzea ere.
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]
Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.
Gauez ia aste osoan ateak itxita izaten ditu Donibane Lohizuneko osasun zentro horretako larrialdi zerbitzuak. Herri Berri udal oposizio taldeak deituta, mobilizazioei ekin diete herritarrek eta jadanik 3.000 sinadura bildu dituzte zerbitzu "iraunkor eta eraginkorra"... [+]
Bizilagunek "egia eta politika" merezi dutela adierazi dute, oraindik konponbiderik bilatu ez zaizkien arazo ugari edukitzen jarraitzen baitute. Ikasketei eta osasun arretari loturiko arazoak nabarmendu dituzte.
Udaberri aurreratua ate joka dabilkigu batean eta bestean, tximeletak eta loreak indarrean dabiltza. Ez dakit onerako edo txarrerako, gure etxean otsailean tximeleta artaldean ikustea baino otsoa ikustea hobea zela esaten baitzen.
Gazteagotan baino lotsa handiagoa dauka, baina horrek ez dio saltsa askotan ibiltzeko gogoa kentzen Leire Zabalza Santestebani (Iruñea, 1990). Beste gauza askoren artean, Motxila 21 musika taldeko kidea da. Nabarmendu du musika gauza asko aldarrikatzeko bide izan... [+]
Miopia gero eta gehiago eta gero eta lehenago ari da garatzen, eta horren arriskua da dioptriak gehitzen joatea eta helduaroan begiari lotutako hainbat gaitz izateko aukerak dezente handitzea. “Eguzki-argia jasotzea inportantea da, eta denbora asko ez igarotzea oso gertu... [+]
Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.
Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.
Alberto Martínez Jaurlaritzarne osasun aholkulariak jakinarazi du erabakia, Gasteizeko Legebiltzarrean. Langile guztiak subrogatuko dituztela ere esan du.