Horrela izendatu zuen Félix Rodríguez de la Fuente naturalista ezagunak. Izen ezinhobea ehiztari dotore honentzat, sekulako abilidadea baitu bere harrapakinak akabatzeko.
Taldea: Ornoduna / Ugaztuna
Neurria: Gorputza 43-55 cm. Isatsa 36-48 cm. 1,60 - 2,25 kg.
Non bizi da? Baso, sastrakadi, harkaizti eta ibar-basoetan.
Zer jaten du? Karraskariak, txoriak, anfibioak, narrastiak, ornogabeak, fruituak.
Babes maila: Ez dago babestuta.
Tamaina ertaineko haragijalea da, etxeko katu baten tamainakoa. Gorputza luzexka du eta ilajea arre-grisa, pintar beltz zoragarriekin. Katuarekin alderatuta hanka motzak ditu, burua txikiagoa eta muturra zorrotza. Belarriak handi samarrak dira eta begien aurrekaldean, mutur gainean, orban beltz adierazgarriak ditu. Isatsa luze-luzea eta lodia, 8-10 eraztun beltzekin eta punta zurizta duena.
Gautarra eta bakartia da, oso isila, katuaren tankerako gaitasunekin: usaimena, bista eta entzumena ez sinistekoak ditu. Hatzapar erdi-erretraktilak baliatuz aise ibiltzen da arboletan salto ikaragarriak eginez, isatsa orekari eusteko erabiliz. Ez da batere moko fina, eta edozeri helduko dio ehizan ari dela: saguak eta bestelako karraskariak batez ere, baina txoriak ere oso gustora jaten ditu. Anfibioak, narrastiak eta intsektuak ere bere dietaren parte dira eta udazkenean ez die muzin egingo basoko hainbat fruituri. Horri erantsi behar zaio baserrietatik lapurtutakoa, oilategietako jeneroa, batez ere.
Espezie jeneralista eta oso moldakorra da, habitat oso desberdinetan bizitzeko gai dena. Baso eta sastraka guneak, erreka bazterrak, harkaitzak dauden eremuak... horiek denak dira katajinetaren bizileku, betiere gordeleku nahikoa aurkitzen badu. Basotik baserri ingurura ere maiz gerturatzen da, handik mokadu errazak eskuratzeko esperantzan. Hotza ez zaio batere gustatzen eta mendi altuenetan ez dugu aurkituko. Bereziki maiteak ditu ibai eta erreka ertzeko basoak, bertan sortzen den mikroklima epelagatik eta jatekoa franko aurkitzen duelako.
Berozalea izatea ez da kasualitatea. Europan bizi den Biberridoen familiako espezie bakarra izatea ere ez. Eta gure inguruan animaliaren fosilik aurkitu ez izana ere ez. Ikerketa genetikoek diote gizakiak sartu zuela Europan, Afrika iparraldetik ekarrita. Arabiarrek ekarria dela diote batzuek, Iberiar penintsula inbaditu zutenean, VIII. mendean. Etxekotu egiten omen zuten, saguak eta arratoiak harrapatzen ikaragarriak zirelako. Bada beste hipotesi bat, mende batzuk lehenago erromatarrek ekarria dela dioena, hauek ere etxekotzen baitzuten. Bada lehenago feniziarrek ekarri zutela dioenik ere. Hainbat hipotesi egon arren, garbi dagoena da, gurera “iritsi berria” dela katajineta.
Gaur egun Afrikan, Arabiar penintsulan eta Europan zabalduta dago. Euskal Herrian eta Iberiar penintsula osoan aurki daiteke, eta Frantzia hego-mendebaldea ere konkistatu du dagoeneko. Badirudi Europan barrenako zabalkundea mugatzen duen faktore nagusia tenperatura dela. Behetik gorako bidean, noraino iritsiko da katajineta? Aldaketa klimatikoak lagundu egingo ote dio iparralderanzko konkista horretan? Denborak esango du.
Saguak eta arratoiak harrapatzeko ekarri, eta oiloak lapurtzen bukatu... ez du negozio makala egin katajinetak! Hargatik, batzuentzat hiltzailea baino ez da. Baina hiltzailea izanda ere, animalia ederra denik ezin uka!
Anbotoko Mari ezagutzen dugu askok, Aralarko dama, Aketegiko dama eta beste izen ugariz ere ezaguna dena. Amalur izaki gorputza hartua da Mari, gure jainkosa, euskaldunon artean ezaguna. Soineko apainez jantzitako andere bezala aurkezten da herri askotan. Baina nor ote da Mari... [+]
Gaur aurkezten dugun intsektuaren izen zientifikoak, besteak beste, bi gauza azaltzen dizkigu: alde batetik, gorria dela (ez erabat) eta ez duela hegorik. Okerrak ez dira biak ala biak, baina gorria ez da bere kolorazio bakarra, eta hegoak ere izan baditu, baina beraien tamaina... [+]
Sugea entzun eta leku lehor bat etorriko zaio burura askori, narrastiek beroa behar dutela ondo barneratua baitu gizakiak. Suge guztiak ez dira berdinak, ordea; denek ez dituzte baldintza berak gustuko, eta horri esker dago, besteak beste, dagoen dibertsitatea. Bakoitzak bere... [+]
Itsasoan badira landareen itxura izan arren animalia harrapari diren izaki eder batzuk: anemonak. Kantauri itsasoan hainbat anemona espezie ditugun arren, bada bat, guztien artean bereziki erraz atzemateko aukera eskaintzen diguna: itsas-tomatea.
Ugaztunei eskainitako azken artikuluaren amaierako hitzak hurrengo animalia aurkezteko aitzakia paregabea dira. Bertan esaten genuen muturluzeak erreka “garbi eta txukunak” behar dituela, kutsadurarik gabeak baina elementu natural anitzekin. Animalia txiki horren... [+]
Antxoa, bokarta edo albokartia, gure arrain komertzialen artean txikiena, euskal kostaldera hurbildu da.
Katalanen ustetan artzainak engainatzen omen ditu hegazti honek: “enganyapastors”. Espainiar eta latindarrek, aldiz, ahuntzari esnea kentzen diola diote, hortik datorkio hain zuzen ere izen zientifikoan (Caprimulgus europaeus) islatzen den caprimulgus (capra... [+]
Leihatila honetan behin baino gehiagotan azaldu ditugu Ama Naturaren engainuak bere izakiak babestearren. Batzuetan, erle edo liztor itxura zuten euliak ekarri ditugu, beste batzuetan inongo arriskurik ez duten arrisku-kolorazioko intsektuak ere bai (kolorazio aposematikoa... [+]
Nekazal eremu lehor baten erdian ageri da putzua. Txikia da tamainaz, eta ez oso sakona. Egunak dira euririk egiten ez duela, baina oasi txiki honek oraindik ere aurretik bildutako urari eusten dio. Gauak eremua irentsi du eta isiltasunaren erdian kantu bakarti bat entzun da... [+]
Trebea, burutsua eta iheskorra; olagarro arruntak, izenak hala adierazten ez badu ere, aparteko trebetasunak ditu. Itsas molusku zefalopodo haragijale honek txundituta gauzka, bere ezaugarri eta ahalmen bitxiekin. Ornogabe guztien artean adimentsuena da, besteak beste.
Azken glaziazioan Euskal Herriko lurraldea zapaltzen zuten mamutek, leizeetako hartzek, bisonteek eta baita hienek ere. Elur iraunkorrera eta hotzera egindako animalia horiek desagertu egin ziren baldintza glaziarrekin batera. Baina dinosauroen desagerpenaren garaian ugaztun... [+]
Gurean hain ezaguna den hegazti hau ustelzale porrokatua da, eta honek ez dio fama onik ekarri. Batzuek arrano, buitre, futre, hatxarrano edo mirusai deitzen diote; izen ofiziala sai arrea (Gyps fulvus) da.
Gaur egun Lur planetan bizi diren intsekturik handienek 30 cm inguruko tamaina izan dezakete, gizaki baten seiren bat, gutxi gorabehera. Horien artean daude tximeleta eta sits erraldoiak edo kakalardo potoloak. Halako izaki harrigarrien aurrean nola bada erreparatu lau... [+]
Arboletako hostoak eroriak dira eta basoko lurra estalia dute. Lurraren eta hosto gorrituen artean, alabaina, sortzen da geruza fin bat, arreta gutxi jasotzen duena, baina espezie askoren biziraupenerako garrantzi handia izan dezakeena. Hezetasuna mantentzen du, zomorroak... [+]
Duela 180 milioi urte Pangea kontinentea zatitu zenerako ikasia zuen aingirak Thetis itsasoa zeharkatzen. Ordudanik kontinenteak mugituz joan dira, eta aingira espezieak ezberdinduz. Jatorrizko arbaso beretik bereizi diren 20 aingira espezieen artean, gurea da, ibai-aingira edo... [+]