Ez da sarrera txukuna, egia da, baina nazka-nazka eginda nago, nazkatuta eta haserre, ezin dut onartu behin eta berriro gertatzen ari zaiguna, ez baita besteen arazoa, geurea baizik. Egia da, ez da lehen aldia gai honi gogoz heltzen diodana, baina, zoritxarrez, ez dut uste azkena izango denik. Itxuraz, hedabideek gaur bai baina bihar ere bai, jakinarazten diguten astakeria ezinbestekoa dirudi. Emakumearen aurkako indarkeriari buruz ari naiz.
Urteak daramatzagu indarkeria sexista gora eta behera, baina ni ez nago ados; ez arazoa aztertzeko garaian, ez Elizaren jarrerarekin, ezta aurre egiteko aukeratutako zigor metodologiarekin. Ez nago ados kanpotik etorritako zerbait dela esaten denean, eta gainera, beste hainbat arazori aurre egitean bezala, zigorra ez da erabaki egokia.
Zerbait esatekotan, gaur ere, atzera begira jarriko naiz, hortik baitator gaitzaren harra.
Gure arbasoen Euskal Herrian natura zen biziraupenerako ardatz. Hala talde eta jendarte bizitzan, nola norbanakoarenean, inguruarekiko menpekotasuna erabatekoa zen. Eguzkiak, urak, suak, ilargiak, kazkabarrak… garrantzi handia zuten bizitza modu hartan.
Hainbestekoa izanik, ezinbestekoa zen indar haien kontrola bilatzea, kalteak saihesteko. Aldekotasunak erritoen bitartez bilatze horrek eraman zuen denborarekin erlijioa osatzera. Lurra, ilargia, zerua, eguzkia…
Gure arbasoaren erlijioak, beraz, naturan du sorburua eta sinesmen hartan oinarritutako jardunak sustrai sakonak utzi ditu Euskal Herrian, Neolitikotik Erdi Arora arte.
XVI. mendean kristautasuna Euskal Herri osoan hedatu zenean aldaketa sakona ekarri zigun. Besteak beste, lurraren jabegoa ulertzeko kristautasunetik zetorren eredu pribatuak ekarri zituen lehen desberdintasun ekonomiko-sozialak.
Eliza kristauak laster eutsi zion ordura arte lurralde hauetan ohi zen erlijio eta usadioak deuseztatzeari. Ohituren jarraitzaileak deabruarekin loturak izateaz akusatu zituzten; haurren odol xurgatzeaz, uzta txarrak bultzatzea… Erroma inperialeko zerbitzariek lehenago kristauarekin egin zuten gauza berbera errepikatu zuten hauek, beste erlijio bat jarraitzen zutenekin.
Mendez mende gordean egindako astakeriak ez onartu izanak, elizak hustu bakarrik ez: kristau gizarteari egindako zauri sendaezinaren borreroak zarete
Poliki-poliki adigai berri horiek jendartean lekua eginez joan ziren eta kristautasuna kasu batzuetan sinesmen zaharretara egokitu zen (udako eta neguko solstizioak) beste batzuk arbuiatu egin zituzten sineskeria hutsa bailiran, eta kristau sinesmena kontraesan zuzenean jartzen zuten beste haiek suntsitu egin zituzten, debekuen bitartez (ilargiaren gurtza, inauteriak, eta abar..).
Testuinguru horretan kokatu behar ditugu sorginak, heresia eta Elizak bultzatutako errepresioa. Gerora, Espainiako eta Frantziako Estatuek bere egiten dutena, mugaren alde honetan katolizismoa erlijio bakar gisa inposatuta. Adibide garbia daukagu Nafarroako Gorteek 1533an adierazten dutenean: “Gotzainen absentismoaren erruz, diozesiak husten ari dira eta horren ondorioz, sorgin zaletasuna ugaltzen”.
Garai horretan heldu zen emakumea errepresioaren jomuga lehentasunezko bilakatzera, eta ez kasualitatez. Emakumea eremu magikoarekin lotzen da, gaizkileekin. Kristautasunarentzat, emakumea bekatu-iturria da eta bere errito zein festako ardura guztietatik aldendu egiten du. Zeremonia eta jendarte kristauan gizonekoa da bide guztien jabe.
Garai hartan, emakumea ez zen deus, sorginkerian jarduteko, gizakumeak ekartzeko eta gutxi gehiagorako balioa ematen zitzaion. Hala ere, esan behar da errito guztiak ez zirela kristautasunaren aurkakoak. Berez, apaiz kristauak ere egon ziren inkisizio kasuetan nahastuta. Baserri giroan, asko meza ondoren ere biltzen ziren leize-zuloetan, denen partaidetzarekin jaiak ospatzeko. Kristauen ereduan, aldiz, zeremoniaren protagonista bakarra apaiza zen eta –duela ez hainbeste bezala– bildutakoei bizkarra emanez ziharduen.
Horrelakoa zen garai hartako “aginte klasea” eta Elizaren bitartez osatu zuen poliki-poliki, euren interesen defentsarako egitura. Emaitza benetan kaltegarria: gaur egun irauten duen “kristau morala”.
Jokabide mota guztiak arautu zituzten. Ohitura zaharren eta kristau sinesmena aurrez aurre jarri eta haiek moral gabeak jo zituzten. Horrela sinesmen zaharrak moral gabeak izatera heldu ziren, naturaz goragoko loturarekin. Sorgin eta herejeen gauzak.
Ez ziren denak berdinak, beraz, nahiz batzuk sorgin gorputzik gabekoak izan, kalte eta gaitzen sinboloa, besteek –gorpuzdunek, alegia– jasan zituzten errepresioaren ondorio zuzenak. Torturatu eta sutan erre zituzten, hainbat eta hainbat. Zenbat holako? Auskalo.
Arazoa, ikusi dugun bezala, ez da gaurkoa, mendez mende datorren arazoa baita eta egun duen kalte ikaragarria, nire ustez, jatorria ukatzean datza. Jatorria ukatzen zaion gaitzari, neurri berean irtenbidea ukatzen baitzaio.
Larria, oso larria da, eta ez da nolanahi konponduko, heziketa egokien bidez ez bada. Hor dago arazoa gaindituko duen tresna bakarra; heziketa egokia, haurrekin hasita.
Hasieran esandakoaren ildotik, ez dut ikusten instituzioetatik bultzatzen diren kanpainek arazoaren amaiera ekarriko dutenik. Ez dut ikusten Eliza Katolikoak, sortzaile nagusietako bat izanik, beharko lukeen indarrez arazo honi heltzen dioenik. Are gehiago, nire ustez bizkarra ematen ari da, eta hori lotsagarria da.
Mendez mende gordean egindako astakeriak ez onartu izanak, elizak hustu bakarrik ez: kristau gizarteari egindako zauri sendaezinaren borreroak zarete.
Zelibatoa omen errudun.
Josu Iraeta, idazlea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]
Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]
Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]
“Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.
Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]
Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.
11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]
MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]
Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]
“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.
Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]
Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]