Osvaldo Bayer historiagile eta kazetari argentinarrak idatzia da Rainer y Minou izeneko eleberri zoragarri bat, ozeanoz beste aldetik ekarria eta ozeanoaren alde honetan ez oso ezaguna. Bigarren Mundu Gerraren ondorioz eta ondoren juduek jaso duten tratuaz eta juduen jokaeraz aski argigarria, horien erakusgarri diren paragrafo eta esaldi solteak biltzen dituelarik.
Hirurogeita hamarreko hamarkadan Argentinatik Alemaniara joanda, Minou protagonista juduak “Alemanian ikasi zuen judu izaten. (...) Hor hasi zen ikasten judu izaten. Beraren irudiko alemaniar guztiak etsaiak ziren, denak haren Herriaren hiltzaileak. Eta hasiera-hasieratik alemaniarrak hiltzaile sentiarazi zituen. Errudun sentiarazi ere”.
Minouren lagun judu batek kontatzen du: "Zinemara joaten banaiz eta sarrerak agortuta badaude, saltzaileari oihu egiten diot: 'Hara, noski, niri ez didazu sarrerarik saldu nahi judua naizelako, ezta?'. Berehala saltzaileak deitu, eta norbait etorri eta uzten dit sartzen, eta eserleku hoberenean jartzen nau. Izan ere, egin zutenagatik ordainarazi behar zaie alemaniarrei".
Alemaniaren orduko testuinguruaz eta giroaz adibide ederrak ematen dizkigu Osvaldo Bayer intelektual anarkistak, argitasun handiko pasadizoak guk ere gaur hobeki uler dezagun egungo Alemaniaren errudun-konplexua Israelekiko eta Europako Batzordeko presidente Ursula Von der Leyen anderearen jokaera, oraino gainditu ez duten konplexuaren ondorioa.
Historiagile judu batek sortu zuen “ahanzturaren normaltasuna” izeneko kontzeptua gerra osteko alemaniarrei juduen hilkintza eragotzi eta halere normaltasunera itzuli nahi izatea leporatzeko
Orobat, kontatzen da nola historiagile judu batek sortu zuen “ahanzturaren normaltasuna” izeneko kontzeptua gerra osteko alemaniarrei juduen hilkintza eragotzi eta halere normaltasunera itzuli nahi izatea leporatzeko, bidenabar, juduak lehen mailako biktima bihurtuz, zeren eta, mailakatze horretan sarraskitutako ijitoak, homosexualak, ezkertiarrak eta abarrak ez dira lehen mailako biktimatzat hartzen, ezta gerlan hildako hogei milioi sobietarrak ere, jakina.
Noraino sartu diguten juduen kasua hilkintzaren adibidetzat, ezen Elhuyar Hiztegian bertan ere hilkintza hitzaren adibidean zera agertzen den: “juduen hilkintza izugarrien erantzulea”. Oso adierazgarria, zeren eta jar zitekeen hurbilagoko beste adibide bat hilkintza elea adierazteko: “Sorgintzat hartutako emakumeen hilkintzak Ofizio Santuko tribunalek agindu zituzten” edo, bestela, herexen kontrako “Béziers-eko hilkintza, non guztiak, umeak, agure-atsoak sarraskiturik, ez zen inor atera, bat ere ez, bizirik”; edo, denboran aitzina eginda, “Errepublikaren aurkako matxinadan, hiru mila lagun baino gehiagoko hilkintza eragin zuten faxistek Nafarroako Garaian”. Ene irudikoz, askoz adibide hurbilagoak dira.
Kontuak zer diren, egun Israelek Gazan aurrera daraman triskantza normaltzat hartzeko arriskua dago, zeren eta eguneroko sarraski bihurtu den heinean normaltzat jotzen dute sionistek eta bere agenteek autodefentsaren aitzakiapean, eta “hilkintzaren normaltasuna” ezarri nahian dabiltza.
Normala ez dena da sionisten inpunitatea eta Europako Batzordearen epelkeria, hobeki ulertzen dena aspalditik datorren gainditu gabeko alemaniarren trauma hori ezagututa.
Josu Jimenez Maia, idazlea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]
Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]
Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]
Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]
Mamu batek zeharkatzen ditu sukaldeak: Karlosen mamuak.
Karlos ez da aurkeztu Master Chef Celebrity lehiaketara. Bere sukaldaritza-ondarea aztertuta, oso argi dauka ez duela lehiakideen aukeraketa gaindituko. Izan ere, hedabide eta gastronomiaren akademiaren ateak itxita izan... [+]
Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]
Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]
PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]
Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]
Gerra Urte, Gezur Urte!
Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.
Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]
Laga hondartzaren ezaugarri naturalen leheneratzea duela hiru hamarkada abiatu zen, eta aurrera darrai etenik gabe, erlojuz kontrako lehengoratze mailakatuan.
Laga (Bizkaia) gune aparta da, natura eta gizarte ikuspegitik oso esanguratsua. Kostaldeko legeak eta Urdaibaiko... [+]
Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]
Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.
Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]
2023ko otsailean irakurri nuen berria prentsan, eta triste geratu nintzen, ezustean harrapatu eta zer pentsatua eman baitzidan. Azpeitiko Jostaldi Kirolak Erdikaleko denda itxi egingo zuten, 48 urteko ibilbidearen ondoren.
Denboran atzera bidaiatu arazi zidan horrek. Makina... [+]
Datorren larunbaterako, urtarrilaren 11rako, Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du, beste urte batez, Bilbon. Aukera paregabea da gure herriarentzat elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, hainbat hamarkadatan liskar bortitzetan murgilduta egon... [+]