Umekia, ume jaioberria edo egun gutxi dituen umea hiltzeari deitzen zaio heriotza perinatala; igandean haientzako leku bat inauguratuko dute Hernaniko hilerrian, “guri gertatu zitzaigun moduan umea etxera eraman ezin izan duten gurasoek espazio bat izan dezaten haur hori kokatu eta dolu prozesua bizi ahal izateko”.
Esti Zeberio hernaniarraren hitzak dira. Berak bizitako esperientziak bultzatu zuen Hernaniko Udalari eskaera egitera: Derion bezala, heriotza perinatalari eskainitako leku bat egin zezatela herriko hilerrian. “Gorpuak ez dira hor egongo, baina sinbolikoki nora jo izango dute gurasoek”. Dolu perinatala ikusarazteko modua ere badela kontatu digu: “Heriotza perinatala ezin dugu bizi nahiko genukeen normaltasunarekin, gizarteak animatzen gaitu aurrera segitzera eta sufritu dugun hori ez sentitzera, baina ume horrekin denbora gutxiago egon garelako ez du esan nahi min gutxiago eman digunik. Ume bat galdu dugu eta ‘baimena’ dugu dolu prozesua egiteko”.
24 orduz bizirik ez dagoen bizitza ez dago aitortuta
Zeberioren hitzetan, hirugarren funtzio bat ere badu espazio berri honek: erakunde publikoek ume horien existentzia aitortzea, legearen arabera umeak egun oso bat bizirik egin behar duelako familia-liburuan gehitu ahal izateko, eta hogeita lau orduz bizirik ez dagoen bizitza ez dago aitortuta. “Hilerri publiko batean ume hauei lekua ematea bada aitortza modu bat”.
Mota honetako bigarren espazioa da Euskal Herrian eta gehiago aldarrikatu ditu, baina azken helburuak izan behar luke “bakoitzak bere nitxo, panteoi, mendiko zuhaitz… edo denadelako espazioan agurtu ahal izatea umea; alegia ospitaletik umea gurekin eraman nahi dugun gurasook eraman ahal izatea, gainerako heriotzen kasuan gertatzen den moduan”.
"Ume horrekin denbora gutxiago egon garelako ez du esan nahi min gutxiago eman digunik. Umea galdu dugu eta ‘baimena’ dugu dolu prozesua egiteko"
Ospitaleko protokoloaren hutsuneak
Heriotza perinatalaren aurrean ospitaleetan duten protokoloan ere arreta jarri zuen Esti Zeberiok, ARGIAn kaleratutako erreportajean. Horri buruz galdetuta adierazi du Esku Hutsik elkarteak gaia bideratua duela instituzio publikoekin, batetik ospitale bakoitzak bere protokoloa izan ordez artatze bateratua adosteko, eta bestetik artatze prozesu landu bat bermatzeko, “zeren gure kasuan hutsune asko nabaritu genituen, eta hutsune horiek eragina dute geroko dolu prozesuan eta geratzen zaizun min horretan: umea ikusi ahal izatea, erizain eta emaginen jarrera…”.
Hernanin egin duten espazio berriak zuriz pintatutako hesia du, eta izarrak dira protagonista, sinbolo gisa. Nahi duenak bere seme-alabaren izena idatzi dezake izarretan, eta horretarako ez da udalean baimenik eskatu behar, “helburua delako beharra duen jendeari prozesua erraztea”. Eserlekua eta izar handi bat ere baditu barruan, eta garbi utzi du Zeberiok: ez da soilik hernaniarrentzako espazioa, gerturatu nahi duen ororentzat irekia da.
Inaugurazioa, igandean
Inaugurazioa datorren igandean izango da, urtarrilaren 12an, eguerdiko 12:00etan. “Familiei irekitako inaugurazioa izango da, eta momentuan umeen izenak jartzeko aukera egongo da, edo besterik gabe espazioa ezagutzeko aukera”.
Iragan astean kontatu genizuen etorkizuneko hilerriaz gogoeta prozesua egin dutela Antzuolan, eta protagonista nagusietakoak umeak izan direla, Herri Eskolan heriotzaren bueltan 1980ko hamarkadaz geroztik egiten ari diren lanketaren ildotik. Hain justu, “hainbat urtetan... [+]
Galdera potolo horren bueltako gogoeta parte-hartzailea egin dute Antzuolan (Gipuzkoa), eta oraintsu aurkeztu dituzte saio irekietan parte hartu duten herritarren ekarpenak. Helburuak izan dira, batetik, heriotzaren inguruko beldurrak eta ezezagutza gainditu eta gaiaz ahalik eta... [+]
204 lagunek beren buruaz beste egin zuten iaz Hego Euskal Herrian, datu ofizialen arabera. Suizidatzeko arriskua izan dezakeen jendearen jarraipenean jartzen dute indarra administrazioen protokoloek. Suizidioaz egoki informatzearen garrantzia ere azpimarratu dute, Suizidioa... [+]
Jipoia uztailaren 11ko gauean izan zen Euskaldunen plazan, eta biktima gauean bertan ospitaleratu zuten Euskal Kostaldeko Ospitalean, Baionako prokuradore Jerome Bourrierrek informatu duenez. Atxilotutako gizona behin-behineko espetxealdian dago, Baionako fiskaltzak eskatuta,... [+]
Paris, 1845. Frédéric Bastiat (1801-1850) ekonomialari eta politikari lapurtarrak Pétition des fabricants de chandelles (Kandelagileen eskaera) satira idatzi zuen. Protekzionismoaren aurkari sutsua, kandelagileek "bere argia salneurri baxuegitan... [+]
Presoa ziegan aurkitu dute hilik ostegun iluntzean. Eusko Jaurlaritzak esan du suizidio kasu baten aztarnak dituela. Gainera, Jaurlaritzak 2021ean espetxeen eskumena jaso zuenetik hiltzen den zazpigarren presoa da.
(Azken aldi luzean ezin naiz gauez atera, eta arratsaldez ere larri, eta asteburuetan ere ez, eta (jarri zaizue jada ihes egiteko gogoa), marianitoak eta bazkari azkar samarrak izaten dira nire enkontruneak. Konpainiak ondoegi aukeratu behar ditut. Ezin ditut poteoak... [+]
Iaz, irailaren 9an, jaio eta egun gutxira zendu zen Irati Unamunzagaren eta Jon Arriagaren umea, Nare. Haurdunalditik beretik, bidearen gazi-gozoak konpartitu dituzte ingurukoekin, naturaltasunez, eta dolu perinatalaren prozesuarekin beste pauso bat egitea erabaki dute:... [+]
Liberation eta La Croix egunkariei emandako elkarrizketan, eutanasiari bide emango dion lege proiektu bat bozkatzeko asmoa dutela iragarri du Frantziako presidenteak.
Euskal Herriko Unibertsitateko zenbait ikertzaileek harrera-egoitzetako nerabeen jokabide suizidak aztertu dituzte, eta ondorioztatu dute gazteen laurdena bere buruaz beste egiten saiatu dela. Salatu dute langile gehienek ezagutza “baxua” dutela.